Amaiur Sarriegik eta Nerea Eizagirrek sartu dituzte Realaren bi golak, lehenengo zatian. Horrenbestez, garaipen hori lortuta, txuri-urdinek bi puntura dituzte Txapeldunen Ligako postuak.
Neurketa 14:00etan zen hastekoa, Zubietan, eta 30 minutuz atzeratu dute hasiera batean, baina bertan behera gelditu da azkenean "denboraleagatik eta haize-bolada bortitzengatik".
Realak 2-1 irabazi dio Levante Badalonari. Hasieran, Kataluniako taldea jarri da aurretik Zubietan, baina Vanegasek markagailua orekatu eta Franssik garaitzeko gola sartu du, 79. minutuan.
Realak denboraldiaurreko lehen entrenamendua egin du, Jose Luis Sanchez Vera buru duela. Madrildarrak Atletico Madril edo Levante bezalako taldeak zuzendu ditu aurretik. Lehen egunetik eroso sentitzen dela dio, eta gauza garrantzitsuak egiteko gogoz.
Realak EA Sports Ligaren hasiera prestatzen dihardu Zubietan eta Aritz Elustondok taldea "gogoarekin eta gosearekin" ikusten duela adierazi du. Era berean, taldeko kapitainetako batek "urte polit baten aurrean daudela" aipatu du.
Donostiako taldeak akordioa itxi du Manchester Cityrekin ezker hegalekoak elastiko txuri-urdina jantz dezan. 8,7 milioi euro ordainduko ditu Realak horren truke.
Realeko 26 futbolarik ostegun honetan hasi dituzte 2024/25 denboraldiko entrenamenduak Zubietan, nazioarteko txapelketak jokatzen ari diren jokalarien faltan.
Realak Levante Las Planasekin 2-2 berdinduta amaitu du 2023-2024 denboraldiko F Liga. Zubietan jokatutako partidaren amaieran, taldea utziko duten Natalia Arroyo entrenatzailea eta Iris Arnaiz, Synne Jensen eta Alejandra Bernabe jokalariak omendu dituzte. Malko artean esan dute agur.
Reala eta Osasuna Zubietan arituko dira nor baino nor gehiago, uztailaren 31n, 19:00etan, eta Osasuna-Alaves neurketa Taxoaren jokatuko dute, abuztuaren 10ean, oraindik zehaztu gabe dagoen ordutegian.
Roberto Olabe, Realeko futbol zuzendariak Mikel Merino erdilariaren kontratu berritzearekin "kezkatuta" dagoela onartu du. Era berean, ezker hegaleko atzelariaren posizioa indartuko dutela baieztatu du eta klubera, jokalari bakar batengatik ere eskaintzarik iritsi ez direla ziurtatu du.
Madrildarrak 0-2 aurreratu dira Bruunek eta Athenea del Castillo egindako golekin. Atsedenaldiaren atarian, Cecilia Marcosek 1 eta 2koa egin du. Realak ez du Zubietan irabazten azaroaren 25etik.
Natalia Arroyoren taldeak Erreginaren Kopako finala jokatu du Bartzelonaren aurka larunbatean. Ligan momenturik onenean ez izan arren, Sarriegik orain arte egindako bidea baloratu nahi izan du.
Realak larunbatean Las Palmas jasoko du Reale Arenan. Min hartuta egon den Brais Mendez, dagoeneko berreskuratu da bere lesiotik, eta jokatzeko prest da. Galiziarrak datorren denboraldia Europa Ligan jokatzen ikusten du bere burua.
Realeko erdilaria asteazkenean hasi da berriro entrenatzen, taldekideekin. Duela 28 egun, ebakuntza egin zioten eskuineko oinean, bosgarren metatartsianoan haustura izan zuelako.
2024ko Espainiako arkitektura sarietarako hautatu dute Zubietan eraikitako etxea. Amaia Arana arkitektoak azaldu du zeintzuk diren etxearen berezitasunak. Besteak beste, zurez eraiki dute, eta, gainera, 'passiv haus' ziurtagiria du, energia eskari oso txikidun etxea delako.
Nerea Eizagirre Realeko kapitainak asteazken honetan Atletico Madrilen kontra jokatuko duten Erregina Koparen finalaurrekoetako joaneko partidaren inguruan hitz egin du gaur prentsaurrekoan. Taldea ondo ikusten du, eta asmoa ahalik eta emaitza onena lortzea da.
Natalia Arroyo Realeko entrenatzaileak ostegun honetan Levanteren kontra jokatuko duten Erregina Kopako partida aurreko adierazpenak egin ditu. Neurketa une onean iritsi zaiela adierazi du. Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz.
Nerea Eizagirre Realeko kapitainak Eibarren aurkako derbiaz hitz egin du ostegun honetan Zubietan, eta taldearen garapena nola ikusten duen ere azaldu du.
Realak 1 eta 2 irabazi dio Sporting Huelvari F Ligako 11. jardunaldiko partida. Hala, txuri-urdinak estreinakoz nagusitu dira etxetik kanpo denboraldi honetan.
Lehoiek eta armaginek Valentzia eta Sporting Huelva gainditu dituzte, hurrenez hurren, eta Realak, ia bigarren zati osoa bat gutxiagorekin jokatuta, ezin izan du Sevilla garaitu.
Lehen zati parekatu baten ostean, Gabarrok aurretik jarri du Sevilla bigarren zatian. Jensenek berdinketa jarri du markagailuan azken minutuetan, baina Perezek luzapenean sartutako golak porrotera zigortu du Reala.
Gipuzkoako Jasangarritasun diputatu eta GHK-ko presidenteak Zubietako erraustegiaren kudeaketa defendatu du. "Politikan denak ez du balio. Ezin da GuraSOS bezalako taldeak erabili oposizioa egiteko, oposizioa Batzar Nagusietan egin behar da", adierazi du.
Txuri-urdinek hiru puntuak bereganatu dituzte, armaginak 3-1eko emaitzarekin garaituta. Donostiako taldeak lehen 20 minutuetan utzi du bideratuta garaipena.
F Ligako 5. jardunaldiko derbi gipuzkoarra Zubietan jokatuko da, urriaren 14an, 18:30ean. Txuri-urdinek 4 puntu bildu dituzte lehen 4 jardunaldietan; armaginek, aldiz, 3.
Giza katea egin dute gaur Kontxako hondartzan, Zubietako erraustegia gaitzesteko, baita Bergaran eta Zumarragan instalazio berriak jartzeko proiektuak ere. Errausketaren Aurkako Mugimenduko kidea da Juan Miguel Galatras. EITB Mediari adierazi dionez, "Donostia % 41 bakarrik ari da birziklatzen".
Realak Txapeldunen Ligan jokatu du datorren denboraldian. Txuri-urdinak ilusioz gainezka daude, eta baita ere Igor Zubeldia. Izan ere, datorren sasoia oso berezia izango da talde gipuzkoarrarentzat.
Eskuin hegaleko atzelariak bere lehen lan saioa osatu du Zubietan. Rennes Frantziako taldearen jokalari ohia, momentuz, Realaren fitxaketa bakarra da. Berarekin batera, Zubimendi, Le Normand eta Merino taldeko saioetara gehitu dira.
Talde txuri-urdinak denboraldiaurreko lehen lan saioa egin du Zubietan. Guzti-guztiak egon ez badira ere, 22 jokalari izan dira lanean, lehen taldeko 16 eta harrobiko sei.