Bilbotarrek bi zigor jaso dituzte; bat, 30.000 eurokoa, San Mamesen inguruan bengalak eta objektuak botatzeagatik, eta bestea, 4.000 eurokoa, Erromako zaleen irteerako eskailerak blokeatzeagatik.
Maiatzaren 21ean Europa Ligako finala jokatuko da San Mamesen. Hau da Bilbon jokatuko den final handia iragartzeko iragarkia, 'Bizi beharreko finala' kanpainaren barruan.
Maiatzaren 21ean, bi hilabete barru, Europa Ligako finala jokatuko da San Mamesen, eta gaur goizean aurkezpen ekitaldia egin dute "Bizi beharreko finala" lelopean. Athleticek ere helburu hori dauka finala, zelaian, bizi ahal izatea. Aurretik, baina, etxeko lanak egin beharko dituzte zuri-gorriek.
Bigarren urtez jarraian, Europako futbol lehiaketa bateko finala jokatuko da Bilbon. Iaz, emakumezkoen Txapeldunen Ligako finala San Mamesen jokatu zen, eta aurten, berriz, gizonezkoen Europa Ligako finalaren txanda izango da, maiatzaren 21ean.
Bi hilabete barru San Mamesen jokatuko den nazioarteko kirol ekitaldiaren harira, 'Bizi beharreko finala' kanpaina aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak.
EITB Mediak Julen Agirrezabala elkarrizketatu du, Lezaman. Athleticeko atezainak taldeak orain arte egindako lanaz hitz egin du, bera zein sasoi puntutan dagoen kontatu digu, eta zuri-gorriek denboraldi amaierara arte dituzten helburuetaz mintzatu da.
Hain zuzen ere, UEFAk zehapen-espedientea zabaldu dio Bilboko klubari hilaren 13an jokatutako partidarekin lotuta San Mamesetik kanpo izandako istiluengatik, eta Erromako zaleek ebakuazio bideak okupatzeagatik.
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Europa Ligako final-zortzirenetako itzulerako partidan Manchester Uniteden aurka jasandako porrotaz (4-1) hitz egin du. Izandako arbitrajeak partida asko baldintzatu duela nabarmendu du.
Bilbotarrek Erromaren etxean hasiko dute txapelketako lehen faseko ibilbidea, irailaren 26an, eta zortzigarren eta azken jardunaldia San Mamesen jokatuko dute, urtarrilaren 30ean, Viktoria Pilsen talde txekiarraren aurka.
Realak 4-1 galdu du Manchester Uniteden aurka Europa Ligako final-zortzirenetako itzulikoan eta txapelketatik at geratu da. Hemen ikus ditzakezu partidaren laburpena eta golak.
Donostiarrek Nizan jokatuko dute lehen partida, irailaren 25ean, eta zortzigarren eta lehen fasea etxean itxiko dute, urtarrilaren 30ean, Paoken aurka.
Mikel Oyarzabalek aurretik jarri du Reala, penaltiz, baina Manchester Unitedek partida irauli du, penaltiz ere, oso eztabaidagarriak izan diren bi jokalditan, eta azken minutuetan sartutako beste bi golen bidez. Azken ordu erdian, talde txuri-urdina hamar jokalarirekin aritu da.
Yuri Berchiche Athleticeko jokalariak San Mamesen jokatu den Europa Ligako final-zortzirenetako itzulerako partidan Erromaren aurka lortutako garaipenaz (3-1) hitz egin du.
Nico Williamsek, bi aldiz, eta Yuri Berchichek sartu dituzte Athleticek golak Erromaren aurka. Erroma hamar jokalari izan dituela aritu da hamaikagarren minututik. Hala, talde zuri-gorria final laurdenetarako sailkatu da.
Nicoren bi golekin eta Yuriren beste batekin, zuri-gorriek buelta eman diote joaneko partidako kontrako emaitzari (2-1) eta aurrera egin dute txapelketan. Final-laurdenetan Rangers izango dute aurkari.
Italiatik iritsitako 2.000 bat zale dabiltza Bilbon, Erroma animatzea helburu, eta segurtasun neurri handiak izan dira estadiora sartu direnean; San Mamesen ondoan, tentsio uneak izan dira, ertzainen eta zaleen artean.
Athletic eta Erroma nor baino nor gehiago ariko dira San Mamesen, 18:45ean, final-zortzirenetako itzuliko partidan. Neurketa baino ordu batzuk lehenagotik bi taldeetako zaleak dabiltza Bilbotik. Hauxe espero dute norgehiagokaz.
Zuri-gorriek Erroma izango dute aurkari San Mamesen ostegun honetan, 18:45ean, eta joanekoan erdietsitako 2-1eko aurkako emaitza irauli beharko dute. Txuri-urdinak Manchester Uniteden kontra lehiatuko dira, 21:00etan, Old Trafforden; joanekoa 1-1 berdinduta amaitu zen.
Realak, ostegunean, Europa Ligako final zortzirenetako itzuliko partidan, Manchester United izango du aurkari, Old Trattford zelai mitikoan. Donostiako 1-1ekoaren ostean, talde txuri-urdinak ilusio handia du, sailkatzea lortu eta final laurdenetan izateko.
Ehunka sale izan dira, asteazkenean, Athleticen azken entrenamenduan. Ostegunean, Bilboko taldea, San Mamesen, saiatuko da Europa Ligako final laudeneterako sailkatzen, joaneko 2-1ekoaren ostean.
Oscar De Marcos Athleticeko jokalariak eta Ernesto Valverde talde zuri-gorriko entrenatzaileak Erromaren aurkako Europa Ligako final-zortzirenetako itzuliko partidari buruz hitz egin dute Lezamako prentsa-aretoan. (adierazpenak gaztelaniaz)
Astearteko azken orduan zabaldutako agiri ofizialean, Athleticek azaldu du klubak eta Iñigo Cabacas Herri Harmailaren ordezkariek bilera egin dutela, arratsaldean; klub zuri-gorriak beste bilera bat proposatu du, aste honetarako, eta nabarmendu du: "Beti dugu irekita elkarrizketarako atea".
San Mameseko zabaldegian, hesiak ipini dituzte, ostegunean, hilaren 13an, Athleticek eta Erromak jokatuko duten Europa Ligako neurketarekin lotutako segurtasuna indartzea helburu. Gainera, horrek proba bezala baliatuko dute, Bilboko zelaian maiatzaren 21ean jokatuko duten finalari begira.
Markel Bergara Realeko jokalari ohiak EITB Mediarekin hitz egin du talde txuri-urdinak Manchester Uniteden aurka Europa Ligan jokatuko duen final-zortzirenetako itzuliko partidari buruz. Reala Ligan eta Kopan egiten ari den ibilbidea ere izan ditu mintzagai.
Horrenbestez, Ernesto Valverde entrenatzaileak partidaren amaieran giharretako arazoaz esandakoa baieztatu da, oso zaila ikusten baitzuen erdiko atzelaria itzuliko partidarako prest egotea.
Unai Gomez Athleticeko jokalariak Erromaren aurka Europa Ligako final-zortzirenetako joaneko partidan azken segundoan jasotako porrotaz (2-1) hitz egin du.
Iñaki Williamsek aurretik jarri ditu bisitariak, baina Angeliñok eta Shomurodovek emaitza irauli dute, eta, ondorioz, zuri-gorriek kanporaketari buelta eman beharko diote San Mamesen.
Realak 1-1 amaitu du Manchester Uniteden aurka Europa Ligako final zortzirenetako joaneko partida, Reale Arenan. Norgehiagoka amaitu ondoren, Aritz Elustondok nabarmendu du talde txuri-urdinak bizirik jarraitzen duela kanporaketan.
Joshua Zirkzeek 57. minutuan jarri du aurretik Manchester United, baina 70. minutuan sartu du Mikel Oyarzabalek 1-1ekoa, penaltiz. Final-zortzirenetako kanporaketako joaneko partidak aurrera egin ahala, Reala gero eta hobeto aritu da, eta Manchesterren saiatuko da sailkapena lortzen.
Neurketa 18:45ean hasiko da, Reale Arenan. Realak eta Manchester Unitedek Europa Ligako final-zortzirenetako kanporaketako joaneko norgehiagoka izango dute jokoan.
Erromara bidaia egin dute Athleticen zaleak ilusionatuta eta pozarren agertu dira Italiako hiriburuko kaleetan. Garaipena espero dute gehienek; berdinketarekin ere konforme daude batzuk.
Alemaniako taldeak Xabi Alonsoren Leverkusen 3-0 hartu zuen mendean etxean. Inter Milanek Feyenoord menderatu zuen 0-2, Bartzelonak gauza bera egin zuen Benficarekin, eta Liverpool PSGri gailendu zitzaion, Parisen.
Zuri-gorriek Erromari egingo diote bisita, Italiako hiriburuko Estadio Olinpikoan; txuri-urdinek, berriz, Manchester Uniteden bisita jasoko dute, Reale Arenan.
Athleticek, ostegunean, Europa Ligako final-zortzirenetako joaneko partidan, Erroma izango du aurkari, Italiako hiriburuan. Aurreko egunean, Alex Berenguerrek nabarmendu du Bilboko taldearen aurkaria oso indartsua dela; Athleticek, hori bai, "anbizioz" jokatuko du.
Realak, ostegunean, Europa Ligako final zortzirenetan, joaneko partidan, Manchester United hartuko du, Reale Arenan. Igor Zubeldiaren iritziz, talde txuri-urdinak bere lanean egon behar du zentratuta: "Lehiatzeko gai garela uste dut", adierazi du.
Sucicek belauna bihurritu zuen Realaren eta Midjtylland Danimarkako taldearen arteko Europa Ligako partidaren bigarren zatiaren hasieran, eta zelaitik atera behar izan zuen.
Realeko ordezkari instituzionalak talde txuri-urdinak Manchester Uniteden kontra Europa Ligan jokatuko duen kanporaketa izan du hizpide; Realak 2020-21 eta 2022-23 denboraldietan ere izan du aurkari Ingalaterrako taldea, bai eta 2013-14ko Txapeldunen Ligan ere.