Udalak garraio publikoa, metroa eta trena batez ere, erabiltzeko gomendioa egin du. Trafiko aldaketak izango dira, batez ere ibaiadarraren alde bietan, Deustuko barrutian, Olabeagan eta Leizaola lehendakariaren kalean eta Euskalduna zubian.
Gurpildun saskibaloiean arituko dira gehienak (5); txirrindularitzan eta igeriketan launa; bi mahai-tenisean, eta bana izango dira arku-tiraketan, tiraketan, piraguismo sprintean, boccian eta triatloian.
Rion eta Tokion diploma lortu ostean, gogotsu egin die aurre Raquel Mateo triatleta paralinpikoak Parisko Paralinpiar Jokoei. Dominak lortzea zail ikusten du, baina ahalik eta ondoen lehiatzea espero du.
Nazioarteko parte-hartzea % 68koa izango da, 58 herrialdetako ordezkariak baitaude, besteak beste, Frantzia, Erresuma Batua, Belgika, Portugal eta Alemaniakoak.
Ainhoa Muruak 2024ko Donostiako Triatloia irabazi du. Aurtengo bere zortzigarren garaipena lortu du triatloian, 45 urte dituela. Gizonezkoetan Cesc Godoyk bereganatu du garaipena; Onditz Memorialean bosgarren aldiz, eta, gainera, aurten marka berria ezarri du.
Txikitatik kirolzalea dela esan du Pello Osoro triatletak "Helmuga" saioan egindako elkarrizketan. Hainbat kiroletan ibili ostean, triatloian dabil orain buru-belarri, eta urte luzez hala jarraitzea espero du.
Sam Laidlow egungo triatloiko munduko txapeldunak uztailaren 14an Gasteizen izango dela baieztatu du. 24 urterekin, triatleta frantziarra inoizko txapeldunik gazteena da. Gasteizko Ironmaneko bosgarren edizioak, gainera, munduko txapelketetarako plazak banatuko ditu.
Ainhoa Murua triatleta zarauztarrak lau olinpiar jokotan hartu du parte: Atenasen, Pekinen, Londresen eta Rion. Goi-mailan aritutako urteak nola bizi izan dituen kontatuko du kirolariak.
Hamabigarren aldiz jokatuko dute proba hori; Distantzia Erdiko Espainiako Koparen barnean dago. Bizikletaz egin beharreko ibilbidean, berritasunak izango dira; asmoa da hiritik arinago irtetea, eta, hortaz, herritarrentzako kaltea txikiagoa izan dadin.
Helene Alberdi ere izango da proban. "Berezia izango da etxean korrika egitea, jende ezagun asko gerturatuko da", esan du Fradesek. 58 herrialdetako 1.500 atletak parte hartuko dute; emakumezkoetan, 20 bat profesionalek.
500 triatleta baino gehiago bildu ditu Onditz Oroituz triatloiaren 36. ekitaldiak. Gizonezkoetan, Oscar Dart australiarra gailendu da eta Joanes Goitisolo gernikarra hirugarren izan da. Emakumezkoetan, Jessica Wart australiarra izan da onena, eta Maddi Marquet donostiarra, bigarren.
Dumall gaur egun Asteasun bizi da baina jaiotzaz Jakakoa da. Iraupen eskian 14 aldiz izan da Espainiako txapeldun baina ez da diziplina horretara mugatu. Izan ere, 80ko hamarkadan triatloietan aritu zen, Dina Bilbaorekin batera, besteak beste.
Triatloi egokitua izan da aste honetako protagonista 'Helmuga' saioan eta, horregatik, Debagoienako Antxintxika Triatloi Taldeko kideekin bildu gara. Ikus ezazu bideoa!
Debagoienako triatloi egokituko taldea izango da aste honetako "Helmuga" saioko protagonistetako bat. Antxintxika taldea aspalditik dabil triatloiaren aldeko apustua egiten. Orain dela pare bat urte triatloi egokituak ere lekua du haien jardunean.
2022koa denboraldi bikaina izan da Gurutze Fradesentzat. Amaiera bikaina eman dio sasoiari Cozumelen (Mexiko) garaipena erdietsita; gainera, 15. Izan zen Munduko Txapelketan, eta 9. Hawaiin. Arrakastaren gakoa da Roberto Corujo entrenatzaile eta bikotekidearekin osatzen duen tandema.
Helene Alberdi triatletaren aurtengo helburua zen nazioarte mailan lehiatu ahal izatea, eta Europako txapelketa irabazi du; hurrengo helburua Munduko Txapelketa irabaztea da. Bilbotarra familiako medikua da Zarauzko osasun-etxean, eta Zumaian bizi da.
Bilbon jokatu den lasterketa irabazita, Helene Alberdi da Europako Distantzia Erdiko Triatloiko txapeldun berria. Pello Osorok zortzigarren egin du gizonezkoen proban.
Joseba Azkaratek auto istripua izan zuen 2017. urtean eta ordutik tetraplegia du. Iragan larunbatean Mutrikuko Triatloian hartu zuen parte estreinakoz eta, sufritu zuen arren, gustura ibili zen.
Sei disziplina izango dira ikusgai. Duatloia, duatloi-krosa, akuatloia, triatloi-krosa, akuabikoa eta distantzia ertaineko triatloia. Europako Txapelketa hau Bilbon, Balmasedan, Bermeon, Portugaleten eta Getxon jokatuko da, hamar egunez.
Gasteizko Ironmana jokatu zen igandean. Gizonezkoetan, Nick Kastelein australiarra izan zen onena; gainera, probako marka berria ezarri zuen. Emakumezkoetan, berriz, Hanna de Sousa portugaldarra nagusitu zen.
Onditz Memorialaren 35. edizioa jokatu da gaur Donostian. 1.500 metro egin behar zuten igeri, 38 kilometro bizikletan eta 10 korrika. Gainera, Gonzalo Fuentes donostiarrak Euskadiko txapela jantzi du.
Triatleta bizkaitarrak Zarauzko triatloia irabazi zuen larunbatean, eta bere zaletasuna mediku lanarekin eta amatasunarekin uztartu behar du. Argi dauka ama izatea ez dela oztopo bat kirolarekin jarraitzeko; are gehiago, indar gehiago ematen diola dio.
Bi urteko etenaldia izan ondoren, lasterketako 34. edizioa izan da asteburu honetan. Probak izen handiak bildu ditu eta lehiaketa estua izan da. Emakumezkoetan Helene Alberdi nagusitu da, gizonezkoetan, berriz, Antonio Benito.
Alejandro Gomez urte hasieran hil zen, buruko tumore baten erruz. 'Asterix' zen korrikalariaren txakurra, eta orain Daniel Arenas aritzen da 'Asterix'ekin, Bikejoring modalitatean.
Triatloilaria korrika zihoala auto batek harrapatu zuen. Fisiora, astean bost egunetan. Saioak mingarriak dira, baina aurrera egiteko ezinbesteko pausoa.
Iden norvegiarrak korrika egin duen saioan erdietsi du garaipena. Sekulako garaipena; 3 ordu, 5 minutu eta 6segundoan egin ditu probako bi kilometro igeri, 80 bizikletaz eta 18 korrika.