Tenislari espainiarrak erretiroa hartu du, 38 urterekin, Espainiarekin Davis Kopatik kanpo geratu ostean. Tituluz jositako palmaresarekin esan dio agur tenis profesionalari, 22 Grand Slam, 36 Masters 1000, 5 Davis Kopa eta Olinpiar Jokoetan 2 domina irabazita.
Igor del Busto Euskadiko Tenis Federazioko presidenteak Rafa Nadalek erretiroa hartzeko hartu duen erabakiaz hitz egin du. Tenislariak lortutako palmaresa nabarmendu du, baita pista barruan eta kanpoan izan den eredua ere.
Euskal kirolariek diziplina hauetan hartuko dute parte larunbatean: errepideko txirrindularitza, igeriketa, mahai-tenisa eta gurpil-aulkiko saskibaloia.
Parisko Joko Paralinpikoetan, mahai tenisean, Ander Cepasek ibilbideari ekin dio. Donostiarrak Koyo Iwabuchi japoniarraren aurka jokatu du final zortzirenetako partida, eta 3-1 irabazi du; hortaz, final laurdenetan izango da, eta diploma bermatu du.
Maila handiko izenak daude Araba World Tennis Tourreko bosgarren edizioan. Horietako bi Jessika Ponchet eta Alexandra Eala dira. Finalak uztailaren 20 eta 21eko asteburuan jokatuko dira, binakakoa larunbatean eta banakako igandean izanik.
Carlos Alcarazek 6-2, 6-2 eta 7-6ko emaitzarekin menderatu du Novak Djokovic Wimbledongo finalean. Horrela, bada, espainiarrak bigarrenez irabazi du Erresuma Batuko Grand Slama.
Minbizia duela iragarri zuen martxoan, eta, orduz geroztik, bi ekitaldi publikotan besterik ez du parte hartu. Wimbledongo final handiaren atarian, langileekin hitz egin du goizean. Kate printzesak Charlotte alaba eraman du berarekin.
"Erretiroa hartzeko eta nire bizitzan beste kapitulu bat hasteko unea iritsi zaidala sentitzen dut", adierazi du Garbiñe Muguruzak bere agurrean. Urtebete baino gehiago zeraman tenisean jokatu gabe.
Partida 1-1 zihoanean eta Alcarazek sakea zuenean, ehunka erle agertu dira pistan, eta aireko kameran erlauntza egiten hasi. Bi jokalariak korrika atera dira aldagelara ziztadak saihesteko.
Aryna Sabalenka da 2024ko Australiako Irekiko txapelduna. Iaz ere berak irabazi zuen Ozeaniako Grand Slama; beraz, bigarrenez jarraian bereganatu du garaipena. Bielorrusiarrak Qinwen Zheng menderatu du aurtengo finalean, bi setetan (6-3 eta 6-2).
Etorkizun handiko gaztea final-zortzirenetan dago jada, Pera, Jabeur eta Parry mendean hartu ondoren. Hain zuzen ere, hirugarren kanporaketan 1-5eko markagailua irauli zuen azken horren aurka.
Andre Agassiren aitak kosta ahala kosta nahi zuen bere semeetako bat tenislari izarra izatea. Anaia zaharragoekin ez zuen lortu, baina Andrerengan ikusi zuen potentziala. 13 urte zituela, drogak eman zizkion tenisean hobeto joka zezan. Hori kontatzen du tenislari-ohiak bere biografian.
Tenisa maite dute Kira eta Thanne Sesma ahizpa zumaiarrek. Aurretik beste hainbat kirol probatu dituzten arren, tenisa aukeratu dute eta horretan dihardute buru-belarri. Thannek profesionala izan nahi du; Kirak, berriz, nahiago du ez hain serio hartu eta ondo pasa.
Kira eta Tahne Sesma ahizpa bikiak izango dira protagonista "Helmuga" saioaren bigarren atalean. Tenisa nola bizi duten kontatuko digute bi zumaiar hauek.
Tenislari errumaniarrak 31 urte ditu, 2018an Roland Garros irabazi zuen eta 2019an Wimbledon, eta munduko sailkapeneko lehen postuan izana da, 64 astez. 2022an, AEBko Irekian, positibo eman zuen, eta, gainera, hainbat irregulartasun ditu pasaporte biologikoan.
AEBko Irekian Daniil Medvedev errusiarra mendean hartu ostean, grand slam gehien dituen tenislaria da serbiarra, Serena Williamsen 23ak gainditu baititu.
Djokovicek eta Medvedevek jokatutako US Openeko finalaren laburpena ikus dezakezue bideo honetan. 24. grand slama eraman du etxera serbiarrak, eta ATP sailkapeneko lehena da orain.
Tenislari serbiarrak hiru setetan garaitu du Medvedev, hiru ordu eta 17 minutu iraun duen finalean: 6-3, 7-6 (5) eta 6-3. Horrenbestez, ATP sailkapeneko lehen tokia lortu du, Carlos Alcarazi lekua kenduta.
Gauffek garaipena lortu du bere etxean, US Openean, Aryna Sabalenka munduko lehen sailkatua mendean hartuta, 2-6, 6-3 eta 6-2 emaitzarekin, bi ordu eta sei minututako jokoan.
Djokovicek 6-3, 6-2 eta 7-6 (4) emaitzarekin irabazi dio Ben Shelton estatubatuarrari. Medvedev errusiarrak, berriz, ezustekoa eman du Carlos Alcarazi 7-3 (3), 6-1, 3-6 eta 6-3 irabazita.
Coco Gauffek eta Aryna Sabalenkak emakumezkoen AEBko Irekiko finala jokatzeko txartela lortu dute, Karolina Muchova (6-4 eta 7-5) eta Madison Keys (0-6, 7-6 [1] eta 7-6 [5]) kanporatuta, hurrenez hurren.
Aurten txapelketaren laugarren edizioa ospatzen ari da La Peña Vitoriana Klubean (Gasteiz). Uztailaren 13an hasi zen eta hilaren 23an, igandean, amaituko da. Urtero aurrekontu eta partaidetzan hazten den txapelketa da, Euskadiko garrantzitsuena bihurtuz.
Marketa Vondrousovak irabazi du Grand Slam britainiarra, finalean Ons Jabeur mendean hartuta 6-4 eta 6-4ko emaitzarekin. Ondorioz, txekiarrak bere kirol-ibilbideko lehen txapelketa handia irabazi du.
Carlos Alcarazek Daniil Medvedev errusiarra menderatu du (6-3, 6-3 eta 6-3) eta Wimbledongo finala jokatuko du, igande honetan, Novak Djokovic serbiarraren aurka.
Nadine Arbaizar gasteiztarra izango da bertako ordezkaria; Oceane Dodin frantziarra (munduko 112. postuan), berriz, izango da zerrendaburua. Txapelketa uztailaren 16tik 23ra jokatuko dute.