Sergio Herrera etsituta agertu da, markagailuan aurretik jarri arren, Osasunak ezin izan duelako Athletic menderatu, Sadarren. Hala ere, azpimarratu du gorritxoak gai izango direla bolada txarrari amaiera emateko, hurrengo partidak irabazita.
Osasunako entrenatzaileak adierazi duenez, lortutako puntu kopurua "motz geratu da", orain arte jokatutako liga jardunaldietan egindako lanari eta ikusitako futbolari dagokionez.
Babazorroak jarri dira aurretik markagailuan, Kike Garciak 40. segundoan gola sartuta. Osasunak bigarren zatian lortu du neurketari buelta ematea, baina Kike Garciak bigarrena egin du, gorritxoak hobeto ari zirenean.
Abenduaren 8an, bi euskal derbi jokatuko dira: Eibar-Reala 12:00etan izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, eta Osasuna-Alaves 18:30ean izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.
Osasunako entrenatzaileak "festa irabazi" nahi duela adierazi du, Alavesen aurkako derbiari erreferentzia eginez. Morenok ez du uste Luis Garciaren agurraren ostean talde babazorroak harrituko dituenik, "denok ezagutzen dugu elkar, eta informazioa dugu", adierazi du.
Jon Moncayola Osasunako jokalariak Vila-realen aurka EA Sports Ligako 14. jardunaldian lortutako berdinketa (2-2) baloratu du. Hiru puntuak merezi zituztela baina horrelakoetan puntuarekin konformatu behar dela esan du.
Osasunak Vila-real, Ligako laugarren sailkatua, izango du aurrean igande honetan. Sadarreko norgehiagoka horretan itzuliko da aulkira Vicente Moreno, bi partidako zigorra izan ostean. Entrenatzaile gorritxoak agerraldia egin du gaur, lehen aldiz, Valentziako uholdeen ostean.
Luis Sabalza Osasunaren presidenteak EITB Mediarekin hitz egin du kluba zuzentzen eman dituen hamar urteei buruz. Gizonezkoen lehen taldearen egungo egoerari buruz mintzatu da, eta kluba nola dagoen zehaztu digu. Gaineratu du baduela amets bat: Osasunak titulu bat bereganatzea.
Sadarrek hartuko du gorritxoen eta zuri-gorrien arteko EA Sports Ligako 18. jardunaldiko derbia. Neurketa abenduaren 21ean jokatuko da, larunbatean, 18:30ean.
EA Sports Ligako 16. jardunaldiko gorritxoen eta babazorroen arteko derbia abenduaren 8an jokatuko da, 18:30ean, eta neurketa zuzenean ikusi ahalko duzu, ETB2n eta eitb.eus-en.
Osasunako bigarren entrenatzaileak larunbat honetan aurkari izango duen Real Madrilen egoera aztertu du. Talde zuriak etxean azken bi partidak galdu dituen arren, Pendin ez da fio, 42 norgehiagoka zeramatzalako Ligan galdu gabe.
Gorritxoek etxetik kanpo batzen hastea dute helburu. Aste osoan normal entrenatu ondoren, entrenatzaile valentziarrak deialdian sartu ditu Iker Muñoz eta Kike Barja. Vicente Morenok 50 urte bete ditu gaur, eta oparirik onena biharko partidan garaipena eskuratzea izango zela esan du.
Osasunak sailkapenaren goiko postuetan jarraitu nahi du Betisen aurka nagusituta; izan ere, Vicente Morenok Sadarren hauspoa baliatu nahi du garaipena erdiesteko.
Osasunako kapitainak, EITBrekin hizketan, hausnarketa egin du talde gorritxoak 2024-25 denboraldian egindako hasiera onaren gainean. Izan duen lesioa gaindituta, Moncayolak nahi du erakutsitako maila onari eutsi.
Vicente Moreno Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako bederatzigarren jardunaldian Getaferen aurka lortutako berdinketa baloratu du (1-1). Getafe une askotan nagusi izan dela onartu du, baina eurek ere partida irabazteko aukera izan dutela esan du. (adierazpenak gaztelaniaz)
Osasunako entrenatzaileak Getafen "lehiakorrak" izateko eskatu die jokalariei Bartzelonaren aurkako garaipenaren ostean, geldialdira sentsazio onekin iristeko. Bestalde, Jon Moncayola berritasun nagusia da Coliseumeko norgehiagokari begira.
Alejandro Catena Osasunako jokalariak Bartzelonaren aurkako partida eta gorritxoen garaipena (4-2) baloratu ditu. Taldea ondo dagoela esan du, eta, golak jaso arren, ondo defendatzen duela.
Gorritxoek hiru puntuak eskuratu dituzte etxean, Bartzelona garaituta. Budimirrek bi gol sartu ditu, horietako bat penaltiz, eta Bryan Zaragozak eta Bretonesek egin dituzte gorritxoen beste biak.
Gorritxoek liga hasi denetik partidarik galdu ez duen talde bat jasoko dute: Bartzelona. Vicente Morenok 23 jokalari deitu ditu, eta Moncayola kanpoan gelditu da, Valentziaren aurka min hartu baitzuen. Entrenatzaile valentziarrak uste du badutela irabazteko aukerarik.
Aimar Oroz Osasunako jokalariak EA Sports Ligako 6. jardunaldian Las Palmasen aurka lortutako garaipenaz (2-1) hitz egin du. Ez dela taldearen partida onena izan onartu du, baina pozik agertu da zaleen aurrean irabazi dutelako.
Gorritxoek Las Palmas jasoko dute Sadarren. Etxean sendo ari dira nafarrak. Hori dela eta, Vicente Morenok zaleek ematen dieten indarra baliatu nahi du 3 puntuak poltsikoratzeko.
Jorge Herrando Osasunako jokalariak Mallorcaren aurka Sadarren lortutako garaipena aztertu du. Aurreko partidako puntu onak aprobetxatzen jakin dutela eta horrek lagundu egin diela esan du. (adierazpenak gaztelaniaz)
Ruben Garcia Osasunako jokalariak Sadarren Leganesen aurka jokatutako partidako bi zatien arteko aldeak azpimarratu ditu. Hobetzeko puntuak ere badaudela esan du. (adierazpenak gaztelaniaz)
Vicente Moreno Osasunako entrenatzaileak EiTB Mediarekin hitz egin du denboraldi berriari begira. Valentziarrak argi ditu gorritxoekin dituen helburuak eta Leganesen aurkako lehen partida izango da hori erakusteko hasiera.
Osasuna entrenatzen hasi da asteazken honetan Taxoaren, denboraldi berriari begira, Vicente Morenoren gidaritzapean. Morenok adierazpenak egin ditu hedabideen aurrean saioaren ostean.
Nafarroako ondare kulturala, Osasunaren elastiko berriaren oinarria izan da. Kamisetan Nafarroako kulturaren 20 ikur ezberdin ikus daitezke, horien artean San Ferminetako zezena, pilota edo ardo zahatoa. Macron markaren estreinaldia izan da eta gainerako ekipazioak ez dira oraindik aurkeztu.