Arsenalek 1-7 hartu zuten mendean PSV, Aston Villak 1-3 irabazi zion Brujasi, Borussia Dortmundek eta Lillek bana berdindu zuten, eta azkenik, Real Madril 2-1 nagusitu zitzaion Atletico Madrili.
Athleticek Real Madrilen kontra jokatuko du San Mamesen, martxoaren 2an, igandean, F Ligako 20. jardunaldiko partida. Zuri-gorriak sailkapeneko 3. postuan daude; Real Madril bigarrena da. Hala ere, merengeek 14 puntu ateratzen dizkiote Athletici. Maite eta Nahikari neurketa jokatzeko gogotsu daude.
Txuri-urdinek partida ona egin dute, Oyarzabalen eta Takeren hainbat aukerarekin eta Remiroren geldiketekin, baina Endricken golak Bernabeun jokatuko den kanporaketari buelta ematera behartuko ditu.
Realak eta Real Madrilek Errege Kopako finalerdietako joaneko partida jokatuko dute Reale Arenan. Txuri-urdinen zaleek harrera ikusgarria egin diote taldeari animatzeko.
Realak Real Madrilen kontra jokatuko du gaur gauean Anoetan, Errege Kopako finalaurrekoetako joaneko partidan. Realzaleak itxaropentsu daude, aldeko emaitza lortzeko.
Bi taldeak ligako azken partidak irabazita iritsiko dira hitzordu esanguratsu honetara, eta finalerako urratsa eman nahi dute. Norgehiagoka zuzenean ikusi ahal izango da, eitb.eus-en eta ETB1en, 21:30etik aurrera.
Realak Errege Kopako finalaurrekoetako joaneko partida jokatuko du Real Madrilen aurka, Reale Arenan. Imanol Alguacil neurketa nola ikusten duen azaldu du prentsaurrekoan.
Carlo Ancelotti Real Madrileko entrenatzaileak otsailaren 26ko, asteazkeneko, Realaren aurkako Errege Kopako finalerdietako joaneko partidaz hitz egin du. Norgehiagoka zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.
Take Kubo Realeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du talde txuri-urdinak Real Madrilen kontra jokatuko duen Errege Kopako finalerdietako kanporaketari buruz. Joaneko partida Anoetan jokatuko da, asteazkenean, otsailaren 26an. Neurketa zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.
Txuri-urdinen eta merengeen arteko finalerdietako joaneko neurketa Anoetan jokatuko da otsailaren 26an, 21:30ean; itzulikoa, berriz, Bernabeun, apirilaren 1ean, 21:30ean. Bi norgehiagokak zuzenean ikusi ahalko dituzu eitb.eus-en eta ETB1en.
Paris Saint-Gremainek 7-0 irabazi dio Stade Brestoisi final-hamaseirenetako itzuliko neurketa, Real Madrilek 3-1 menderatu du City Bernabeun, PSV Eindhovenek 3-1 irabazi dio Juventusi eta Borussia Dortmundek aurrera egin du Sportingen aurka 0-0 berdinduta.
Unicaja taldeak bere historiako hirugarren Errege Kopa irabazi du, finalean Real Madril mendean hartuta. Hauek dira txapelketa honetako azken partidan izandako jokaldirik ikusgarrienak.
Mbappek aurretik jarri du Madrilgo taldea lehen zatian, baina Budimirrek penaltiz jarri du berdinketa markagailuan, eta gorritxoek puntu bat lortu dute horrela.
Sarriegik Weirren gola berdindu ostean, partida luzapenera heldu da, baina txuri-urdinak ez dira gai izan Madrilgo taldearen erritmoa berdintzeko, eta Tolletiren eta Caicedoren golek lehiaketatik kanpo utzi dituzte.
Txuri-urdinek Erregina kopako finalerdietarako txartela lortu nahi dute; horretarako, garaipena bereganatu beharko dute Madrilgo taldearen kontra. Neurketa zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 21:00etan.
Errege Kopako zozketa eginda, Real Madrileko zale batzuk pozik omen zeuden, talde zuriak Realaren aurka jokatu beharko baitu; horren harira galdetu diotenean, Realeko entrenatzaileak gogora ekarri du nola, 2020an, Realak Real Madril kanporatu zuen, eta gerora Kopa irabazi zuen.
Txuri-urdinek talde merengea izango dute aurkari Errege Kopako finalerdietan. Joaneko neurketa Anoetan jokatuko da otsailaren 26an, 21:30ean; itzulikoa, berriz, Bernabeun, apirilaren 1ean, 21:30ean.
Ancelottirenek irabazi egin zuten, 1-0 eta 2-1 galtzen joan arren. Borussia Dortmundek 0-3 garaitu zuen Sporting Portugal eta PSGk gauza bera egin zuen Bresten kontra.
Realak Real Madrilen aurka jokatuko du Erregina Kopako final-laurdenetako kanporaketa, otsailaren 13an, Madrilen. Izarne Sarasola eta Intza Egiguren talde txuri-urdineko jokalariek EITB Mediarekin hitz egin dute neurketari buruz. norgehiagoka zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.
Amaiur Sarriegi Realeko jokalariak ostegun honetan taldeak Real Madrilen kontra jokatuko duten partidaz hitz egin du elkarrizketa honetan, baita igandean Athleticen aurka duten derbiaz ere.
Espanyolen aurkako porrotaren ostean lehertu da polemika. Emaitza manipulatu dutela esan zioten zuriek Federazioari. Gogor erantzun du Ligako presidenteak klubekin izandako batzarrean.
Ancelottiren taldeak 2-3 hartu zuen mendean Leganes, eta beraz, Errege Kopako finalaurrekoak jokatuko ditu. Gonzalo Garcia harrobiko jokalariak luzapenean sartutako gol bati esker lortu zuten garaipena.
Manchester Cityk eta Real Madrilek, Txapeldunen Ligako azken bi irabazleek, laugarren aldiz segidan jokatuko dute elkarren aurka, oraingoan final-zortzirenetarako sailkatzeko kanporaketan. Joanekoak otsailaren 11n eta 12an jokatuko dira, eta itzulikoak, berriz, hil bereko 18an eta 19an.
Unai Emeryren Aston Villa, Mikel Artetaren Arsenal eta Xabi Alonsoren Bayer Leverkusen Top 8an sailkatu direnez, zuzenean final zortzirenak jokatzeko txartela eskuratu dute.
Real Madrilek eta Olympiakosek soilik bozkatu dute Lauko Finala Arabiar Emirerri Batuetan jokatzearen aurka. Baskoniak aldeko botoa eman du, Barça, Efes, Milan, Bayern, Fenerbahçe, ASVEL, Maccabi, Panathinaikos, Zalgiris eta CSKA klubekin batera.
Txuri-urdinek porrot egin dute Madrilggo taldearen aurka Superkopako finalerdian, 3-2ko emaitzarekin. Ondorioz, Real Madrilek jokatuko du finala Bartzelonaren kontra.
José Luis Sanchez Vera Realeko entrenatzaileak talde txuri-urdinak Espainiako Superkopako finalerdian Real Madrilen kontra galdutako (3-2) partidaren analisia egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)