Golardoak 1991ean sortu zituzten, eta abenduan emango dituzte. 2023an egindako 68 igoera nabarmen jasotzen dituen lehen zerrenda batean, epaimahaiak Koldo Zubimendik, Joseba Iztuetak, Ekaitz Maizek, Julen Berruekok, Jon Inorizak, Tasio Martinek eta Eneko eta Iker Pouk egindakoak txertatu ditu.
Felipe Uriarte asteartean zendutako Angel Vallejo Rosen mendizalearen lagun eta taldekide oso hurbilekoa izan zen; Pou anaiek, beste euskal mendizale askok bezala, Angel Vallejo Rosenek zabaldutako bideari jarraipena eman diote.
Iker eta Eneko Pou anaiek Perun egindako azken espedizioaren xehetasunak kontatu dituzte erreportaje honetan. 2017an ojan ziren lehen aldiz, eta orduz gero, bost bider egon dira Andeetan, bide berriak zabaltzeko asmoz.
6.162 metroko altuera duen tontorra eskalatzea lortu dute Gasteizko anaiek, ipar-ekialdetik. Peruko Andeetako lorpen honetan, Micher Quitoren laguntza izan dute.
Airea, ura eta sua egin ondoren, lurra falta zitzaien. Pakistanen osatu dute zikloa, 5.850 metro dituen Little Trango mendian. Beste bi mendizale izan dituzte lagun: Fei Maners eta Andres Martin.
Eskalatzaile arabarrak azaldu du Patagonia "oso leku zaila" dela, eta "mendizaleak hor sartzen direnean oso prestatuta" egoten direla. Gainera, Amaia Agirrek eta Iker Bilbaok istripua izan zuten lekuan hiru mendizale frantziar erreskatatu omen zituen bere anaiarekin batera duela urte batzuk.
Sasha DiGiulianek, Matilda Soderlundek eta Brette Harringtonek sare sozialen bidez lortu dutela iragarri dute: Picos de Europan Rayu bidea librean igo den bigarren aldia, emakumezkoen talde baten lehenengoa. Bidea Pou anaiek eta Kico Cerdak ireki zuten.
Perura egindako azken bidaian bi bide zabaldu dituzte Pou anaiek. "La via de todos" granitozko 240 metroko ibilbidea da eta 7C mailako zailtasuna du. "La Monjita de Matogrosso"k, berriz, 170 metro ditu eta 7B mailako zailtasuna.
Pou anaiak ez dira geldi egotekoak eta Peruko Cordillera Blanca mendikatean beste bide berri bat ireki dute, hamabigarrena mendikate horretan. Hamahiru ordu eta erdiko jarduna izan da Ikerrena eta Enekorena.
Peruko Cordillera Blanca mendikatean egin dute, Urus mendietan. Hanan Pacha eta Emmoa izenak eman dizkiete bi bideei. Lan zaila eta arriskutsua izan da, baina, azkenean, ondo burutu ahal izan dute.
Iker eta Eneko aurrez aurre jarri ditugu Gasteizen eta solasaldi ederra mantendu dute beraien hasierak, espedizioak, erronkak, alpinismoaz, filosofiaz, beldurrez eta orohar bizitzaz.
Iker eta Eneko, Pou anaiak, izango dira protagonista igandeko 'Helmuga' saioan. Eskalatzaile gasteiztarrak aurrez-aurre jarri ditugu. Hauxe duzue igandean ikusi dezakezuenaren aurrerapen bat.
Eneko Pouk Eginoko La Leze toki magikoa dela aitortu du, han jaio dela Arabako eskalada, "arku osoa zeharkatzen du. Ertzetik zoaz, 90 metroko altueran. Bide bitxia eta polita da".
Eneko eta Iker Pou anaiek euren lehen liburua aukeztu digute: "Aupa Pou: Una vida encordados". Horrez gain, kozinatzen ere aritu dira, eta arroza arrainarekin prestatu dute. Ikus ezazu!
Asteazkenean Athleticekin Williams anaiak (Iñaki eta Nico) batera jokatzen ikusi ostean, eliteko kiroletan dauden anaia eta ahizpa ezagunenen errepasoa egin dugu.
'Aupa Pou. Bizitzari sokaz lotuta' Iker anaiarekin batera argitaratuko duen autobiografiaz aritu da Eneko Pou eskalatzailea "Biba Zuek!" saioan. Dioenez, beraien bizitza abentura bat da, eta hori islatu nahi dute.
Gasteizko anaiek 2019. urtean egindako espedizio antologikoengatik jaso dute saria: 10 egin zituzten, Pirinioetan, Atlasen, Andeetan, Himalaian eta Patagonian aritu ziren.
Bost asteko lanaren ostean, Pou anaiak, Iker eta Eneko, Kico Cerdarekin batera, Peña Santako gailurrera heldu dira. 'Rayu' izeneko bide berria ireki dute, eskalada librean.
Kico Cerdarekin batera, Iker eta Eneko Pou bide berri bat irekitzen ari dira Peña Santan. Zati oso zaila igotzea lortu dute, helduleku txarrak izan dituena; horietako asko atzamar bakarrekoak.
Iker eta Eneko Pouk abentura berri bati ekin diote Peña Santan, Europako mendietan. Bide berri bat zabaldu nahi dute Kiko Cerda eskalatzailearekin batera.
Iker eta Eneko Pou eskalatzaileak “Eztabaidan” saioan izan dira, Mallorcatik zuzenean. Orain hasi dira eskalatzen, bi hilabetez konfinatuta egon ostean. Kritiko agertu dira Gobernuaren neurriekin.
Gero eta gehiago dira ariketa fisikoa aire librean egiteko nahia publikoki agertzen ari diren kirolariak. Pou anaiek, esaterako, eskaera zuzena egin diote Espainiako Gobernuari.
Urte oparoa izan da 2019a Pou anaientzat. Arabarrek hamar bide berri zabaldu dituzte munduko hainbat tokitako hormetan, eta orain aurtengo proiektu berriak prestatzen ari dira.