Greziako taldeak, txapelketako egungo txapelduna bera, lehen laurdenean hartu du markagailuaren kontrola (33-12), eta Pablo Lasoren gizonek ezin izan dute garaipena lortzeko lehiatu. Baskonia, 17 jardunalditan zazpi partida irabazi dituela, hamabosgarren postuan dabil, sailkapenean.
Euskal taldeak merezita irabazi du, Belgraden jokatutako partidan; izan ere, Pablo Lasoren taldeak ia-ia hasieratik izan ditu kontrolpean jokoa eta markagailua.
Will Clyburnek berpiztu egin du Virtus Bologna, azken segundoan, markagailuari buelta eman dion lau puntuko jokaldi batekin, Baskoniak garaipena bideratuta zuenean.
Baskoniak 94-80 galdu du Bayern Munichen aurka, Chima Moneke hegaleko pibotak 25 puntu lortu eta 11 errebote jaso dituen arren, eta Europako txapelketa nagusian duen irregulartasun sentsazioa luzatu du.
Pablo Lasoren gizonek, txapelketako hamahiru partida jokatuta, sei garaipen dituzte; sailkapenean bigarren postuan dabilen Fenerbahçe aurkari, Gasteizko taldea bikain aritu da, eta guztiz merezita irabazi du.
Baskonia eta beste hamabi klub dira Euroligaren jabeak; hamahiru horietatik, hamaikak eman dute erabakiaren aldeko botoa, Baskoniak tartean. 2025eko Lauko Finala maiatzaren 23tik 25era bitartean jokatuko dute.
Pablo Lasoren taldea suspertu egin da Zalgiris Kaunasen aurka, 16 puntu irauli ondoren, Euroligan etxetik urrun lehen garaipena eman dioten 15 minutu garrantzitsuei esker.
Pablo Lasoren taldeak beste porrot gogor bat jaso du (92-69) Atenasen; etxeko taldeak, lehen laurdenean abantaila handia berenagatuta, Gasteizko taldeari aukerarik eman ez dion norgehiagokan.
Euskal taldea 23 puntuz ari zen galtzen atsedenaldian, 24-47, eta ezin izan du hasiera oker hori zuzendu, nahiz eta hirugarren laurdenean bost puntura ere jarri den. Pablo Lasoren taldeak, horrenbestez, laugarren aldiz jarraian jaso du porrota Euroligan.
Pablo Lasoren mutilek denboraldiko hirugarren garaipena lortu dute etxean, Euroligan, Alba Berlinen aurka (80-57), Markus Howarden erakustaldi berri baten ostean. Izan ere, Baskoniako izarrak 26 puntu egin ditu 7 hiruko saskiratuta.
Gasteizko taldea hondoratu egin da Lyonen azken minutuetan, eta porrota jaso du Asvelen aurka (76-69), azken txanpan egindako akatsengatik kondenatuta; bigarren zatian markagailuari buelta eman eta 14 puntuko desabantaila berreskuratu ondoren.
Pablo Lasoren taldeak lan ederra egin du azken laurdenean, eta horri esker eskuratu du garaipena. Horrenbestez, Gasteizko taldeak erakutsi du gero eta gertuago duela bere mailarik onena, denboraldi hasiera honetan.
Gasteizko taldeak ostegunean ekingo dio 2024-25 denboraldiko Euroligari, Buesa Arenan, 20:30etik aurrera, Partizanen aurka. Timothe Luwawu-Cabarroten iritziz, Baskoniak "gero eta gertuago" du bere sasoi punturik onena.
Pablo Laso Baskoniako entrenatzaileak 2024-2025 denboraldirako dituen helburuez hitz egin du. Gainera, taldea osatzen duten jokalariez ere mintzatu da. (adierazpenak, gaztelaniaz)
Entrenatzaile gasteiztarra asteazkenean aurkeztu du Baskoniak; 1995ean, duela 29 urte, jokalari zebilela, kluba utzi zuen, eta orain, ordea, bueltan da. Lasok, prentsaurrekoaren hainbat adierazpenetan, nabarmendu du ilusio handiz ekingo diola erronka berri honi.
Xabier Añua Pablo Lasoren entrenatzaileetako bat izan zen, eta EITB Mediarekin hitz egin du Baskonia zuzenduko duen teknikari gasteiztarrak Arabako taldeari eman diezaiokenaz. (adierazpenak gaztelaniaz)
Aurrelari nafarrak ondo ekin dio partidari, Beotibarren, baina Iñaki Artola eta Ander Imaz gehiago izan dira, eta merezita irabazi dute. Horrela, Artolak eta Imazek aurreneko puntua lortu dute, Binakako Tapelketan.
Arabako Foru Aldundiak saskibaloiko entrenatzaile gasteiztarrari eman dio saria , haren "balio pertsonalengatik, kirol-merituengatik eta arabar jatorria defendatzeagatik".
Real Madrileko entrenatzaileak alta jaso zuen eta entrenamenduetara itzuli da, baina ez da Endesa Ligako finaleko lehen partidan egongo Bartzelonaren aurka.
Buesa Arenan jokatu den Endesa Ligako finalerdietako Baskonia - Real Madril partida ikustera gerturatu diren zaleek minutu bat iraun duen txalo-zaparrada eskaini diote Pablo Lasori. Real Madrileko entrenatzaile gasteiztarra bere etxean dago duela bi egun miokardio-infartu bat izan ostean.
Entrenatzaile madrildarrak azaldu du medikuak "duela bost egun baino hobeto" dagoela ziurtatu diola. "Indarrez eta lehenbailehen itzultzeko gogoz nago", gehitu du.
Neven Spahija Bitci Baskoniako entrenatzaileak eta Alex Mumbru Surne Bilbao Basketeko entrenatzaile ohiak animoak bidali dizkiote Pablo Lasori. Real Madirleko entrenatzaileak ekainaren 5ean, igande goizaldean, miokardioko infartua jasan zuen.
Bilbao Basketek Real Madrilen aurka jokatuko du asteazkenean Endesa Ligako 19. jardunaldiko atzeratutako partida. Madrilgo taldea ez dabil ondo azken boladan, baina Alex Mumbru Bilboko taldeko entrenatzaileak Pablo Laso Real Madrilgo teknikariaren aldeko hitzak esan ditu.
Real Madril Endesa Ligako finalean izango da Valentzia Basket (80-77) finalerdietako hirugarren partidan gaindituta. Usman Garuba (16 puntu eta 14 errebote) onena izan zen.
Pablo Laso gasteiztarrak zuzendutako Real Madril Errege Kopako lehen finalista bihurtu da, Txus Vidorreta bilbotarrak entrenatzen duen Lenovo Tenerife mendean hartu baitu (85-79).
Madelen Urieta (Araski) eta Pablo Laso (Real Madril) dira 2020. urteko entrenatzaile onenak, Espainiako Saskibaloiko Entrenatzaileen Elkartearen aburuz.
Pablo Lasok Real Madril entrenatzeko ardura hartu zuenetik, 19 titulu lortu ditu. 2020ko Errege Kopako txapeldunak dira, eta euskal entrenatzailea palmaresa handitzen ari da.
Euroligak urteko entrenatzaile onenaren Alexander Gomelskiy Saria eman dio Pablo Lasori. Euskal entrenatzailearen esanetara txapeldun izan zen Real Madril.