Nerea Llanos legebiltzarkideak 473 sinadura lortu ditu, eta Raquel Gonzalez Getxoko PPko zinegotziak 469 abal. Ekainaren 9an izango da alderdi horren kongresua.
'Popularrek' EAJrekin kolaboratzeko prestutasuna azaldu dute, beti ere jeltzaleek Kataluniaren bidea jarraitzen ez badute. PPrekin bilera eginda, EAJk amaitutzat eman du bilera erronda.
EAJren mesedetan hartutako erabakia dela salatu dute, bai eta akatsa dela Madrili begira egotea EAEko agenda antolatzeko. EAJk, aldiz, positibotzat jo du data berria.
“PPk izandako jarreraren guztiz kontrakoa” eta “itunaren espiritua berreskuratzen” duen Exekutibo zentral “egonkor” baten aldeko apustua egin du lehendakariak.
2016ko hauteskunde autonomikoetan Euskadiko PPren zerrendaburu izango den hautagaiaren izena baliteke urrian jakitera ematea, alderdiak kongresu nazionala, eskualdekoa eta probintzialak egin ostean.
Gabon Gauean, aurpegi ezagunak ikusiko ditugu kantuan Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik gidatuko duten 'Herri Txiki Kantari Euskal Kantuen Gauean' izeneko saioan. Hemen duzue aurrerapen bat
Euskadiko PPren zuzendaritza Gasteizen batzartu da Arantza Quirogaren etorkizun politikoa aztertzeko. Protagonista bera ordea ez da bertan izan. Nerea Llanosek esan duenez Quiroga Madrilen da.
Nerea Llanos Euskadiko popularren idazkari nagusiak esan duenez, jeltzaleak 'egun bikoitietan independentistak dira eta bakoitietan kamuflatutako independentistak'.
Alokairu batean desegoki jokatu izanagatik 439.365 euro eskatu dizkie Kontuen Auzitegiak Alfonso Alonso, Javier Maroto eta 2013 eta 2007 artean udal gobernua osatu zuten PPko kideei.
Miren Albistur Donostiako alkatetzarako Alderdi Popularraren hautagai izendatzeak hautsak harrotu ditu alderdian. Alderdi Popularreko gazteekin izan da Llanos.
Nerea Llanos Alderdi Popularreko Euskadiko idazkari nagusiak Radio Euskadin esan duenez, EAJ eta Iñigo Urkullu 'erabat lotsakor' jardun dute EH Bildu eta ETArekin (jatorrizkoa, gaztelaniaz).
"Desilusioa kudeaketari irabazten ari zaio, eta horrela jarraitzen du", esan du Nerea Llanos EAEko PPren idazkari nagusiak: "Podemos desengainu hori ari da bereganatzen".
Buruzagi popularraren esanetan, PP ez da Kontzertu Ekonomikoaren inguruko eztabaidan sartuko 'eztabaidarik ez dagoelako eta Kontzertu Ekonomikoa Konstituzioan eta Estatutuan dagoelako'.
EAJk eta EH Bilduk ordezkatzen duten nazionalismo "lokalista eta anakronikoa Europaren guztiz kontrakoa" dela adierazi du Euskadiko PPren idazkari nagusiak.