Istripua 10:51n gertatu da. Zaurietutako bat, 67 urteko emakumea bera, helikoptero medikalizatuan eraman dute, eta 65 urteko gizonezko bat, Aurizko mediku-taldearekin anbulantzian eraman dute. Bi-biak ospitaleratu dituzte, politraumatismo larriekin.
David Alonso kolonbiarrak irabazi du Misano Adriatikoko zirkuituan egindako lasterketa. Angel Piqueras izan da bigarrena, eta Collin Veijer hirugarrena.
Xabi Zurutuzak 19. postuan amaitu du Moto3 kategoriako Assenen egindako lasterketa. Legazpikoak erorikoa izan zuen Mugellon, min hartu zuen, baina gaindituta ditu lesioak.
Lasterketako parte-hartzaileetako batek kontrola galdu du eta, gutxienez, bost ikuse harrapatu ditu. Horietako hiru larri daude, eta beste bik zauri arinak dituzte.
Euskal pilotuak 19. postuan gurutzatu du Montmeloko zirkuituko helmuga. David Alonsok bereganatu du garaipena, Ivan Ortola izan da bigarren eta Jose Antonio Rueda hirugarren.
13:45ean talka egin dute furgoneta batek eta moto batek eta motoko gidaria bertan hil da. Iruneranzko bi erreiak itxita egon dira eta auto-ilarak sortu dira baina, zabaldu dituzte atzera eta egoera bere onera etorri da.
Xabi Zurutuza euskal pilotua 16. izan da Le Manseko zirkuituan, Moto3 kategoriako lasterketan. David Alonso irabazleak baino 13 segundo gehiago behar izan ditu helmugaratzeko.
Xabi Zurutuza legazpiarrak 22. postuan amaitu du Moto3 kategoriako Espainiako Sari Nagusiko lasterketa. Veijer nagusitu da, Muñoz izan da bigarren, eta Ortola hirugarren.
David Alonsok (CFMoto) irabazi du Ameriketako Sari Nagusia, eta Daniel Holgado (Gas Gas) eta Angel Piqueras (Honda) izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Xabi Zurutuzak debuta egingo du Munduko Txapelketako Moto3 mailan. Hala ere, hirugarren lasterketara arte ezingo du parte hartu. Dena den, Xerezen hiru egun eman ditu testak egiten, eta sentsazio onekin amaitu du. Eroriko baten ondorioz min ere egin du, baina lehiarako prest dago.
Legazpiko pilotua, Moto3ko munduko txapelketan estreinatzear da. Oraindik ez da adin nagusikoa, beraz, 18 urte bete arte ezingo du lehenengo lasterketetan parte hartu. Bien bitartean, Portimaoko zirkuituan egon da lehiaketarako prestakuntzekin jarraitzeko. Datorren astean Jerezera joango da.
Xabi Zurutuza motor-gidari legazpiarra Moto 3 kategoriako Munduko Txapelketan lehiatuko da 2024an. Denboraldia hasteko pixka bat urduri, baina, aldi berean, oso gogotsu dagoela, eta bere helburua gazterik onenaren saria eskuratzea izango dela kontatu digu "Biba Zuek!" saioan.
Francesco 'Pecco' Bagnaiak bigarrenez irabazi du Munduko Txapelketa. Jorge Martin erori egin da lasterketako seigarren itzulian, eta titulua lortzeko aukerarik gabe geratu da.
Finalean lortutako hirugarren postuari esker, denboraldi bikaina borobildu du Gorlizko pilotuak. Izan ere, aire libreko Trial GP nazioarteko txapelketan txapeldunorde izan zen, eta Espainiako Txapelketa eta Nazioen Txapelketa irabazi zituen.
Zumarragako noranzkoan izan da istripua, Aizpurutxo auzoaren parean, eguerdian. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, moto batek istripua izan du, eta atzetik zihoan autoak motozalea harrapatu du. Moto-gidaria zaurien ondorioz hil da. GI-631 errepidea bi norabideetan itxita egon da.
Marquezek joan den astean iragarri zuen Repsol Honda taldea utziko zuela denboraldi honen amaieran, taldearekin sei aldiz MotoGPko txapeldun izatea lortu duen harremanari amaiera emanez.
Kazajistango Sari Nagusia eta Aragoiko Motorland probaren itzulera dira hurrengo denboraldirako nobedadeak. Lehena irailaren 16an jokatuko dute; bigarrena, berriz, irailaren 1ean.
Gorlizko pilotuak igandean Entrimon, Galizian, jokatutako azken-aurreko proba irabazi zuen; hori dela eta, Espainiako Trial Txapelketako lehen postuan dago.
Eguraldiak baldintzatutako 3. etapa bizi izan dute Dakarren. Pilotuei laguntza emateko helikopteroen hagan egiteko ezintasunak eta eurite gogorren jardunaldia 378. kilometroan amaitzera behartu du antolakuntza, berez 447 km zirenean.
Mason Klein (KTM) estatubatuarrak, motoetako lehen etapa irabazteko zorian egon zenak, bereganatu du bigarren etapa. Autoetan, Nasser Al-Attiyah hamalau segundoko aldearekin gainditu du Erik van Loon (Toyota) herbeheretarra.
Ekonomiarako motor gisa saldu zuen UPNk azpiegitura hau. Ametsa amesgaizto bilakatu da azkenean. Gastua, gastuaren gainean. Aurten 5 milioikoa. Nafarroako kultur, kirol eta aisialdirako azpiegituren sozietate publikoak, NICDOK, darama prozesua.
Mekanika eta motorrak ditu pasio Iñaki Mujikak. Duela urtebete, istripu larri bat izan zuen. Bazekien noizbait gerta lekiokeela, arriskuez jakitun zen. Gertatutakoa gertatuta, indar handiz jarraitu du aurrera, eta hemen izan da horri buruz hitz egiteko.
Nasser Al-Attiyah (Toyota) pilotuak irabazi du 2022ko Dakar Rallya autoen kategorian. Motoetan, berriz, Sam Sunderland (GasGas) izan da bere bigarren "Touareg" garaikurra erdietsi duena
26 denboralditan 432 sari irabazi ditu eta 9 mundialetan nagusitu da. Gainera, lau kategorietan munduko txapeldun izatea lortu duen pilotu bakarra da italiarra. Merezitako omenaldi hunkigarria jaso du Valentzian.