Azaroaren 9an, EA Sports Ligako 13. jardunaldia jokatuko da. Vila-real eta Alaves aurrez aurre izango dira 16:15etik aurrera, eta partida zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
Portugaleteko hegaleko atzelariak, 2022ko uztailean, bi denboraldirako kontratua sinatu zuen, baina Athleticek aukera zuen bakarrera murrizteko. Guztira, bost denboraldi eman ditu Athleticen, eta 112 partida ofizial jokatu.
Marcelinok 75 partida ofizial (Ligako 59, Kopako 12 eta Superkopako 4) izan ditu taldean urte eta erdi honetan, 28 garaipen, 26 berdinketa eta 21 porroteko balantzearekin.
Marcelino Garcia Toralek ez du Athleticeko entrenatzaile izaten jarraituko datorren denboraldian, San Mamesen egindako prentsaurrekoan iragarri duenez. Entrenatzaile asturiarrak 2021eko urtarrilaren 3an sinatu zuen Athleticekin, egun horretan bertan Gaizka Garitano kargutik kendu ostean.
(Jatorrizkoa, gazteleraz) Europako txapelketetan sartzeko, Athleticek Sevilla garaitu behar du, eta Vila-realek Bartzelonari ez irabaztea. Marcelinok badaki izugarrizko erronka izango dela Sanchez Pizjuan futbol-zelaian hiru puntuak lortzea, baina jokalariengan konfiantza handia du.
Raul Garciaren ustez, Marcelino Garcia Toralena beste aukerarik ez dago datorren denboraldian Athletic Clubeko entrenatzailea izateko; izan ere, bere ustez, entrenatzaile asturiarra Athleticek izan dezakeen "entrenatzailerik onena" da, Bilbon egin duen lana ikusita.
Bilboko taldeko entrenatzailea Athleticen presidente izateko zenbait hautagairekin elkartu da eta, bere ustez, Iñaki Arechabaletak ez du berarekin kontatzeko asmorik.
Marcelino Garcia Toral Athleticeko entrenatzaileak, talde zuri-gorriak asteartean Granadaren aurka jokatuko duen partidari buruz hitz egin du. Raul Garciaren kontratu berritzeaz ere mintzatu da. (adierazpenak gaztelaniaz)
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Europan sartzeko, Valentziari irabaztea ezinbestekoa da talde zuri-gorriarentzat. Partida gogorra eta erabakigarri honetan, Marcelinok uste du zaleen bultzadak garaipena lortzen lagunduko diela.
Valentziaren aurkako partidaren atarikoan, Marcelinok azaldu du Barkala hautagaiarekin elkarrizketatu dela, eta liteekena dela beste hautagaiekin ere batzea. Hala ere, argi utzi du badakiela ez dela hautagaien lehen aukera.
Marcelinoren taldeak partida bikaina jokatuta irabazi dio Atletico Madrili, eta puntu bakarrera jarri da egun zazpigarren postuan dagoen Vila-realengandik.
Marcelino García Toralek ulertzen du ez dela entrenatzaile gisa "lehen aukera" Ricardo Barkalarentzat, hau da, orain arte Athletic Clubeko hauteskundeetara aurkezteko asmoa aurreratu duen hautagai bakarrarentzat.
Radio Euskadiko 'Fuera de Juego' saioan Marcelino Garcia Toral Athleticeko entrenatzailea elkarrizketatu zuten. Asturiarrak ez du argitu talde zuri-gorrian jarrituko duen.
Athletic Clubeko entrenatzaileak komunikabideen aurrean agertu da Cadizen aurka aritu aurretik. Iñigo Martinezek partida hori jokatuko duela ere argitu du.
Marcelinok badaki oso partida garrantzitsua izango dela bi taldeenzat, biek Europan sartu nahi dutelako. Horrez gain, Iñigo Martinez, Dani Garcia eta Oihan Sanceten lesioei buruz hitz egin du.
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Duela egun batzuk, L´Équipe egunkari frantziarrak gehien irabazten duten entrenatzaileen zerrenda egin zuen. LaLigaren kasuan, Marcelino hirugarren postuan kokatu zuten, Simeoneren eta Ancelottiren atzetik.
Madrilgo taldea neurketa hasi eta berehala aurreratu da markagailuan, eta bigarren zatian 10 jokalarirekin geratu da, baina zuri-gorriek ezin izan diote lehiari buelta eman.
Marcelino Garcia Toral Athleticeko entrenatzaileak, talde zuri-gorriak Getaferen aurka ostiralean jokatuko duen Santander Ligako partidari buruz hitz egin du.
Athleticek Betisen aurka jokatuko du igandean arratsaldeko 16:15ean Benito Villamarin futbol-zelaian. Andaluziarrak hiru lehiaketa jokatzen ari dira oraindik.
Marcelino Garcia Toral Athleticeko entrenatzaileak Errege Kopa irabazteko lehian sartzeko urrats bakarrera geratu izana deitoratu du, asteazken honetan Valentziaren aurka finalerdietako itzuleran 1-0 galdu ostean. Bestalde, bere taldeak "sekulako" txapelketa egin duela nabarmendu nahi izan du
Marcelino Garcia Toral Athleticeko entrenatzaileak, talde zuri-gorriak Valentziaren aurka asteazkenean Mestallan jokatuko duen Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
Talde zuri-gorria ondo egon da lehen zatian, baina ezin izan du punturik urratu Camp Nou futbol-zelaian. Aubameyangek, Dembelek, Luuk de Jongek eta Depayk egin dituzte etxekoen golak.
(Jatorrizko audioa, gaztelaniaz). Chema Salcedo Zorrotzan jaio zen 1946. urtean eta Liman bizi da 4 urte bete zituenetik. Salcedok ezusteko eskaria egin dio Marcelinori, Bartzelona-Athleticpartidaren atariko prentsaurrekoan.
(Jatorrizko audioa, gaztelaniaz): Valentzia taldeko entrenatzailea bere taldeak Kopako joaneko partidan jasotako kritikei buruz aritu da berriro: "Ez dut talde bat ere ezagutzen irabazten doanean presaka aritzen dena, Athletic ere ez", esan du.
(Jatorrizko audioa, gaztelaniaz). Garciak 2024. urtera arte luzatu berri du Athleticekin duen kontratua. Kontratu berritzea "nabarmen merezita" daukala adierazi du, bere helburu bakarra Athleticen geratzea zela esan ostean.
(Jatorrizko audioa, gaztelaniaz). Athleticek azpimarratu egin du Kopako eta Ligako egutegiak korrodinatzea posiblea zela, Athletic eta Valentzia Kopako finalerdietako itzuliko partidara "baldintza berdinetan" iristi ahal izateko.