Bartzelona taldeko jokalari kataluniarrak Alexia Putellas taldekide eta azken bi edizioetako irabazlearen tokia hartu du; Messik, berriz, zortzi Urrezko Baloi ditu, atzokoarekin.
30 gizonezko eta 30 emakumezko jokalari hautatu dituzte aurtengo ediziorako. Sariak emateko ekitaldia Parisen egingo dute, Chatelet antzokian, urriaren 30ean.
Twitter sare-sozialean zabaldutako mezu labur batean, futbol jokalari argentinarrak honakoa idatzi du: "Muchísimas felicidades por su último gran triunfo, Maialen. ¡Admiración!" ("Zorionak zure azken garaipen handiagatik, Maialen. Miresmena!").
Argentinako selekzioko jokalariek autobidea utzi eta helikopteroz jarraitu behar izan dute Buenos Airesera bidean, autobusari aurrera egiten eragozten zion jende pilaketaren ondorioz.
Frantziako selekzioko aurrelariak saria irabazi du sartutako 8 golei esker. Finalean lortu dituen hiru golak erabakigarriak izan dira zerrendaren gailurrean bukatzeko, Messik 7 gol sartu baititu.
Argentinako selekzioak 2022ko Qatarko Munduko Txapelketako finala irabazi dio Frantziari. Penaltietan erabaki da irabazlea (4-2), neurketa berdinduta (3-3) amaitu ostean.
Bi taldeek titulua bilatuko dute parekatua izatea espero den finalean. Europarrek euren bigarren Munduko Txapelketa jarraian irabazi nahi dute. Argentinarrak, aldiz, hegoamerikarren 20 urteko lehorteari bukaera emateko prest daude.
Argentinak 0 eta 2 irabazi dio Poloniari eta Mexikok mendean hartu du Saudi Arabia (1-2). Ondorioz, argentinarrek multzoko lehen postua bermatu dute, eta poloniarrak sailkatu dira final-zortzirenetara mexikarrek baino gol bat gutxiago jaso baitute Munduko Txapelketan.
Real Madrilek hiru puntuak eskuratu ditu Leipzigen aurka (2-0), Manchester Cityk Dortmund (2-1) mendean hartu du, PSGk irabazi egin dio Maccabi Haifari (1-), Milanek garaipena lortu du Dinamo Zagreben kontra (3-1), eta, Kobenhavnek eta Sevillak berdindu egin dute (0-0).
Aurretik, asteazken honetan Finalissima jokatuko du Italiaren aurka Wembley estadioan. Horretarako, egun hauetan Athleticen futbol-zelaian, San Mamesen, aritu dira entrenatzen.
Italiaren aurka jokatuko duten finala prestatzeko, argentinarrek Athleticen kirol-instalazioak aukeratu dituzte. Ekainaren 1ean, Wembleyen, Amerika Kopako eta Eurokopako txapeldunak lehiatuko dira.
Espainiako taldeak irabazi egin dio Frantziakoari Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzuliko partida, 3-1eko emaitzarekin, eta joanekoa 1-0 galdu zutenez, aurrera egin dute zuriek. Manchester Cityk ere final-laurdenetarako txartela lortu du.
Paris Saint-Germainek 1-0 garaitu du Real Madril Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko partidan. Manchester City, berriz, aise nagusitu zaio Sporting Lisboari (0-5).
Alexia Putellas izan da 2021eko jokalari onena emakumezkoen mailan. Gizonezkoetan, Robert Lewandowskik bigarren urtez jarraian irabazi du FIFAk ematen duen saria.
Alexia Putellas, Jennifer Hermoso eta Sam Kerr dira finalistak FIFAk 2021eko jokalari onenari ematen dion sarirako, emakumezkoen mailan. Gizonezkoenean, Robert Lewandowski, Lionel Messi eta Mohamed Salah dira finalistak.
Lionel Messi, zazpirekin, eta Cristiano Ronaldo, bostekin, gehien dituztenak dira. Emakumezkoen kategoriari dagokionez, ez zuten martxan jarri ofizialki 2018ra arte, eta, hartara, hiru sari baino ez dituzte banatu orain arte.
Gizonezkoen mailako urteko jokalari onena Lionel Messi izan da; Alexia Putellas, aldiz, emakumezkoen mailako 2021eko futbolari onena. Irene Paredes 15. izan da, eta Cesar Azpilicuetak 29. postua eskuratu du.
Lionel Messi PSG taldeko jokalariak, Barça zergatik utzi zuen azaldu du Sport egunkariari eskainitako elkarrizketan. Joan Laporta presidenteak egin zituen adierazpenak min egin ziotela aitortu du argentinarrak. (adierazpenak gaztelaniaz)
Txapeldunen Ligako multzoen faseko bigarren jardunaldiko neurketak jokatuko dira astearte honetan. Paris Saint-Germain eta City taldeen artekoa da jardunaldiko norgehiagoka handia.
Lionel Messik lansaioa egin du Paris Saint-Germainkin, lehena talde frantziarrak argentinarraren fitxaketa ofizial egin zuenetik. Messik taldekideak eta PSGren kirol-instalazioak ezagutu ditu.
Paris Saint-Germainek Lionel Messi fitxatu du eta asteazken honetanaurkeztuko du jokalari argentinarra. PSGko zaleak pozez txoratzen daude Messiren fitxaketarekin.
Paris Saint-Germainek jakinarazi duenez, Lionel Messik bi denboraldirako kontratua sinatu du, beste batez luzatzeko aukera izango duelarik. Jokalariaren aurkezpena abuztuaren 11n izango da, 11:00etan, Printzeen Parkea futbol-zelaiko auditorioan.
Lionel Messik ez du Bartzelonan jarraituko, eta agur esateko prentsaurrekoa eskaini du malko artean. Aurrelari argentinarrak Bartzelonan jarraituko zuela uste zuela ziurtatu du. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
Lionel Messik Bartzelona uztea erabaki du lehen taldean 17 urte eman ostean. Klubaren historiako golegile nagusia da, baita Espainiako Ligakoa ere, eta Bartzelonarekin partida gehien jokatu duen futbolaria da.