Gerediaga elkarteko koordinatzailea hunkituta agertu da sortzaileen eta bisitarien emana izugarria izan delako. Azokak hartzen duen "espazio publikoa" ikusita, "halako testuinguru bat egituratzeko gai izango bagina urtean zehar, euskal kulturak hartzaile askoz gehiago izango lituzke", hausnartu du.
Donostiar laukoteak "Epelkeriaren kontra" uda aldean kaleratutako EPa du aurkezgai Durangoko Azokan, bere garaiari hertsiki lotutako hitz kontzientziadunak, doinu elektroniko postpunk ilunak eta lelo argitsuak biltzen dituen lana.
Urroz Iruñetik 20 kilometrora dagoen herri txiki bat da, eta bertan hiru liburu-denda daude. Herri honetako herritarrek Nafarroako biblioturismoaren hiriburu izan nahi dute.
265 ekitaldi izan dira Azokak iraun duen bost egunetan, eta beteta egon dira gehienak. Astelehenetik aurrera, "Zu non, han DA!" ekimena egingo da Euskal Herriko 88 liburu dendatan.
Zabalik dira jada Landako Guneko ateak. Modan dauden joerak izango ditu 58. Azokak. 257 erakusmahaitan banatuta, 689 liburu eta 179 disko edo musika produktu aurkeztuko dituzte, eta egitarauak haur, gazte zein helduentzako denetariko jarduerak jasoko ditu.
58. Durangoko Azokak 950 nobedade aurkeztuko ditu abenduaren 6tik 10era. Horien artean, edizio berriko disko-produktuen kopurua ia % 27 igo dela nabarmendu dute antolatzaileek.
Bogan dauden joerak izango ditu 58. edizioak, abenduaren 6tik 10era. 257 erakusmahaitan banatuta, 689 liburu eta 179 disko edo musika produktu aurkeztuko dituzte, eta egitarauak haur, gazte zein helduentzako denetariko jarduerak jasoko ditu.
Irudiaren garrantziaz jakitun, argitaletxeek gero eta gehiago profesionalizatu dute ilustrazioaren lana. Liburu baten azala nola egiten den jakin nahi izan dugu.
Zer erosi ez dakitela gerturatu dira gaur irakurle asko postuetara. Jende andana izan dira liburu azoketan, eta denetariko tituluak aurki ditzakegu bertan.
Orbel lapurtar taldeak "Lur hezea" diskoa kaleratu du. Zortzi kantuko sorgin zimiko xarmagarri eta durduzagarria da laukotearen ibilbideko bigarren lan luzea.
Unai Iturriagak, Harkaitz Canok eta Joseba Larratxek "Ni ez naiz Mikel Laboa" komiki-liburua kaleratu dute, "hiru buruk pentsatu eta bi eskuk marraztutako" lan dotore, poetiko eta liluragarria.
Itziar Diez de Ultzurrunek euskarara ekarri du Kae Tempest musikari eta idazlearen "Brand new ancients" poema epikoa. Igela argitaletxeak edizio elebidunean argitaratu du, Mintaka sailaren barruan.
"Amek ez dute" eleberriarekin arrakasta handia lortu eta gero, gasteiztar idazlea "Berriz zentauro" (Elkar, 2022) zientzia fikziozko eleberriarekin dago bueltan.
Goizean, ikasleek ohiko irudia utzi dute Landako Guneko kaleetan zehar, eta arratsaldean hasiera ekitaldi ofiziala egin dute Bizkaiko udalerriko San Agustin kulturgunean.
Ez dira garai errazak musikaren negozioan, horregatik Durangoko Azokak bide berriak eskaini nahi ditu. Batetik, musikarien nobedade guztiak QR kodeen bitartez entzuteko aukera eskainiko da; eta bestetik, diskoekin batera merchandisinga saltzeko aukera izango dute.
Durangar bertsolariak eta mungiar musikariak "Anonyme Popular" proiektuari eta Durangoko Azokan argitaratuko duten disko-liburuari buruz hitz egin digute. "Ni"tik sortutako egitasmoa da, besterekin partekatu eta "gutasun" batzuk sentitzeko eta bizitzeko.
“Harry Potter eta sorgin harria” liburuaren jatorrizko bertsioak hasiera eman zion nazioarteko fenomeno bilakatu zen JK Rowling idazlearen saga magikoari. Zifrak horren adierazgarri: 500 milioi liburu salduta munduan, eta 88 hizkuntzatara itzulita. Euskal Herrian ere jarraitzaile ugari daude.
Rosa Montero, Kirme Uribe eta Joseba Sarrionandia idazleak dira protagonista, besteak beste, hilaren 12ra arte Bilboko Areatza pasealekuan izango den Bilboko Liburu Azokaren 52. edizioan. Liburu eskaintza zabala egongo da 55 erakuslehiotan, Asier Muniategi antolatzaileak azaldu digunez.
Apirilaren 23a da gaur eta asko izan dira literaturaren egun handia ospatzera kalera atera direnak. Bilboko Liburu Azokan normaltasunez ospatu da Liburuaren Nazioarteko Eguna eta irakurleak idazleekin batera egon dira. Irakurleek Donostian ere ez dute hutsik egin eta Gipuzkoa Plazara gerturatu dira.
Senako liburu saltzaileak dira bukinistak. Gizateriaren ondare izendatuta daude eta mendeak eman dituzte ibai ertzean liburuak saltzen, baina orain postuetako asko itxita daude. Deialdia egin diete liburuak maite dituztenei, lekukoa har dezaten.
Egunero jende kopuru berdintsua izan den arren barruko temperatura igotzen joan da egunetik egunera Landako Gunean. Eta gaurkoan ere, azkenekoa izan arren, sortzaileak eta publikoa elkarrengandik gertu daude Durangon.
Adolfo Arejita, Miren Azkarate eta Jesus Mari Makazaga euskaltzainek bi liburukiko lana ekarri dute Talaia espaziora, azken hogeita bost urteetan mundu osoko gramatikek bere egin dituzten kontzeptuak aintzat hartzen dituen liburua.
"Eta hutsa zen helmuga" diskoa, bere ibilbideko laugarrena, argitaratu du laukoteak pandemiaren ondorioz aurreko diskoa merezi zuen bezala ezin aurkezteak irekitako zauriak ixteko bidean lagun izan duten kantu bilduma indartsua.
Ibai Aizpurua irundar diseinatzaile eta programatzaileak sortutako abentura jokoak irudi errealak, "stop motion"a eta animazio tradizionala nahasiko ditu, eta 2022ko Azokan aurkeztuko dute.
Jolasek, ikusentzunezkoek eta eduki digitalek gero eta leku gehiago hartu dute Landakon. Moldeak gainditzen aitzindariak dira haurrak. Hala ere, papera da oraindik jaun eta jabe.
"Korrontzi. Bidaia musikala urrutiko uretara" musika, argazkilaritza eta kronika uztartzen dituen proiektu solidarioa eta "Hala ere" dokumentala aurkeztu dituzte gaur Durangoko Azokan, topagunearen hirugarren egunean.
Iaz Durangoko Azokaren hirugarren Sormen Beka irabazi eta urtebetera, "Bañolet" websaila aurkeztu dute gaur Durangon bertan, Irudienea ikus-entzunezkoen gunean, Maia Iribarne eta Paxkal Irigoyen sortzaileek.
Argitaletxeak Azokara begira noiz antolatzen hasi, zein material bidali, liburuen banaketa nola egin… prestaketa hori nolakoa den ezagutu nahi izan du ETBk eta horretarako Elkarren banaketa biltegia bisitatu du.
Durangoko Azokak aurrez aurreko formulari eutsi dio, eta erakusmahaiak, kontzertuak, ikus-entzunezkoen proiekzioak, solasaldiak, aurkezpenak eta beste bisitagai izango dira gaurdanik abenduaren 8ra arte.