Kontsumoa

1 / 21 Hurrengoa
EAEko herritarrek 588 euroko gastua aurreikusi dute aurtengo Gabonetarako

EAEko herritarrek 588 euroko gastua aurreikusi dute aurtengo Gabonetarako

Kontsumitzaileen % 52k esan dute iaz gastatu zuten kopuru bera gastatuko duela, eta % 33k esan dute gehiago izango dela. % 15ek, berriz, beren gastua murrizteko asmoa dute.
''Horrelako plataformek partikularrak kontaktuan jartzen dituzte salerosketa prozesua errazteko''

''Horrelako plataformek partikularrak kontaktuan jartzen dituzte salerosketa prozesua errazteko''

Gero eta ohikoagoa da bigarren eskuko bidaiak saltzen eta erosten laguntzen duten webguneekin topo egitea. Hori bai, ezinbestekoa da plataforma horien funtzionamendua ondo ezagutzea, salerosketa-prozesu hori behar bezala egiteko. Leire Alberdi abokatuak xehetasun guztiak eman dizkigu.

Gabonetako erosketa-saskia % 5,2 garestitu da: anana eta arkumea garestitu dira gehien

Gabonetako erosketa-saskia % 5,2 garestitu da: anana eta arkumea garestitu dira gehien

OCUk ohartarazi du azken urteetako garestienetakoa izango dela aurten gabonetako saskia. Horregatik, Eguberrietako otorduak ondo planifikatzea, erosketak aurreratzea, eskaintzak aprobetxatzea eta produktu garestienak merkeagoak diren beste batzuekin ordezkatzea gomendatzen dute.
Pentsio kontributiboak % 2,8 inguru igoko dira 2025ean, 500 euro baino gehiago urtebetean

Pentsio kontributiboak % 2,8 inguru igoko dira 2025ean, 500 euro baino gehiago urtebetean

Balio-handitze horrek, gutxi gorabehera, urtean, batez beste, 600 euro gehiago ekarriko dizkie erretiro-pentsioa duten pertsonei, eta sistemaren batez besteko pentsioak 500 euro inguru igoko dira urtebetean.
KPIa sei hamarren hazi da azaroan, % 2,4ra arte, erregaiak eta argindarra garestitzeak eraginda

KPIa sei hamarren hazi da azaroan, % 2,4ra arte, erregaiak eta argindarra garestitzeak eraginda

Bestalde, azpiko inflazioa hamarren bat jaitsi da azaroan, % 2,4raino. Iazko abendutik aurtengo azarora arteko KPIaren arabera eguneratuko dira pentsioak 2025an, eta hortaz kotizaziopeko pentsioak % 2,8 igoko dira.
179 milioi euroko isuna ezarri diete Ryanairri eta beste lau hegazkin konpainiari, abusuzko jardunbideengatik

179 milioi euroko isuna ezarri diete Ryanairri eta beste lau hegazkin konpainiari, abusuzko jardunbideengatik

Espainiako Kontsumo Ministerioak Ryanair konpainiari ezarri dio zigorrik handiena (107,7 milioi euro), Vueling, Easyjet, Norwegian eta Volotearen aurretik. Ryanairrek apelazio errekurtsoa iragarri du, "legez kanpoko eta funtsik gabeko" jo dituen isunen kontra.
KPIak gora egin du urrian: urtebeteko tasa % 2,3koa izan da EAEn, eta % 1,8an Nafarroan

KPIak gora egin du urrian: urtebeteko tasa % 2,3koa izan da EAEn, eta % 1,8an Nafarroan

Espainiako Estatuan ere urtebeteko inflazioak koska bat gora egin du, % 1,8raino, argindarraren, gasaren eta erregaien garestitzeak eraginda.
Oinarrizko elikagaiek % 2ko BEZa izango dute astearte honetatik aurrera

Oinarrizko elikagaiek % 2ko BEZa izango dute astearte honetatik aurrera

BEZ hori, gainera, % 4koa izango da 2025eko urtarriletik aurrera. 2023ko urtarrilean produktu horiei BEZa kendu zien Espainiako Gobernuak, inflazioari eusteko eta kontsumitzaile ahulenei laguntzeko. Ordutik, neurria luzatu da, prezioak normalizatu arte.

KPIa zortzi hamarren apaldu da irailean, % 1,5era arte, eta 2021eko martxotik izan duen tasarik txikiena da

KPIa zortzi hamarren apaldu da irailean, % 1,5era arte, eta 2021eko martxotik izan duen tasarik txikiena da

Bestalde, azpiko inflazioa hiru hamarren jaitsi da irailean, % 2,4raino. Hortaz, KPI orokorra baino bederatzi hamarren handiagoa da, eta 2022ko urtarriletik izandako txikiena.
KPIa % 2,6 eta % 2,2raino apaldu da EAEn eta Nafarroan, abuztuan

KPIa % 2,6 eta % 2,2raino apaldu da EAEn eta Nafarroan, abuztuan

Espainiako Estatuan urtebeteko inflazioa % 2,3an kokatu da, iazko uztailetik izandako tasarik txikiena. Halaber, elikagaiak % 2,5 garestitu dira batez beste urtebetean, ia hiru urtean izan den igoerarik txikiena.
KPIak behera egin du abuztuan berriz ere, erregaien prezioak eraginda, eta % 2,2an dago

KPIak behera egin du abuztuan berriz ere, erregaien prezioak eraginda, eta % 2,2an dago

2024an izan duen mailarik baxuenean dago, hiru hilabetez beheranzko bidean egon ondoren.
Salmonellosi-agerraldi batek 12 kaltetu utzi ditu Bizkaian

Salmonellosi-agerraldi batek 12 kaltetu utzi ditu Bizkaian

Jatorria ostalaritzako hainbat lokaletan arrautzekin egindako elikagaien kontsumoarekin lotuta dago, eta erabili diren arrautzak hegazti-etxalde berekoak dira.
Urte arteko KPIaren igoera % 2,9ra apaldu da EAEn eta % 2,6ra Nafarroan, uztailean

Urte arteko KPIaren igoera % 2,9ra apaldu da EAEn eta % 2,6ra Nafarroan, uztailean

Espainiako Estatuan urte arteko inflazioa % 2,8an kokatu da, ekainetik sei hamarren behera eginda. Bien bitartean, elikagaiak batez beste % 3,1 garestitu dira urtebetean, hiru urtean izandako igoerarik txikiena.
KPIa % 2,8an kokatu da uztailean, sei hamarren behera eginda, argindarraren eta elikagaien merkatzea tarteko

KPIa % 2,8an kokatu da uztailean, sei hamarren behera eginda, argindarraren eta elikagaien merkatzea tarteko

Bestalde, azpiko inflazioa bi hamarren jaitsi da uztailean, % 2,8raino.
Oliba-olioari BEZa kentzeak litroko 35 eta 75 zentimo artean aurreztea dakarrela dio OCUk

Oliba-olioari BEZa kentzeak litroko 35 eta 75 zentimo artean aurreztea dakarrela dio OCUk

Facuak neurri horrek kontsumitzaileentzat dakarren "eragin izugarri arina" deitoratu du. Bestetik, argindarraren batez besteko prezioak ekainean, handizkako merkatuan, BEZaren jaitsiera eragingo du hurrengo fakturan, eta berriz ere % 10era murriztuko da.
Albiste izango dira: Frantziako hauteskundeak, Aita Mariren misioa, eta oliba olioa eta argindarra, merkeago

Albiste izango dira: Frantziako hauteskundeak, Aita Mariren misioa, eta oliba olioa eta argindarra, merkeago

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
KPI bi hamarren jaitsi da ekainean, % 3,4ra arte, baina azpiko inflazioa % 3an mantendu da

KPI bi hamarren jaitsi da ekainean, % 3,4ra arte, baina azpiko inflazioa % 3an mantendu da

Erregaien merkatzeak eta elikagaien prezioak ekainean 2023an baino gutxiago igo izanak eragin dute moteltzea. Aldiz, aisialdiaren eta kulturaren prezioen igoera nabarmentzen da.
KPIa % 3,9ra igo da maiatzean EAEn, eta % 3,5era Nafarroan

KPIa % 3,9ra igo da maiatzean EAEn, eta % 3,5era Nafarroan

Espainiako Estatuari dagokionez, urte arteko inflazioa % 3,6an kokatu da, hiru hamarren gora eginda. Bestalde, azpiko inflazioak ere gora egin du pixka bat, eta % 3,0an dago orain.
Espainiako Gobernuak elikagaien BEZ murriztua luzatuko du, baina OCUk nahikoa ez dela dio

Espainiako Gobernuak elikagaien BEZ murriztua luzatuko du, baina OCUk "nahikoa ez" dela dio

OCUk Espainiako Gobernuari eskatu dio "premiaz eta nabarmen" handitzeko 200 euroko txekearen zenbatekoa 27.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten familientzat, bai eta onuradunen kopurua ere, eta, aldi berean, diru-sarreren muga handitzeko.
Citroen C3 eta DS3 ibilgailuen airbagetan arazoak dituzten jabeek kalte-galeren ordainketa eska dezakete

Citroen C3 eta DS3 ibilgailuen airbagetan arazoak dituzten jabeek kalte-galeren ordainketa eska dezakete

2009 eta 2019 bitartean ekoitzitako Citroen C3 eta DS3 ibilgailuen airbagak "denborarekin honda daitezke, eta horien puztailea hausteko arriskua dago". Hori dela eta, kalte-galeren ordainketa eska daitekeela dio Facuak.
Facuak plataforma bat jarri du eskuragarri hegazkin konpainien irregulartasunengatik kaltetutakoentzat

Facuak plataforma bat jarri du eskuragarri hegazkin konpainien irregulartasunengatik kaltetutakoentzat

Gainera, adi egongo direla "erabiltzaileei kalteak eragiten dizkieten balizko itunen" aurrean ohartarazi die konpainiei.
'Glutenik gabeko' etiketa duten txokolatez betetako barkilloak glutena dutela ohartarazi dute

'Glutenik gabeko' etiketa duten txokolatez betetako barkilloak glutena dutela ohartarazi dute

Natur Green markako 'Wafer Sticks Cacaos Ecologicos' txokolatez betetako barkilloak dira. Produktua Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) ere merkaturatu dute.
150 milioi euroko isuna ezarri diete Ryanair, Vueling, Easyjet eta Voloteari, kabinako maleta kobratzeagatik

150 milioi euroko isuna ezarri diete Ryanair, Vueling, Easyjet eta Voloteari, kabinako maleta kobratzeagatik

Espainiako Kontsumo Ministerioak ezarritako zigorra errekurritu daiteke, eta bide hori agortuta, auzitara jo dezakete konpainiek.
KPIak hiru hamarren egin du gora maiatzean, % 3,6raino, eta azpiko inflazioa % 3raino igo da

KPIak hiru hamarren egin du gora maiatzean, % 3,6raino, eta azpiko inflazioa % 3raino igo da

Argindarraren garestitzeak eta erregaiak iaz baino gutxiago merkatu izanak eragin du, batez ere, urte arteko inflazioaren igoera.
AEBk legez kanpoko monopolioa egotzi dio Ticketmasterri, sarreren salmentan

AEBk legez kanpoko monopolioa egotzi dio Ticketmasterri, sarreren salmentan

Merrick Garland AEBko fiscal nagusiak azaldu duenez, enpresak lehiakortasuna eragozteko egindako jarduera ilegalek eragin dute salaketa.
KPIa % 3,5eraino igo da apirilean EAEn, eta % 2,9raino jaitsi, Nafarroan

KPIa % 3,5eraino igo da apirilean EAEn, eta % 2,9raino jaitsi, Nafarroan

Espainiako Estatuari dagokionez, urte arteko inflazioa % 3,3an kokatu da, hamarren bat gora eginda, eta elikagaiak % 4,7 garestitu dira urtebetean. Bestalde, 2022ko azarotik lehen aldiz, azpiko inflazioa inflazio orokorraren azpitik kokatu da.
Mozorrotutako prezio igoerak: kantitate gutxiago, osagai merkeagoak eta tamaina txikiagoa

Mozorrotutako prezio igoerak: kantitate gutxiago, osagai merkeagoak eta tamaina txikiagoa

Murrizflazioak indarra hartu du: supermerkatuetan, asko dira prezioari eutsi baina kantitatea murriztu duten produktuak. Ostalaritzan, pintxoak edota edalontziak txikiagoak dira orain. Eta badira osagai merkeagoak erabiltzen hasi diren produktuak, prezio berean.

Getxoko epaile batek maleta galdu zion bidaiari bati gehienezko kalte-ordaina ematera behartu du Air France

Getxoko epaile batek maleta galdu zion bidaiari bati gehienezko kalte-ordaina ematera behartu du Air France

Ekipajea ez bada 21 egunen buruan itzultzen, galdutzat ematen da, eta bezeroak 1.500 euroko ordaina jasoko du.
KPIak hamarren bat egin du gora apirilean, % 3,3raino, eta azpiko inflazioa % 2,9raino jaitsi da

KPIak hamarren bat egin du gora apirilean, % 3,3raino, eta azpiko inflazioa % 2,9raino jaitsi da

Gasaren eta elikagaien garestitzeak eraginda hazi da Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI). Bestalde, 2022ko azarotik lehen aldiz, azpiko inflazioa inflazio orokorraren azpitik kokatu da.
% 100 begetalak diren eta haragi izenarekin saltzen diren produktuen etiketatzea salatu du EHNEk

% 100 begetalak diren eta haragi izenarekin saltzen diren produktuen etiketatzea salatu du EHNEk

Sindikatuaren arabera, kontsumitzaileak informazioa "argia" eta "zehatza" izan behar du, zer jan nahi duen aukeratu dezan.
Oliba-olioa % 70 garestitu da urtebetean, eta patata % 10

Oliba-olioa % 70 garestitu da urtebetean, eta patata % 10

Espainiako Estatuan elikagaiak batez beste % 4,3 garestitu dira urtebetean, otsailean baino puntu bat gutxiago, eta 2021eko azarotik izan den igoerarik txikiena izan dute.
KPIa % 3,2 eta % 3,4raino igo da EAEn eta Nafarroan, eta jakiek 2021etik izandako igoera txikiena izan dute

KPIa % 3,2 eta % 3,4raino igo da EAEn eta Nafarroan, eta jakiek 2021etik izandako igoera txikiena izan dute

Elikagaiak % 4,6 garestitu dira batez beste urtebetean EAEn, eta % 4,5, Nafarroan, 2021eko azarotik izan den igoerarik txikiena. Espainiako Estatuari dagokionez, urte arteko inflazioa % 3,2an kokatu da.
Abian da tabakoaren paketatze generikoa onartzeko eta tabako-aromak debekatzeko izapidea

Abian da tabakoaren paketatze generikoa onartzeko eta tabako-aromak debekatzeko izapidea

Neurria Australian, Frantzian, Norvegian eta Danimarkan aplikatzen da jada. Gaurtik hasita eta datorren apirilaren 23ra arte, herritarrek, erakundeek eta elkarteek proiektu horri buruzko iritziak helaraz ditzakete.
Osasun Ministerioaren tabakoaren aurkako egitasmoa erkidego guztien babesarekin onartu dute

Osasun Ministerioaren tabakoaren aurkako egitasmoa erkidego guztien babesarekin onartu dute

Egitasmoa "erkidego guztien lanaren emaitza da", nabarmendu du Monica Garcia Osasun ministroak, Lurralde arteko Kontseiluaren bileraren amaieran. Azkenean erkidegoek testua babestu dute, eta "orain" lege bihurtuko da, gaineratu du.
Nafarroak ñabardurekin bat egin du tabakoaren aurkako egitasmoarekin, eta EAEk gaur argituko du bere jarrera

Nafarroak ñabardurekin bat egin du tabakoaren aurkako egitasmoarekin, eta EAEk gaur argituko du bere jarrera

"Logikoki, ezin dugu aurka egin, estrategiaren alde orokorrekin ados gaudelako", esan du Nafarroako Osasun kontseilariak, "baina ezin dugu aldeko boto argirik eman, informazioa falta baita", zehaztu du.
Aitor Zapirain: “Euskadin kontsumitzen den gaztaren %10ra bakarrik da bertan ekoitzia”

Aitor Zapirain: “Euskadin kontsumitzen den gaztaren %10ra bakarrik da bertan ekoitzia”

Txomin Alberdi eta Aitor Zapirain etorri dira Euskal Esnekigile Elkartea aurkeztera. Gaur egun, 30 kide inguru biltzen ditu elkarteak eta esnegile, gaztagile eta jogurtgileen apustu bateratua da. Euskal esnekigileen egoera azaldu digute.

Ordubeteko itzaldia egin dute mundu osoan, energia kontsumoaren inguruan hausnartarazteko

Ordubeteko itzaldia egin dute mundu osoan, energia kontsumoaren inguruan hausnartarazteko

"Itzali argia. Eman ordubete planetari" da mundu osoan urtero egin ohi den borondatezko itzalaldi elektrikoaren leloa. Euskal Herriko 30 udalerrik egin dute bat ekimenarekin, energiaren kontsumo indiskriminatuaren eta emisio kutsatzaileen inguruan kontzientziatzea helburu.

KPIa sei hamarren jaitsi da otsailean, % 2,8raino, argindarraren merkatzea tarteko

KPIa sei hamarren jaitsi da otsailean, % 2,8raino, argindarraren merkatzea tarteko

Bestalde, azpiko inflazioa bi hamarren jaitsi da, % 3,4raino.
Banketxeek transferentziak 10 segundoan eta komisio gehigarririk gabe egin beharko dituzte 2025etik aurrera

Banketxeek transferentziak 10 segundoan eta komisio gehigarririk gabe egin beharko dituzte 2025etik aurrera

Hala jasotzen du EBren arau berriak. Helburua da transferentzia guztiak online bankak edo Bizumek eskaintzen dutenarekin parekatzea, hau da, doakoa eta berehalakoa izatea. Dena ondo bidean, betebehar hori 2025. urtearen amaieran indarrean egotea aurreikusi da.
Kontsumobidek 'autoen kartelaren' kaltetuei elkarteen edo abokatuen bidez erreklamatzea aholkatu die

Kontsumobidek 'autoen kartelaren' kaltetuei elkarteen edo abokatuen bidez erreklamatzea aholkatu die

2015ean, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak isuna jarri zien Espainian autoak banatu, saldu eta saldu osteko enpresa gehienei, salmenta-prezioak manipulatzeagatik. Kaltetuek 2026ra arte erreklamatu ahal izango dute.
1 / 21 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena