Euskaraldiaren koordinatzaileak pozik agertu dira aurtengo parte hartzearekin eta bihartik aurrera hizkuntza-ohiturak aldatzen jarraitzeko dei egin die herritarrei.
Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko presidentearen hitzetan, 40 urte bete dituen Euskararen Normalizaziorako Legeak eskubideen lorpenean asko lagundu du, baina aldaketa sozialetara egokitu beharra dauka.
2022ko Euskaraldia izan du hizpide Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak "Biba Zuek!" saioan. Dioenez, euskararen aldeko urratsa emateko milaka aukera ekarriko ditu hirugarren edizio honek, aurrekoek bezala. Ariguneen garrantzia nabarmendu du.
Topaguneko lehendakari Kike Amonarrizek adierazi duenez, "masiboa" izango da aurtengo Euskaraldia ere, eta "gauza asko erakutsiko dizkigu etorkizunera begira". Ostiralean hasi eta abenduaren 2ra bitartean izango da hirugarren edizioa, "Hitzez ekiteko garaia" lelopean.
Euskaraz eta euskararekin dibertitzeko gogotsu datoz Ilaski Serrano eta Antton Telleria. Bederatzi urteren ondoren, nobedade askorekin hasiko da "Mihiluze", baina jendeak horrenbeste maite zuen programaren hezurdura berarekin. Eta Kike Amonarriz bera, formatuaren sortzailea, bidelagun dute biek.
Ilaski Serranok lankide berria izango du "Mihiluze" lehiaketa mitikoa aurkezteko. Kike Amonarriz laguntzen ari zatzaio casting-ean, baina aukeraketa egiteko garaian ez dirudi ados jartzen direnik. Ez galdu, laster, "Mihiluze" saioaren denboraldi berria!
Kike Amonarriz elkarrizketatu dugu, Euskaltzaleen Topaguneko Lehendakaria. Korrika gertu gertutik jarraitzen du berak eta aurtengoa indartsu, jendez gainezka eta ilusioz beteta dagoela esan digu.
Berbaxerka eta Wordle jolasek arrakasta izugarria lortu dute argitaratu eta gutxira; Egunean Behin jolasari gehitu zaie. Kike Amonarrizen arabera, "umorea eta jolasa oso baliabide egokiak dira hizkuntzak ikasteko".
Euskararen Egunaren bezperan, Kike Amonarriz izan dugu "Biba Zuek"eko platoan. Ospatzeko gauza asko ditugula dio Kikek, kontuan hartuta nondik gatozen eta zenbateko ahalegina egin behar izan den herri honetan euskarak iraun dezan.
Frantziako Konstituzio Kontseiluak hizkuntza gutxituak babesteko legearen baitan, murgiltze eredua indargabetu du. Orain, babesa emateko aukera bakarra Frantziako Konstituzioa aldatzea da.
Kike Amonarriz Topaguneko lehendakaria 'Ahoz Aho' saioan izan da, euskararen egoeraz eta hizkuntza desberdinen ibilbideez hitz egite aldera. Ikus ezazu elkarrizketa osorik.
Aurkezlea, soziologoa, umorista eta euskaltzalea da Kike Amonarriz; izan ere, Euskaltzaleen Topaguneko presidente da. Euskarak aurrerapen asko egin baditu ere, atzerapausooak ere egin dituela dio.
Euskaraldiaz aritu da Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria "Ahoz Aho" saioan. Dioenez, martxoan zalantzak izan bazituzten ere, Euskaraldiaren bigarren edizioa egitea erabaki zuten, eta asmatu zuten; izan ere, hizkuntzaren gaia agenda informatiboaren eta gizartearen erdigunean jarri da berriz ere. Ariguneen garrantziaz aritu da.
Horrez gain, euskararen egoera aztertuko dute Garikoitz Goikoetxearekin, Altsasuko Arkaitz liburu denda bisitatuko dute eta Joxean Agirre eta Ane Beltran de Heredia ezagutuko dituzte.
Jon Sarasua, Udaltop jardunaldietan lan eremuaren uhinaldiari buruz: 'gure aiton-amonek ikastolak sortu zituzten, gure gurasoek administrazioa eta hedabideak; guri dagokigu lan eremua konkistatzea'.
'Hizkuntzarekin jolasean' unitate didaktiko berria aurkeztu dute Donostian. Umorean oinarrituta, euskararekiko hartu-emana indartzea du helburu. Sarean eta doan dago eskuragarri.
'Euskararen bidegurutzetik' liburuaz mintzatu da Kike Amonarriz 'Faktoria' saioan. Konplexuak eta beldurrak gainditu eta balioa eman behar diogula euskarari azpimarratu du, besteak beste.
Kike Amonarriz soziolinguista, telebista aurkezle eta Euskaltzaleen Topaguneko presidenteak euskararen gaineko bere bizipen eta hausnarketak batu ditu Durangoko Azokan aurkeztu duen lanean.
Izaskun Moyano Tolosan egon da Kike Amonarrizen lagunak, gurasoak eta hiru alabak elkarrizketatzeko. Gertukoen mezuekin guztiz hunkitu da tolosarra eta, azkenean, hausnarketa polita egin du.
Norbanakoek Euskaraldiaren parte izaten jarraituko badute ere, Kike Amonarrizek ekitaldia batez ere entitateetan zentratuko dela aurreratu du. Datorren urteko Euskaraldiak 15 egun iraungo ditu.
Julen Telleriarekin batera, 12 minututan ahuakate tartarra prestatu behar izan du Kike Amonarrizek. 'Ukitu artistikoa'rekin defenditu du platera Pili Manterolaren aurrean.
Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari izendatu dute duela gutxi eta tolosarrak ilusio handiz hartu du proiektua, baina nolabaiteko ardura ere baduela aitortu du.
Topaguneko presidente berriaren arabera, lortu behar da 20-30 urteotan gazteek eremu ez formal guztia euskalduna izan dezaten eta, haren ondotik, lan mundua ere benetan euskaldundu dadin.
Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari berria da. Topagunearen historiaz, helburuez eta hartu berri duen arduraz aritu da ‘Ahoz Aho’n, Ilaski Serranorekin.
20 urte bete ditu aurten Zamudioko Lagatzu euskara elkarteak. Ospatzeko, bertan izan dira, besteak beste, Kike Amonarriz aurkezlea, Txan magoa edota 'Ingo al deu' erromeria taldea.
Korrikaren 21. edizioaren balorazioa egin du Kike Amonarrizek "Ahoz Aho" saioan. Euskararen aldeko lasterketaren funtzioez, Maialen Lujanbiok idatzitako mezuaz eta Euskaraldiaz ere aritu da.
2020ko Euskaraldiaz eta ‘EiTBren etorkizunaz, soziolinguistikaren talaiatik’ txostenaz aritu da Kike Amonarriz ‘Ahoz Aho’n. Euskarazko programazioak EiTBren ardatza izan beharko lukeela azaldu du.
Euskaraldiko 11 egunak igarota, balorazioa egiteko ordua heldu da. Kike Amonarriz soziolinguistaren esanetan, Euskaraldiak hausnarketa kolektiboa egiteko balio izan du.
Publikoko gazteak erdira ekarri dituzte 'Gure Kasa'n eta euskara ze postutan jarriko luketen galdetu diete. Ondoren, Kike Amonarrizek eman du datu zehatza; 9tik gora dago.
Kike Amonarrizek Keinu konplizeak Karlos Cid Abasoloren poesia-liburua aurkeztu digu, 'Booktuber'en atalean. Ikus ezazu Amonarizen iritzia bideo honetan.
Bilboko Esukal Museoan izan da Kike Amonarriz euskal familiei buruz galdezka. Amaia Mujikak azaldu duenez, historiari begiratuta, "familia" hitza baino "etxekoak" hitza erabili beharko genuke.