Iraitz Zubizarretak 18-22 irabazi dio Iñaki Artolari Tafallan, eta, ondorioz, bere lehen puntua lortu du Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan. Gorabehera askoko partida izan da, eta Artolak min hartuta jokatu du 18. tantotik aurrera.
Lehenengo jardunaldiko bi multzoetako garaileek elkarren aurka jokatuko dute Lau t'erdikoaren finalerdietara hurbiltzeko. Batetik, Unai Laso eta Peio Etxeberria lehiatuko dira, eta bestetik, Jokin Altuna eta Erik Jaka.
Lau t'erdiko ligaxkako 2. jardunaldirako pilotak aukeratu dituzte Lasok, Etxeberriak, Artolak eta Zubizarretak. Lehenengo biek Labriten neurtuko dituzte indarrak urriaren 26an, eta azken biek Tafallan, urriaren 25ean.
Jokin Altunak 22-12 irabazi dio Iñaki Artolari Eibarko Astelenan jokatutako partidan, eta, ondorioz, lehen puntua bereganatu du Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan. Artola oldarkor aritu da lehen zatian, baina Altuna III.a nagusi izan da atsedenalditik bueltan.
Ostiral honetan hasiko dira final laurdenak. Urrutikoetxearen eta Zubizarretaren arteko norgehiagokak eman zion hasiera ostiralean lehiari. Asteartean, Elordik eta Zabalak jokatutako partidarekin amaitu ziren final zortzirenak.
Urriaren 18an hasiko da, Azkoitian, Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxka, B multzoko Peio Etxeberriaren eta Aitor Elordiren arteko neurketarekin. Hilaren 20an, aldiz, Jokin Altuna eta Iñaki Artola ariko dira nor baino nor gehiago, Eibarren. Lau protagonistek materiala aukeratu dute.
Iñaki Artolak 11-22 irabazi dio Joseba Ezkurdiari, Lekunberrin jokatutako Lau t'erdiko txapelketako final-zortzirenetan. Hala, final-laurdenetako A multzoa osatuko du, Jaka, Altuna eta Zubizarretarekin batera.
Baikoko pilotariak 11-22 garaitu du Ezkurdia Lekunberrin jokatutako final-zortzirenetako norgehiagokan. Partida lehiatua izan da, 10na berdindu arte. Hortik aurrera, Artolak 10 tanto egin ditu jarraian partida bereganatzeko.
Kaiolako lehia gaur hasiko da, eta final handia azaroaren 24an jokatuko da, Bilbon, Bizkaia frontoian. 12 pilotari nor baino nor gehiago arituko dira. Guztien artean txapela janzteko faborito nagusia Jokin Altuna da. Halere, pilota biribila da eta aurkariak ere gogor datoz.
Alegiako aurrelariak ostiral honetan frontoian proba egin ostean erabaki du jokatzeko moduan dagoela. Urriaren 13an jantziko ditu praka zuriak Joseba Ezkurdiaren kontrako partidan.
Urrutikoetxeak eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute txapelketako lehen partida ostiralean; larunbatean, berriz, Ezkurdia eta Artolaren txanda izango da, nahiz eta Artolak azken unera arte ez duen erabakiko jokatzeko moduan egongo den ala ez.
Iñaki Artolak Joseba Ezkurdiaren kontra jokatu behar du Lau t'erdiko Txapelketako finalerdietako partida, urriaren 13an, Lekunberrin. Hala ere, Alegiakoaren parte hartzea zalantzan dago, min hartuta dagoelako. EITB Mediari esan dionez, baikorra da, baina urriaren 11n hartuko du erabakia.
2024ko Lau t'erdikoa urriaren 11n hasiko da. Dena prest dago txapelketari ekiteko. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dituzte partidak. Ikuskizuna telebistan zein webgunean gozatezeko aukera izango duzu ostiral honetatik aurrera.
Unai Laso txapela lortzeko lehian egongo da, iaz baja izan ostean. Jokin Altuna titulua berriz lortzen saiatuko da. Horrez gain, Iñaki Artolaren parte hartzea zalantzan dago. Baikoko pilotariak azken unera arte itxarongo du jokatuko duen ala ez erabakitzeko.
Gorriak 16-12 aurretik joan arren, Artolak eta Salaberrik Altuna eta Gaskue kanporatu dituzte. Artolak eta Salaberrik Zabala eta Zabaleta izango dituzte aurkari hurrengo neurketan.
Oso partida lehiatua jokatu dute bi bikoteek. Une askotan, urdinak izan dira aurretik, baina, azkenean, Etxeberria eta Mariezkurrena nagusitu dira (22-19). Hala, Zabala eta Imazek Peña eta Zabaletaren aurka jokatuko dute play-offetan.
Altuna III-Tolosa, Zabala-Zabaleta, Laso-Iztueta eta Peña II-Mariezkurrena II bikoteek bermatuta dute parte-hartzea. Beste bi bikoteak Artola-Salaverri II vs Larrazabal-Imaz eta Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta partidetako garaileetatik aterako dira. Finala irailaren 29an jokatuko da.
Artola eta Mariezkurrena 22-20 hartu zituzten mendean asteartean jokatutako finalaurrekoan. 18an eta 19an berdinduta egon ziren arren, urdinak izan ziren nagusi. Altuna III.a eta Rezustaren aurka jokatu beharko dute ostiralean.
Etxeberriak eta Mariezkurrena II.ak mendean hartu dute Artola-Rezusta bikotea 14-22ko emaitzarekin CaixaBank Masterseko bosgarren jardunaldian. Horrela, bost neurketa jokatu eta bostak irabazita, liderrak dira sailkapen nagusian; Artolak eta Rezustak, berriz, bi garaipen dituzte.
Iñaki Artola eta Beñat Rezusta CaixaBank Mastersa eskuratzeko lehian sartu dira, bart Joseba Ezkurdiari eta Jon Ander Albisuri 16-22 irabazita. Azken bikote horrek ez du garaipenik lortu orain arte jokatu diren lau jardunaldietan, eta, ondorioz, ia aukerarik gabe geratu da txapelketa honetan.
Ostegunean jokatutako finalean, Altuna III.ak eta Rezustak Iñaki Artola eta Ander Imaz hartu dituzte mendean, 22-13. Gorriak gehiago izan dira, eta garaipen argia eskuratu dute.
Astelehen goizean egindako aurkezpenean, Donostia Hiria Torneoan parte hartuko duten Iñaki Artolak eta Jokin Altunak "txapelketa berezia" izango dela aipatu dute.
Astigarragako Txominenea pilotalekuan jokatutako partida Jakak eta Martijak irabazi dute Artola eta Rezustaren aurka (22-20). Hasieran gorriak nagusi izan arren, sufritu egin behar izan dute Masters CaixaBank txapelketako lehen garaipena lortzeko.
Jon Ander Peña eta Iñaki Artola ostiralean ziren nor baino nor gehiago aritzekoak, Alegian, baina Artolak lesioa du soleoan, eta ezingo du jokatu; jaialdia bertan behera utzi dute. Baikoren finalerdian, Erik Jaka edo Unai Laso izango du aurkari Peña II.ak, hilaren 30ean, igandean.
Bizkaia Torneoko lehen finalerdian, Sollube Ganekogortari gailendu zaio, eta abuztuaren 20ko finalerako sailkatu da. Lau t'erdikoan, Peñak mendean hartu du Agirre, eta binakakoan, Lasok eta Mariezkurrenak Artola eta Imaz garaitu dituzte.
Jokin Altunak irabazi du Buruz Buruko Txapelketa, Bizkaia frontoian, Unai Laso mendean hartuta (22-5). Hirugarren postua Iñaki Artolarentzat izan da, finalaurrekoa Altunaren aurka galdu zuen pilotariarentzat. Jose Angel Iribarrek txapeldunaren kamiseta eman dio Altunari.
Jokin Altunak 22-10 menderatu du Iñaki Artola Buruz Buruko Txapelketako bigarren finalerdian. Ondorioz, Amezketakoa Unai Lasoren aurka ariko da txapelaren bila ekainaren 2ko final handian.
Jokin Altunak bereganatu du finalerako txartela, txapelketako bigarren finalerdian Iñaki Artola 22-10 garaituta. Amezketakoa nagusi izan da hasieratik amaierara arte.
Jokin Altuna eta Iñaki Artola aurrez aurre izango dira Buruz Buruko txapelketaren finalaurrekoan. Donostiako Atano III. frontoian egindako material aukeraketarekin bi pilotariak gustura geratu dira. Finalerako txartela jokoan egonda, ez da argi geratu nor den faboritoa.
2024. urteko Bizkaia Torneoa aurkeztu da, formatu aldaketarekin. Partidak ez dira 22 puntura jokatuko, 5 setera baizik. Bakoitza 6 tantotara lehiatuko da, eta berdinketaren kasuan, bosgarren seta, 3 tantora izango da. 24 pilotarik parte hartuko dute taldetan banatuta, 6 multzo desberdinetan.
Final-laurdenetako azken partidan, Iñaki Artola Javi Zabalari gailendu zaio (22-8). Alegiakoa finalerdietarako sailkatu da, ligaxkako neurketa guztiak irabazita; errioxarrak, ordea, Elordik Ezkurdiaren aurka galtzea behar du sailkatzeko.
Artola eta Zabalak larunbatean Labriten jokatuko duten partidarako materiala aukeratu dute astearte goizean zazpi minututan. Artola, jada, final erdietan sailkatuta dago. Zabalak Artola irabaziko balu final erdietan sailkatuko litzateke.