Iker Vicentek Mikel Mindegiaren errekorra berdindu du Nafarroako txapelketa hamargarrenez irabazita. Mindegiak berak jantzi dio txapela Otsagabiko aizkolariari. 31 minutu eta 54 segundo behar izan ditu lanak amaitzeko, iaz baino 3 minutu eta 19 segundo gehiago.
Iker Vicente aizkolaria markak apurtzen ari da. Astebetean, Euskal Herriko Txapelketako eta Urrezko Aizkolariak irabazi ditu. Orain, Nafarroako Txapelketa irabaztea du helburu, eta, gero, atseden hartzeko garaia izango du.
Iker Vicentek irabazi du Urrezko Aizkolarien txapeldunen ligako finala. Bera zen faborito eta aurreikuspen guztiak bete ditu. Otsagabikoak astebetean lortzen duen bigarren txapela da.
Sei aizkolari arituko dira nor baino nor gehiago Gasteizen, Iker Vicente faboritoa delarik. 12:00etan hasiko da, eta zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
Iker Vicente nagusitu da 2024ko Urrezko Aizkolariak txapelketan, Mikel Larrañaga izan da bigarren, eta Hodei Ezpeleta hirugarren. Kirolariek ikuskizun bikaina eskaini dute Urrestillan.
Julen Alberdi "Txikia IV."aren aurka Tolosako zezen plazan egindako desafioa irabazi ostean, lehia ikusgarriaz aritu da Iker Vicente aizkolaria. 7.000na euro jokatu zituzten, eta Otsagabikoa izan zen garailea. 10 minutuko aldea atera zion Vicentek Alberdiri 10 kanaerdiko eta 60ko 8 enbor mozten.
Iker Vicente nagusitu da Julen Alberdiren aurkako apustuan. Bi aizkolariek Tolosako zezen plazan egin dute erronka, 2.000 ikusle baino gehiagoren aurrean, eta Vicentek irabazi du.
Hiru hilabeteko prestakuntza egin du Iker Vicente aizkolariak larunbatean Julen Alberdiren aurkako desafiorako. Lan luzea izanik, lasai hastea komeni dela azpimarratu du, oso atzean geratu gabe.
Adostutakoaren arabera, 60 ontzako 8 enbor eta 14 kanaerdiko moztu beharko dituzte Tolosako zezen plazan 18:0etatik aurrera. Aurkezpen ekitaldian, "sasoiko" eta "gogotsu" daudela aitortu dute bi aizkolariek.
Nagusi izan dira Azpeitiko Izarraitz frontoian jokatutako finalean. Emakumezkoen banakako harrijasotzailen finalean Karmele Gisasola gailendu da, eta gizonezkoen binakakoan, berriz, Imanol Royo eta Mikel Lopetegi "Urra" nagusitu dira.
Iker Vicentek desafioa bota dio Julen Alberdiri urtarrilaren 5erako. Desafioak "harritu" egin duela esan du 'Txikia'k, eta onartu ala ez pentsatu behar du, bere esanetan.
Erraz nagusitu zen Iker Vicente asteazkenean jokatutako Euskal Herriko Aizkolari Txapelketan. Otsagabikoak sekulako maila erakutsi zuen, eta oraindik ere irabazten jarraitzeko gosea duela berretsi du.
Iker Vicente nafarrak ez du areriorik izan asteazken honetan Iruñeko Nafarroa Arenan jokatutako finalean. Hodei Ezpeleta 'Bihurri' izan da bigarren, eta Oier Kañamares, hirugarren.
Asteazkenean, azaroaren 1ean, Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa jokatuko da Nafarroa Arenan, eta Iker Vicente da txapela janzteko hautagai nagusia. Berarekin elkartu gara.
Sei aizkolari onenak lehiatuko dira azaroaren 1ean Nafarroa Arenan txapela lortzeko, Iker Vicente nafarra faboritoa delarik. Jardunaldia zuzenean ikusi ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en.
Iker Vicente nagusitu da Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Ligako Jon Urretabizkaia 'Basozabal'en aurkako lehian. Horrenbestez, finalerako txartela lortu du.
Vicentek 2 minutu eta 17 segundoko aldea atera dio Hodei Ezpeletari Donezteben jokatutako kanporaketan eta finalerako sailkatu da. Julen Gabirondo, Oier Kañamares eta Joxean Etxeberria ere finalean izango dira.
Iker Vicente aizkolariak hilabeteko egonaldia egin du Melbournen. 12 eguneko txapelketa jokatu du Sidneyen eta mundu mailako txapelketan bigarren gelditu da. Esperientzia ona izan da eta horren berri eman digu. (Elkarrizketa osoa Nahieran)
Iker Vicentek Goitik behera bete ditu aurreikuspenak, Donezteben jokatu den Nafarroako Aizkolari Txapelketan. Otsagabikoak zortzigarrenez jantzi du txapela.
Iker Vicentek Izar Berriak txapelketako aizkora finala irabazi du. 25 urtez azpikoen lau aizkolarik jardun dute: Iker Vicentek, Jokin Urretabizkaia "Basozabal"ek, Hodei Ezpeletak eta Julen Larreak. Hasieran, Basozabalek aurrea hartu du, baina bukaerako saioan Vicente ondo nagusitu da
Iragan igandean, Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga irabazi berritan, Iker Vicentek bi desafio bota zituen: bata Atutxari eta bestea Txikia eta Otañori. Gazteek aurrez esana zuten ez zirela Tolosara joango, eta orain Atutxa izan da apustuari uko egin diona.
Iker Vicentek Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Liga irabazi du. Nafarrak 24:54 minututan bukatu du Pobeseko frontoian. 55 segundo atera dizkio bigarrenari, Julen Alberdiri, eta 2:14 Mikel Larrañagari. Desafio pare bat ere bota ditu.
Euskal Herriko txapeldunak 47 minutu eta 47 segundo behar izan ditu 12 kanaerdikoak eta 6 oinbikoak ebakitzeko. Lehia parekatuta joan da lan erdietara arte, eta ondoren Vicente nagusitzen hasi da. Larrañagak minutu eta 53 segundo gehiago erabili ditu lanak bukatzeko.
Mindegia erreferentzia izan zen apustuen urrezko aroan. Larunbatean, Tolosan, Iker Vicentek eta Mikel Larrañagak jokatuko duten desafio historikoan, "ondo hasteak duen garrantzia" azpimarratu du.
Iker Vicente eta Mikel Larrañaga aizkolariak aurrez aurre izango dira larunbat honetan, apirilaren 2an, Tolosako zezen plazan, 18:30ean hasiko den erronkan. Gaur Larrañagarekin gatoz.
Iker Vicente aizkolaria da eta bost urte daramatza profesional bezala kirol honetan. Adinez gaztea izan arren, dagoeneko zenbait garaipen izan ditu Ikerrek. 18 urterekin Nafarroako Aizkolari Txapelketako irabazlerik gazteena bilakatu zen.
Nafarroako Zirkuituak Superbikeko Munduko Txapelketako lasterketa hartuko du abuztuaren 22an. Aizkorako munduko txapeldunordeak eta 6 aldiz Superbikeko txapelduna izan denak erronka antolatu dute. Vicentek enbor bat moztu behar du Reak itzuli bat ematen duen artean. Nork irabaziko du?
Iker Vicentek irabazi du Bilbao Arenan jokatu den Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusia. Mikel Larrañagak estu hartu du Otsagabikoa, azken lau enborretara iritsi diren arte.
Igande honetan jokatu den eta Iker Vicentek irabazi duen Sherpa.ai Aizkolari Txapelketako Nagusian sari-banaketa oso berezia egin dute, robot baten eskutik, hain zuzen ere.