Elordik Binakakoa eta Buruz Burukoa irabazi ditu 2023an. Lau t'erdikoa Jokin Altunak eraman du, laugarrenez jarraian. Iker Irribarriaren agurra eta Amaia Aldairen nagusitasuna izan dira urteko beste albiste aipagarri batzuk. Trinketea, zesta eta pala ere izan da zer kontatu.
Irribarriak garaipenarekin esan dio agur pilota profesionalari. Zabaletak lagunduta, 22-18 irabazi dute Altuna-Martijaren aurka. Ondoren, omenaldi beroa jaso du lankideen, lagunen, familiaren eta pilotazaleen eskutik.
Iker Irribarriak agur esan dio bere ibilbide profesionalari leporaino bete den Atano III.a pilotalekuan. Pilotazaleek, lagunek, familiak eta lankideek agur beroa eman diote Aramako pilotariari.
Iker Irribarriak agur esan dio pilota profesionalari. Atano III.a frontoian jokatu du profesional mailako bere azken partida eta garaipena bereganatu du Zabaletarekin bikotea osatuta Altuna III.aren eta Martijaren aurka (18-22). Aramakoak tanto ikusgarriarekin itxi du neurketa.
Iker Irribarriak merezitako omenaldia jaso du bere ibilbide profesionaleko azken partida jokatu ostean. Aurreskua dantzu diote, baita bertso bat eskaini ere. Gainera, hainbat oroigarri eman dizkiote lagun eta lankide izandakoek. Zaleen babesa ere jaso du Aramakoak.
Ostiralean, Zornotzan, 22:15ean, Laso-Imaz eta Etxeberria-Rezusta bikoteek finalerdietako ligaxkarako txartel bat izango dute jokoan. Oiartzungo atzelariak eta Zenotzeko aurrelariak ezin izan dute laurdenetako ligaxkako azken hiru eta bi partidetan jokatu, baina ostiralean berragertuko dira.
Irribarriak eta Rezustak 22-10 irabazi dute Peña II.a eta Mariezkurrenaren aurka eta P.Etxeberria eta Rezustarentzat 3. postua ziurtatu dute. Valladoliden, berriz, Jakak eta Arangurenek Elordi eta Zabaleta menderatu dituzte (22-18)
Iker Irribarriak, Iosu Eskirozek eta Iker Larrazabalek ordezkatuko dituzte. Final laurdenetako ligaxkako azken jardunaldian, lau bikotek zehaztu beharko dute zein postutik helduko dioten play-offari.
Horrez gain, beste bi final handi jokatu zituen, bana Buruz Buruko Txapelketan eta Binakakoan. 2015eko martxoan egin zuen debuta profesionaletan, eta 2016an Buruz Burukoaren historiako txapeldunik gazteen bilakatu zen.
Unai Laso Baikoko pilotariak Iker Irribarriak emandako agur prentsaurrekoan parte hartu du. Atsekabetuta agertu da nafarra, baina osasunaren garrantzia nabarmendu du
Jokin Altuna Iker Irribarriak emandako agur prentsaurrekoan egon da. Aramakoak hartutako erabakiak "tristura" eragiten diola adierazi du, eta pilotan aritzeko haren dohainak nabarmendu ditu
"Nire bizitzako erabaki zailenetako bat izan da", adierazi du Aramako pilotariak hedabideen aurrean. Iker Irribarriak esan du urtebete baino gehiago daramala % 100ean jokatu ezinik belaunean dituen arazoengatik, eta medikuen gomendioak jarraitzea erabaki du.
Astearte honetan eman da jakitera Iker Irribarriak pilota profesionala utziko duela. Beotibarren jokatu du Inauterietako jaialdiaren azken egunean. Aramakoak asteazkenean emango ditu bere erretiroaren xehetasunak. Prentsaurrekoa eitb.eusetik jarraitu ahalko da zuzenean.
Urdinak aurretik joan dira partidaren hasieran. 5 eta 6 tantoko aldea lortu dute. Gorriak, baina, 17-18 hurbiltzea lortu dute. Hala ere, urdinek ez zuten puntua galdu nahi eta azkenean 22-17 nagusitu dira.
Binakako ligaxkako 9. jardunaldian Irribarriak eta Iosu Eskirozek Elordi eta Mariezkurrenaren ordezko moduan jokatu dute eta eman zieten aukera aprobetxatuz, lana oso ondo burutu dute.
Irribarriak eta Zabaletak mendean hartu dituzte Ezkurdia eta Martija 22-11ko emaitzarekin Binakako Txapelketako 9. jardunaldiko partidan. Elordi ordezkatu du Irribarriak, eta maila ona eman du.
Urdulizen Binakako Txapelketako 9. jardunaldiko bigarren partida jokatuko da ostiral honetan. Behar gorrian diren Ezkurdiak eta Martijak Elordiren tokia hartuko duen Irribarria eta Zabaleta izango dituzte parean.
Irribarria Binakako Txapelketara itzuliko da hamar hilabete geroago eta pilotariak bere poza adierazi du. Bestalde, Ezkurdiak eta Martijak galdu ezin duten neurketari aurre egingo diote.
Altuna III.ak eta Imazek 22 eta 15 irabazi diote Irribarriari eta Albisu finalerdietan. Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a aise nagusitu dira Jaka-Zabaleta (22-7) bikotearen aurka. Finala zuzenean jarraitu ahalko duzu igande honetan eitb.eus-en eta ETB1en.
Ezkurdia-Mariezkurrena II.a vs Jaka-Zabaleta eta Altuna III.a-Imaz vs Irribarria-Albisu CaixaBank Masterseko finalerdietako partidak eskainiko dituzte eitb.eus-ek eta ETB1ek, zuzenean, gaur 22:00etan.
Bi eta bat nagusitu zaio Baikori. Bakaikoak eman dio lehen puntua lau t´erdian Baikori, baina binakakoa eta buruz burukoa Asperen alde erori dira. Partida erabakigarrian Irribarriak 18 eta 8 irabazi dio Artolari.
Egun eta toki berean jokatuko dira bi finalerdiak, Nafarroa Arenan. Hilaren 30ean, ostirala, jokatuko dira. Ezkurdia eta Mariezkurrena Jaka eta Zabaletaren aurka arituko dira lehenengoan; bestean, Altuna eta Imaz Irribarria eta Albisuren aurka.
Elezkano (Altuna III.a ordezkatzen) eta Imaz ligaxkako bigarren postuan sailkatu dira. Hortaz, Urrutikoetxea eta Rezustaren aurka jokatuko dute playoffean. Irribarriak eta Albisuk, berriz, Jaka eta Zabaleta izango dituzte arerio.
Finalerdietan ezustekoa eman bazuten ere, Irribarria eta Albisu ez dira faboritoen aurka gailentzeko gai izan. Hasieran partida berdindua izan bada ere, gorriek aurre hartu dute eta Donsotia Hiria Torneoa bereganatu dute.
Bikote urdinak kontrolpean izan du lehia uneoro eta 22-13 nagusitu dira. Ostiraleko finalean, Irribarriak eta Albisuk Joseba Ezkurdia eta Jon Mariezkurrena izango dituzte aurkari.
Lasok eta Martijak aurtengo CaixaBank Masterseko lehen puntua lortu dute Irribarria eta Albisu mendean hartuta. Gorriek 22 eta 19 irabazi dute Lekunberriko frontoian jokatutako norgehiagoka.