Europako Kontseiluko, Batzordeko eta Parlamentuko presidenteek gaitzetsi egin dute erasoa, indarkeriak ez duela "inolako lekurik" politikan, eta demokrazian "erabat onartezina" dela adierazi dute.
Bernardo Arevalo izendatu dute Guatemalako presidente 2024-2028 aldirako, gauerdiaren atarian hasi den zeremonia batean. Kongresuaren eraketak hainbat orduz atzeratu du kargu-hartzea. Honek, tentsio handia eragin du herritarren artean eta istiluak izan dira.
Aurreikusitakoa baino ia hamar ordu geroago hartu du presidente kargua Bernardo Arevalo aurrerakoiak. Tensio handiko saioa izan da, oztopo judizialen eta Kongresuko tirabiren ondorioz.
Hautagai progresistak lortu du presidentetza, botoen % 58 eskuratuta Guatemalako hauteskundeen bigarren itzulian. Sandra Torres Casanova bigarren postuan geratu da, boto-emaileen % 37ren babesarekin.
Igande honetako hauteskundeek 2024-2028 aldirako presidentea zehaztuko dute Guatemalan, Alejandro Giammattei egungo agintariaren ordezkoa izango dena. Bi dira hautagaiak: Sandra Torres Itxaropenaren Unitate Nazionalekoa eta Bernardo Arevalo Semilla Mugimendukoa.
Agenteek gas negar-eragileak erabili dituzte Venezuelatik, Hondurasetik eta beste herrialde batzuetatik doazen ehunka migratzaileen aurka. Migrazio fluxua handitu egin da azken egunetan, AEBk 24.000 venezuelar onartuko dituela iragarri ostean.
Droga-kartelen eta beste talde kriminal batzuen presentzia oso handia da inguruan. Mikel Reparazek Amanda Quip La Palmako bizilagunarekin hitz egin du, gauez iristen diren migratzaileei laguntzen dien emakumearekin.
Beste bi lurrikara txikiago ere izan dira, 5 eta 4,8 gradukoak. Lur mugimenduak kalte materialak eragin ditu, baina ez da zauriturik eta hildakorik egon.
Giza eskubideen defentsan dihardu lanean, Codeca mugimenduko zuzendaritzan. Euskadik aldi baterako harreran hartu du ekintzaile guatemaltarra. Bere bizipenen berri eman digu.
Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Batez Babesteko Euskal Programak bi ekintzaile hartu ditu aurten. Horietako bat da Leiria Vay Garcia guatemaltarra.
Latinoamerika eta Karibeko Estatuen Komunitateak (CELAC) azpimarratu du, koronabirusaren kontrako immunitatea lortzeko, beharrezkoa dela covid-19aren txertoa era solidarioan banatzea.
Pacaya sumendiak bere aktibitatea areagotu du, altuera handiko material bolkanikoa eta errautsa jaurtiz. Kraterrean hiru laba fluxu sortu dira dagoeneko.
Guatemalako eta Peruko egungo egoeraz aritu da Txente Rekondo nazioarteko analista "Ahoz Aho" saioan. Dioenez, errealitate desberdinak eta parekotasun asko dituzten herrialdeak dira.
Poliziak ehunka manifestariren aurka erabilitako "gehiegizko indarkeria" aztertzeko "ikerketa serioa" eskatu du Guillermo Castillo Guatemalako presidenteordeak.
UNICEFek premiazko 46,2 milioi dolar eskatu ditu Eta eta Iota urakanen ondorioz kaltetutako 640.000 pertsona baino gehiagori laguntzeko, egun edateko urik ere ez baitute.
Fenomenoak indarra galdu du eskualdean, baina arriskua ez da desagertu "euriteak" izatea espero baitute. Ekaitzaren arrastoen aurrean kontuz ibiltzeko eskatu diete agintariek herritarrei.
Erdialdeko Amerikan eta Mexikon 100 hildako baino gehiago eragin ondoren, iparralderako bidea hartu du. CNN telebista katearen arabera, osteguneko azken orduan edo ostiralean ukituko du lurra.
Mexikoko hego-ekialdean dagoen Yucatan penintsulak Delta urakan arriskutsuaren kolpea jaso du, eta kalte materialak eta uholdeak utzi ditu. Dena dela, ez da inor hil urakanaren eraginez.
Ordu gutxi geratzen dira 4. mailako urakan arriskutsua Quintana Roo estatuko kostaldera (Karibea) iristeko, eta bertako agintariek prebentzio neurriak hartu dituzte herritarrak babesteko.
San Juan Ozolotepec udalerrian bilaketa eta erreskate lanak egiten ari dira, herria inkomunikatuta utzi duen luizi baten ostean. Biktima ugari izango den beldur dira.
Beste 23 pertsona zauritu dira ezbeharrean. Kamioilariak ibilgailuaren kontrola galdu eta autobusaren aurka talka egin du. Autobusak 55 bidaiari zeramatzan istripuaren unean.
Guatemalako aro demokratikoaren bederatzigarren presidentea bihurtu da Giammattei. 2020ko urtarrilean 14an hartuko du presidente kargua, Jimmy Morales jarduneko presidentearen ordez.
Hauteskunde mahaien % 20 zenbatuta dagoela, hautagai sozialdemokratak ez luke lehen itzulian irabazteko gehiengo nahikorik, eta bigarren itzulian ebatziko litzateke emaitza.
Zortzi urteko haur horren heriotzarekin bi dira dagoeneko, AEBren esku egonda, mugan hildako haurrak. Guatemalak gertatutakoaren gaineko ikerketa "argia" eskatu du.
Save The Children gobernuz kanpoko erakundearen txosten baten arabera, neskek biktimizazio bikoitza jasaten dute. 15 milioi neska ezkontzera behartzen dituzte urtero.
Bosgarren erupzioa du aurten Fuego sumendiak. Ekainean isuritako laba-ibaiek hondamendia eragin zuten, ia 200 hildako eta beste hainbeste desagertu utziz.