Urtea amaitzear da eta, erabiltzaileen artean interes gehien piztu duten gaiak errepasatze aldera, Googlek 2024an bere nabigatzailean bilatuenak izan diren gaiak partekatu ditu, besteak beste, GOIDIa eta 'Prezipitazioengatiko alertak' eta kirol-ekitaldiekin lotutako terminoak izan dira.
Googlek azken belaunaldiko txip kuantiko berria aurkeztu du, Willow izenekoa. Txipak bi lorpen nagusi izan ditu: kalkulu-potentzia "apartekoa" eta akatsen zuzenketan aurrerapausoa. Honek, etorkizuneko ordenagailu kuantiko erabilgarri eta eskala handirako bidea errazten du, konpainiaren arabera.
Konpainiak erreaktore modular txikien (SMR) energia erosiko dio Kairos Power enpresari. Lehen erreaktorea 2030ean egongo da martxan, eta gehiago izango dira 2035ean. Erraldoi teknologikoak dionez, horrela deskarbonizazio energetikoa bultzatuko du.
Diego Yllanesek bilatzaileetan bere izena idaztean, Nagore Laffageren hilketa ez agertzea eskatu zion Auzitegi Nazionalari, baina Justiziak ezezkoa eman dio. Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren presidentearekin izan gara erabakia aztertzeko.
Kondenatuak alegatu zuenez, sexu-deliturik egin ez arren, hainbat komunikabidek mota horretako delituekin lotzen zuten. Epaiaren arabera, informaziorako eskubidea interes orokorreko egitateen gainetik dago.
Algoritmoan egindako aldaketen ondorioz, 2022tik erdarak lehenetsi ditu Googlek euskararen gainetik. Orain, PuntuEUS bezalako elkarteek egindako salaketa aintzat hartu, eta atzera egin du. Josu Waliño PuntuEUS fundazioko zuzendariarekin hitz egin dugu "Faktoria"n.
Inteligentzia artifiziala erabiltzen duten bilatzaileak agertu dira, eta badirudi Googlek lan handia egin beharko duela merkatuan duen nagusitasuna ez galtzeko.
PuntuEus fundazioak egin duen ikerketa batek erakutsi du Googlek egin duen azken algoritmo aldaketa euskararen kaltetan izan dela. Lorea Arakistain PuntuEUS fundazioko komunikazio arduradunak azalpenak eman dizkigu.
Puntu.eus domeinuaren behatokiak egindako txostenaren arabera, bilaketetan lehen aukera, gero eta gehiago, gaztelaniaz da nahiz eta gaia euskal mundukoa izan, eta erabiltzailea euskalduna.
Lasterketako hirugarren etapa uztailaren 3an jokatuko da eta azkenengoz ibiliko da Euskal Herrian. 187,4 kilometroko ibilbidea izango du etapak, Zornotzan hasiko da eta Baionan amaitu.
Uztailaren 1ean jokatuko da lehen etapa, eta 182 kilometroko ibilbidea izango du. Bilbon hasi, eta Bilbon bertan amaituko da, Bizkaian barrena ibili ondoren.
Uztailaren 2an jokatuko da bigarren etapa, Arabako eta Gipuzkoako hiriburuak lotuko ditu, eta guztira 208,9 kilometroko ibilbidea izango du. Zurriolan amaituko da, Donostiako hainbat kaletatik 4,8 kilometro egin ondoren.
Autoak ibilbidetik erretiratzeko lanak ekainaren 26an hasiko dira Gasteizen. Uztailaren 2an goizeko 6etatik aurrera ezingo da ibilbidea zeharkatu, ez autoz, ez oinez. Autoa, ahal dela, ez erabiltzeko eta desplazamenduak aldez aurretik prestatzeko deia egin dute Udaletik.
Bruselak Googleren aurka egiten duen laugarren aldia da honakoa. Konpainia estatubatuarrari, "publizitatearen arloan zerbitzu propioak online bistaratzen laguntzea" leporatu dio Europako Batzordeak, "gainerako hornitzaileen kaltetan".
Europako Batzordearen ustez, Youtube edo TikTok plataformek, esaterako, argi utzi behar dute adimen artifizialak zer eduki sortu dituen, jardunbide egokien kodeari erantzuteko.
Erabiltzaileen datuak biltzen dituenetik, Googlek nola funtzionazen duen azaldu du Luistxo Fernandez kazetariak eta Interneten adituak. Bilatzaile erraldoiena izatetik mundu mailako publizitate enpresa nagusiena izatera nola igaro den ere kontatu du.
"Montrealgo jatetxerik onena ez da existitzen" dio CNC Kanadako Telebista Publikoaren titular batek. Tripadvisor-en sortutako jatetxe faltsu batez ari da, plataforma honen goreneko postura igo zena, asmatua izanagatik. Iruzkin oker edo faltsu batek urteetako lana honda dezake sarean.
Monopolioaren kontrako arauak betebehar batzuk ezartzen ditu lehia askearen izenean. Enpresa teknologiko handiek bete beharko dituzte, Europar Batasunak horiek ikertu aurretik.
Erreminta hori Googleren aplikazioko menuan dagoen erabiltzailearen irudian aurki daiteke. Baliabide horren bidez, online identitatea lapurtzea saihestu nahi da.
Erraldoi teknologikoak aurkeztutako helegitearen zati bati men egin dio Europar Batasuneko Auzitegi Nagusiak. AEBko konpainiak 4.125 milioi euro ordaindu beharko ditu azkenean.
Erregai gutxiago kontsumitu, dirua aurreztu eta CO2 isurketak murrizteko tresna bultzatu nahi du Google Mapsek. Ibilbide jasangarria aukeratuz aurreztu genezaken erregaiaren portzentaia aipatzen digu aplikazioak.
Ranking berriak saihestu egingo du posizio nagusietan erakustea "bilaketa-motorretan sailkapen ona lortzeko berariaz sortuak dirudien edukiak", bilaketetan eduki originalak eta kalitatezkoak errazago aurkitzeko.
Sarean edozein produktu edo zerbitzu erosteko orientazio modura erabiltzen diren erreseinak iritzi faltsuengandik babestea du helburu lege berriak. Google Mapsen algoritmo berriak 95 milioi iritzi faltsu antzeman ditu, eta Amazonek auzibidean jarriko ditu horien salerosketan aritzen diren enpresak.
Errusiako Gobernuaren aldeko mezuak igortzen dituzten hedabideen emisioak debekatzeko Europar Batasunak egindako eskaerari erantzuten hasi dira sare sozialak.
Santiago Cervera medikuak Radio Euskadik esan duenez, Googlen egiten diren bilaketak pandemiaren bilakaera aurreikusteko baliagarriak izan daitezke. Azkenaldian behera egin du omikron aldaeraren sintomen inguruko bilaketek, eta hori positiboa izan daiteke. Dena den, ez dira datu zientifikoak.
Politika hau ez da EMEA (Europa, Ekialde Hurbila eta Afrika) eskualdeko bulegoetan aplikatuko. Izan ere, Estatu Batuetan Biden presidentearen agindua betetzen ari da konpainia, covid-19aren aurkako txertaketa eskatu baitie kontratista federalen langileei.
Horrela, erraldoi teknologikoak jarritako helegitea atzera bota du Luxenburgoko auzitegiak. Isuna 2017an ezarri zion Europako Batzordeak. Hala ere, epaiari errekurtsoa planteatzeko aukera du, baina Google konpainiak ez du argitu aurkeztuko duen.
Txertoei buruz informazio faltsua zabaltzen duten bideo guztiak ezabatuko dituzte YouTubetik. Orain arte covid-19aren txertoari lotutakoak soilik kentzen zituzten.
Multinazional teknologikoak 7.000 kilometro kablerekin lotuko ditu Bizkaiko udalerria, Long Island (AEB) eta Kornualles (Erresuma Batua). Segundoko 340 terabyteko gaitasuna izango du.
Presidente ohiak betoa legez kanpokoa dela frogatu nahi du, eta enpresa handiek "isilaraztearekin", "zerrenda beltzean jartzearekin" eta estatubatuarrak "bertan behera uztearekin" amaitzea lortu nahi du.
Google Earthek funtzio berri bat dauka, 'Timelapse' izenekoa. Lurrak 1984tik nola aldatu den erakusten du. Hala ere, Bilboren eraldaketa bertatik bertara ezagutu nahi izan dugu.