Nafarroako golf-jokalariak 71 kolperekin (-1) bukatu du laugarren jardunaldia, eta 270 kolperekin (-18) eskuratu du Espainiako Irekia Malagan, Manon De Roey belgikarrari kolpe bakarreko errenta aterata (-17).
Borja Martin donostiarrak golfeko Euskadiko Txapelketa irabazi du bigarren aldiz Neguriko (Getxo) Galea zelaian. Joseba Torres txapelketako bigarren postuan sailkatu da.
Golf jokalari donostiarra abenduaren 5etik 8ra bitartean Hegoafrikan jokatuko duten Nedbank Challenge txapelketan lehiatuko da aurrenekoz Arabiar Emirerri Batuetako kirolari moduan.
Barrikarrak zortzi kolpera du Julien Guerrier frantziarra; azken hori, -10 lortuta, aurreneko postuan dabil. Rahmek nabarmendu du gero eta hobeto aritu dela txapelketako lehenengo egunean zehar.
Golfista ingelesak 264 kolpe eginda amaitu du Eskozian jokatutako txapelketa. Jon Rahm euskal golflariak zazpigarren postuan bukatu du, Tom Vaillantekin eta Li Haotongekin berdinduta.
Angel Hidalgoren eta "Barrikako lehoia"ren arteko play-offean erabaki da txapelketa. Lehen saiakera ez da nahikoa izan, eta, berdinketa hausteko bigarren zuloan, Rahmek irteeran huts egin eta gero, Hidalgok Espainiako Irekia eskuratu du.
ETBri eskainitako elkarrizketa batean, Jon Rahmek adierazi du Nico Williams maila handiko jokalaria dela eta, ondorioz, kirolariaren ikuspuntutik, ulertuko lukeela egunen batean beste talde batera joateko erabakia hartzea, titulu gehiago irabazteko asmoz.
Txapelketako bigarren jardunaldian, ostiralean, parraz azpitik bi kolpe egin ditu, eta -5 daramatza guztira; Angel Hidalgok aurreneko postuari eutsi dio, -10eko emaitzarekin. Adrian Otaegui zelaiaren parrean dago, eta Borja Virto +6ra.
Barrikarra, lehen itzulia jokatuta, liderrarekiko hiru kolpera dabil; Angel Hidalgo espainiarra da aurreneko postuan, eta Rahm bosgarrenean. Hidalgok parraren azpitik sei kolpe eginda amaitu du.
Ostegunean ekingo dio euskal golf jokalariak 2024ko Espainiako Irekiari; aurreko egunean, 2024ko denboraldia izan du aztergai. LIV Golf zirkuitua irabazi du, eta, horrez gain, bi torneotan gailendu da.
Lucas Herbert, Matt Jones eta Marc Leishman golflariek osatutako multzoak par azpitik 11 kolperekin amaitu zuten igandean. Rahmek ezin izan zuen finala jokatu, gripeak jota baitzegoen.
Jon Rahm euskal golf jokalariak Chicagoko txapelketako irabazi du, baita LIV Golf zirkuituko titulua bereganatu ere. Bideoan duzu ikusgai nola ospatu zituen aipatutako garaipenak Virginiako Bolingbrook Golf Clubean.
AEBko taldeak hamaikagarrenez irabazi du txapelketa, eta amaiera eman dio garaipenik gabeko zazpi urteko boladari. Europa menderatu dute 15,5-12,5eko emaitzarekin.
Barrikakoak -11ko txartelarekin amaitu du Bolingbrook Golf Clubeko txapelketa, hiru kolpeko aldea aterata Sergio Garcia espainiarrari eta Joaquin Niemann txiletarrari.
Jon Rahmek bigarren postuan amaitu du New Yorken jokatutako txapelketa. Brooks Koepkarekin berdinduta amaitu ondoren, garaipena eskuratzeko play-offean estatubatuarra euskalduna baino hobea izan da, eta txapelketa irabazi du. Hala ere, Rahm LIV Golfeko sailkapen nagusiko lehen postuan jarri da.
Barrikakoa sailkapenaren buruan egon da lau kolperainoko aldearekin, baina huts egin du azken bederatzi zuloetan. Urrea Scottie Scheffler estatubatuarrak irabazi du.
Jon Rahm bosgarren sailkatu da Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetako golf txapelketan, eta, ondorioz, diploma olinpikoa bereganatu du. Dominak lortzeko lehian ibili da ia azkenera arte, baina podiumetik at geratu da. Txapelketa amaitutakoan, adierazpen hauek egin ditu.
Euskal kirolariek larunbat honetan, abuztuaren 3an, Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan lortutako emaitzen laburpena: arrauna, golfa, waterpoloa, piraguismoa, judoa, futbola, eskubaloia eta txirrindularitza.
Bizkaitarrak 200 kolpe behar izan ditu guztira (13 parretik behera), 63, 70 eta 67 kolpeko hiru txandatan, txapelketa irabazteko. Abuztuaren 1etik 4ra, berriz, Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan arituko da.
Barrikako jokalariak jardunaldi onena utzi du amaierarako, baina aurreko egunetako joko kaskarrak gehiegi urrundu du lehen postutik, eta ezin izan dio buelta eman.
'Barrikako lehoia'k ostegunean hasi zuen txapelketa, 73 kolpeko txartelarekin (+2), eta ostiralean 70 kolpekoa (-1) aurkeztu du, guztira 143 kolpeko txartela (+1) osatzeko.
Bizkaitarrak 71 kolperekin bukatu du, hasiera kaskar bati buelta eman nahian. Bi bogey kateatu ditu eta egoerari buelta emateko aukerarik gabe geratu da.