Gaizka Toquerok futbola utzi eta erretiroa hartu du. ETBk gasteiztarrarekin hitz egin du erretiroa hartzea erabaki ostean. Eibar, Sestao, Athletic, Alaves eta Zaragoza taldeetan jokatu du.
Gaizka Toquerok bi gol sartu zituen Zaragozarekin Numantziaren aurkako partidan. "Ez ditut epe luzerako helburuak jartzen, egunez egun noa", esan zuen partida amaieran.
ALavesek 1-0 irabazi dio Athletici Mendizorrotzan jokatu den derbia. Partida amaitu ostean Gaizka Toquerok eta Iker Muniainek neurketari buruz hitz egin dute ETBrekin.
Gaizka Toquero Alaveseko jokalariak Bernabeuko eremu mixtoan hitz egin du Real Madrilen aurka porrota jaso ostean. Aurrelari arabarraren ustez, taldeak ondo jokatu du, baina gola falta izan zaio.
Gasteizen giro beroa da Errege Koparen inguruan, asteazkenean Alavesek eta Celtak Kopako finalerdietako itzuliko partida jokatuko baitute Mendizorrotzan.
Gasteiztarrek denboraldiko bigarren garaipena lortu dute etxean, Betisi irabazita. Andaluziarrek ez dute partida ona egin eta aukera gutxi sortu dituzte.
Partida amaitzeko bost minutu falta zirenean Valentziaren alde adierazitako penaltiak punturik gabe utzi ditu arabarrak. Laguardia (bere atean), Toquero eta Parejo (penaltiz) izan dira golegileak.
Gaizka Toquero Lehen Mailara itzuli da bere hiriko taldearekin. Denboraldi berriari ekiteko gogo biziz dago. Sasoiko dagoela iragarri du, eta lehen aldiz jokatuko du Athletic bere talde ohiaren aurka.
Alaveseko zerbitzu medikuek jakinarazi dutenez, jokalari arabarrak "1-2 graduko bihurdura du ezkerreko orkatilan". Zalantza da igandean Leganesen aurka jokatzeko.
Gaizka Toquerok 1-0ekoa sartu du Osasunaren aurka eta ondoren, Alavesek 3-0 irabazi du. Aurrelaia pozik azaldu da garaipenarekin: "Garaipen garrantzitsua lortu dugu, beharra geneukan".
Ernesto Valverdek Getaferen aurka jokatuko duen ordezkoa aukeratu behar du. Toquero edo Guillermo dira aukerak. Athleticeko entrenatzaileak bakoitzaren ezaugarriak aztertzen ditu.