Sannadik 2029. urteko ekainaren 30era arte sinatu du Athleticekin, azken lau urteak Alavesen eman ostean. Aurreko hilabeteetan Barakaldon jokatu du, utzita.
Maliko jokalariak (18 urte ditu, eta 2,07 metroko altuera) asteazkenean egin zuen debuta Bilbao Basketekin, Choleten aurka jokatutako Europa Kopako partidan.
19 urteko jokalaria Vila-realen beheko mailetan hezi da, eta bertan egin du bere ibilbidea lehen taldearekin debuta egin arte, Marcelino Garcia Toralen aginduetara.
NCAAn Hofstra Pride eta Mexikoko Ligan Soles de Mexicali taldeetan aritu ondoren, 23/24 denboraldian jokalari dominikarrak Europara jauzi egin zuen Hapoel Galil Elyonekin.
24 urteko erdilariak UD Las Palmasekin sinatu zuen iragan udan, eta orain utzita helduko da talde armaginera denboraldia amaitu arte. Halaber, Mariana Cerro jokalariak Eibarren jokatuko du denboraldia amaitu arte, Athleticek utzita.
Wojciech Szczesnyk Bartzelonaren atea babestuko du 2024-2025 denboraldi amaierara arte. Min hartuta dagoen Ter Stegen ordezkatuko du. Erretiroa hartu zuen udan, eta Juventus izan da bere azken taldea.
Realak denboraldi honetarako bi fitxaketa aurkeztu ditu: Orri Oskarsson eta Nayef Aguerd. Biek onartu dute aldaketa handia dela eurentzat, baina oso pozik agertu dira klubean jokatu ahal izateagatik.
31 urteko joko-antolatzaile poloniarra Stal Strow Bielkopolski taldetik dator (Polonia). Esperientzia handiko jokalaria da eta ACB Liga ondo ezagutzen du.
Erdiko atzelari uruguaiarra, 22 urtekoa bera, Atletico Madriletik iritsi da Gasteizko klubera. 2023-24 denboraldian, Zaragozan aritu zen, Hypermotion Ligan, Madrilgo taldeak utzita.
Jokalariak denboraldi bateko kontratua sinatu du Jagoba Arrasatek zuzentzen duen Balearretako taldearekin. Realak 850.000 euro jasoko du jokalariaren salmentagatik.
Baskoniak denboraldi honetan egin dituen lau fitxaketetako bat aurkeztu du Buesa Arenan: Kamar Baldwin. Italiako ligatik iritsi den joko antolatzaileak taldeari laguntzeko etorri dela azpimarratu du.
Merinok 28 urte ditu, eta duela hilabete batzuk adierazi zuen kontratua ez berritzeko asmoa, 2025eko ekainaren 30ean amaitzen dena, Premierreko klub jakin batzuen eskaintza jasoz gero, Aperribaik astelehenean azaldu zuenez.
EA Sports Ligako Madrilgo taldeak Juan Berrocal fitxatu du Hypermotion Ligako talde armaginetik. Jokalari andaluziarrak bi denborali eman ditu Eibarren, 73 partida jokatuta.
Realeko entrenatzailea fitxaketen inguruan aritu da. Merino eta Zubimendi izan ditu hizketagai, igandean, EA Sports Ligako lehen jardunaldian, Rayoren aurka jokatuko duten partidaren atariko prentsaurrekoan.
2020-21 denboraldian debutatu zuen Endesa Ligan, Espainiako Ligan inoiz debutatu duen jokalaririk gazteena bihurtuta, 14 urte, 7 hilabete eta 15 egun baitzituen.
Bost dira, orotara: Alonso Moreno, Nicolas Zungri, Samuel Pereiro, Pablo Castro eta Daniel Santamaria. Iruñeko taldean aritzeagatik pozik agertu dira, eta batez ere aldagelan izan duten harrera beroarengatik eskertuta.
Realaren fitxaketa berriak, Javi Lopezek, lehen egunetik berarengan interesa erakutsi dion klub batera iritsi dela azpimarratu du, eta horrek Donostiara "begi onez" joatea eragin zuela (adierazpenak gaztelaniaz).
Alavesek Hugo Novoa fitxatu du 2029ra arte. Eskuin hegaletik aritzen den jokalari galiziarra RasenBallsport Leipzig talde alemaniarretik iritsiko da Gasteizera.