Espainiako Futbol Federazioak baieztatu du, ostegunean, EA Sports Ligako 27. Jardunaldiko Bartzelona-Osasuna atzeratutako partida martxoaren 27an jokatuko dutela, ostegunez; ondorioz, 29. jardunaldiko Athletic-Osasuna derbia hilaren 30ean izango da, igandez, ez 28an.
2024-2025 Endesa Ligako 23. jardunaldiak jokaldi ikusgarriak utzi dizkigu, eta bideo honetan bldu ditugu hamar onenak. Baskoniako Donta Hallek hiru jokaldi ditu onenen artean, onena barne. Pantzar, Bilbao Basketeko jokalariaren saskiratzea rankingeko 4. postuan ageri da.
Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Epaileak erabaki du martxoaren 8an Miñarro Barçaren medikuaren heriotzarengatik atzeratu zen EA Sports Ligako 27. jardunaldiko partida, martxoaren 27an, ostegunean, jokatuko dela.
Oraindik ez dago argi Bartzelona-Osasuna partida noiz jokatuko den. Partida atzeratzea erabaki zuten larunbatean, Bartzelonako medikua bat-batean hil baitzen.
Partida hasteko ordubete eskas falta zenean jaso dute Carles Miñarro medikuaren ezusteko heriotzaren berri, eta Bartzelonako jokalariek neurketa atzeratzeko eskatu dute.
Alemaniako taldeak Xabi Alonsoren Leverkusen 3-0 hartu zuen mendean etxean. Inter Milanek Feyenoord menderatu zuen 0-2, Bartzelonak gauza bera egin zuen Benficarekin, eta Liverpool PSGri gailendu zitzaion, Parisen.
Arazuriko jokalariak min hartu zuen, igandean, Valentziaren aurka, Sadarren, ezker hankako bizeps femoralean; gutxienez hamar egun egongo da bajan, eta, beraz, zalantza da Osasuna-Getafe partidarako osatuko ote den.
Aritz Elustondok txartel gorria ikusi du 17. minutuan, eta horrek partida erabat baldintzatu du; izan ere, hortik aurrera, Kataluniako taldearen nagusitasuna erabatekoa izan da. Partidako golegileak Gerard Martin, Marc Casado, Ronald Araujo eta Lewandowski izan dira.
Bartzelonak eta Atletico Madrilek Montjuicen jokatutako Errege Kopako finalerdietako joaneko neurketa 4-4 berdinduta amaitu da. Bideo honetan ikus ditzakezu norgehiagokako gol guztiak eta jokaldi onenak.
Javier Tebas LaLigako presidenteak 'Dani Olmo auzia'ri buruz hitz egin du Europa Pressek antolatutako gosari informatiboan. Horrez gain, 'Negreira auzia' ere izan du mintzagai. (Adierazpenaz, gaztelaniaz)
Unicaja taldeak bere historiako hirugarren Errege Kopa irabazi du, finalean Real Madril mendean hartuta. Hauek dira txapelketa honetako azken partidan izandako jokaldirik ikusgarrienak.
Txuri-urdinek talde merengea izango dute aurkari Errege Kopako finalerdietan. Joaneko neurketa Anoetan jokatuko da otsailaren 26an, 21:30ean; itzulikoa, berriz, Bernabeun, apirilaren 1ean, 21:30ean.
Bartzelona Valentziaren gainetik igaro da Errege Kopako final-laurdenetako partidan, duela bi aste Ligan bezala, Ferranen hiruko bati eta Ferminen eta Lamine Yamalen golei esker.
Gorka Nietok kontratua berritu du Bidasoa Irunekin, 2028ra arte. Irungo taldeak Bartzelona izango du aurkari Kopako finalerdietako kanporaketan, Lanzaroten, eta Nietok bi gai horiei buruz hitz egin du.
Tomas Conechny Alaveseko jokalaria Bartzelonako ospitale batera eraman zuten, otsailaren 2an, Barçaren aurkako EA Sports Ligako partidan Gavirekin talka egin eta buruan kolpe gogorra jasota. Burezurrean izandako traumatismoak haustura eragin dio burezurraren aurrealdean.
Talde babazorroa jaitsiera postuetan sartu da, 21 punturekin. Arabako taldeak lehen zati ona egin du, baina, bigarrenean, Robert Lewandowskik egin du partidako gol bakarra, 61. minutuan.
Unai Emeryren Aston Villa, Mikel Artetaren Arsenal eta Xabi Alonsoren Bayer Leverkusen Top 8an sailkatu direnez, zuzenean final zortzirenak jokatzeko txartela eskuratu dute.
Real Madrilek eta Olympiakosek soilik bozkatu dute Lauko Finala Arabiar Emirerri Batuetan jokatzearen aurka. Baskoniak aldeko botoa eman du, Barça, Efes, Milan, Bayern, Fenerbahçe, ASVEL, Maccabi, Panathinaikos, Zalgiris eta CSKA klubekin batera.
Era berean, Atletico Madril sailkapenaren hirugarren tokian dago, Bayer Leverkusenen aurka emaitza iraulita. Final-zortzirenetako postuetan sendotzea lortu du, halaber, Atalantak, Sturm Graz menderatuta (5-0).
90 minutu eman dituzte bizkaitarrek golik jaso gabe eta zenbait gol aukera argi sortuta, baina Alexia Putellasek eta Vicky Lopezek bi gol egin dituzte azken lau minutuetan, eta hiru puntuak Bartzelona aldera joan dira.
Neurketa San Mamesen jokatuko dute, 16:15ean. Talde zuri-gorria bolada onean dabil, F Ligan, eta, ondorioz, Athleticek konfiantzaz helduko dio Bartzelonari aurre egiteko erronkari.
Galtzen hasi arren, bikain aritu da Hansi Flicken taldea, eta atsedenaldirako 1-4 joan da markagailuan. Bigarren zatian Szcezesny atezaina kanporatu du epaileak, eta horrek Bartzelonaren erauntsia gelditu du. Alabaina, Carlo Ancelottiren taldeak ez du inolako aukerarik izan emaitza iraultzeko.
Iñaki Williams Athleticeko jokalariak Kirol Kontseilu Nagusiak (KKN) Bartzelonari Dani Olmo eta Pau Victor inskribatzeko emandako kautelazko neurrieI buruz hitz egin du. Barçak bi jokalariak inskribatu ahalko ditu La Ligaren eta Espainiako Futbol Federazioaren araudiak urratu dituzten arren.
Athleticen erdilari gasteiztarra bigarren zatian zelairatu du Ernesto Valverdek, eta, partidan sartu bezain laster, jaurtiketa ona egin du, eta gertu izan du gola.