Realak Athleticen aurka jokatuko du otsailaren 16an F Ligako euskal derbia, San Mamesen. Izarne Sarasola eta Amaiur Sarriegi jokalari txuri-urdinek EITB Mediarekin hitz egin dute euskal derbiari buruz. Partida zuznean emango dute eitb.eus-ek eta ETB2k.
Osasunaren presidenteak, talde gorritxoak gauean Realaren aurka jokatuko duen Kopako derbiaren atarikoan, EITBri azaldu dio nola ikusten duen partida; halaber, Vicente Moreno egiten ari den lana izan du hizpide.
Jokin Aperribay Realaren presidenteak talde txuri-urdinak eta Osasunak finalerdietarako txartela lortzeko jokatuko duten Kopako derbiaren atarian hitz egin du.
Vicente Moreno Osasunaren entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du talde gorritxoak Realaren aurka ostegunean, otsailaren 6an, Anoetan jokatuko duen Errege Kopako final-laurdenetako partidari buruz. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
Alberto "Bixio" Gorriz Realaren jokalari ohiak EITB Mediarekin hitz egin du talde txuri-urdinak Osasunaren kontra otsailaren 6an Anoetan jokatuko duen Errege Kopako final-laurdenetako kanporaketari buruz.
Vicente Moreno Osasunako entrenatzailea EA Sports Ligako 22. jardunaldian Realaren aurka jokatuko duten derbiaz aritu da. Reala aurkari "gogorra" dela esan du, gauzak zail jarriko dizkiola baina etxean jokatzea alde dutela. (adierazpenak gaztelaniaz)
Osasunak 2-3 irabazi dio Athletici Errege Kopako final-zortzirenetan. Budimir (2) eta Oroz izan dira gorritxoen golegileak; Nico eta De Marcos zuri-gorrienak.
Mikel Jauregizar Athleticeko jokalariak Osasunaren kontra sufritutako porrotaz (2-3) hitz egin du, Errege Kopako final-zortzirenetan. Txapelketatik kanpo geratzeak "min" ematen duela adierazi du, baina taldeak dena eman duela zelaian.
Jon Moncayola Osasunako jokalariak Athleticen aurka Errege Kopako Final-zortzirenetan lortutako garaipenaz (2-3) hitz egin du. Partida itxia eta "eroa" izan dela onartu du, baina azkenean garaipena lortu dutela.
Gorritxoek aurrea hartu dute Oroz eta Budimirren golekin, baina zuri-gorriek markagailua berdindu dute Nico eta De Marcosen golekin. Budimirrek gola sartu du berriz Osasunari garaipena emateko.
Athletic eta Osasuna Kopako final zortzirenetan arituko dira nor baino nor gehiago, San Mamesen, Kopako final zortzirenetan; aurreko egunean, zuri-gorrien entrenatzaileak gogora ekarri du Nafarroako taldeak, azken denboraldietan, emaitza onak lortu dituela Bilbon.
Asteazkenean zozkatu dituzten Errege Kopako final zortzirenetan izango diren Euskal Herriko hiru taldeek datorren asteko ostegunean jokatuko dute, 19:30ean, San Mamesen eta Reale Arenan.
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak EA Sports Ligako 18. jardunaldian Osasunaren aurka jokatuko duten derbiaz hitz egin du. Osasuna oso ondo kokatuta ikusten du zelaian, baina argi du derbia eraman nahi duela (adierazpenak gaztelaniaz).
Beñat Prados Athleticeko futbol jokalari nafarrak asteburuan Sadarren Osasunaren kontra jokatuko duten derbiaren inguruan hitz egin du elkarrizketa honetan. Oso partida garrantzitsua izango dela azpimarratu du.
Alavesek eta Athleticek puntuak banatu dituzte (1-1) igande honetan Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 17. jardunaldiko euskal derbian. Unai Gomezek aurretik jarri ditu zuri-gorriak lehen zatian, baina Joan Jordanek berdinketaren gola egin du bigarrenean.
Alavesek eta Athleticek puntuak banatu dituzte (1-1) igande honetan Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 17. jardunaldiko euskal derbian. Unai Gomezek aurretik jarri ditu zuri-gorriak lehen zatian, baina Joan Jordanek berdinketa jarri du bigarrenean.
Igandean, 16:15ean, Athleticek Mendizorrotzan Alavesen aurkako derbia jokatu aurretik, zuri-gorrien entrenatzaileak esan du norgehiagoka zaila izatea espero duela.
Eduardo "Chacho" Coudet Alaveseko entrenatzaileak Arabako taldeak Athleticen aurka abenduaren 15ean, igandean, Mendizorrotzan jokatuko duen EA Sports Ligako euska derbiari buruz hitz egin dio. (adierazpenak gaztelaniaz)
Abenduaren 8an, bi euskal derbi jokatuko dira: Eibar-Reala 12:00etan izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, eta Osasuna-Alaves 18:30ean izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.
Argentinarrak debuta egingo du Ligan, Osasunaren aurkako derbian. Partida zuzenean emango dute igandean ETB2k eta eitb.eus-ek. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
Bilbao Arena izango da igandean (12:30) azken denboraldietako derbi parekatuenaren lekuko. Izan ere, Surne Bilbao Basket eta Baskonia berdinduta daude sailkapeneko behealdean, bederatzi jardunaldiren ostean.
Osasunako entrenatzaileak "festa" irabazi nahi duela adierazi du, Alavesen aurkako derbiari erreferentzia eginez. Morenok ez du uste Luis Garcia Plaza kaleratu ostean talde babazorroak ezustean harrapatuko dituenik. "Denok ezagutzen dugu elkar, eta informazioa dugu", esan du.
Arene Altonaga Eibarko jokalariak F Ligako Realaren aurkako derbiaren inguruan hitz egin du. Altonagak uste du momentu onean heltzen direla eta badela garaia derbi bat irabazteko. Neurketa igandean jokatuko da Ipuruan, 12:00etan. Partida zuzenean jarraitu ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en.