Lasterketako 89. ekitaldia, Ardeetako Triptikoaren bigarren proba, Amstel Gold Race eginda eta Lieja-Bastogne-Lieja jokatu aurretik, gainera, Ciney herritik irtengo da lehenengo aldiz. EITBk zuzenean emango du, 14:00etatik, eitb.eus-en eta ETBren bidez.
Euriak markatutako etapan, maillot horiaren taldeak Ben Healy iheslaria harrapatu du 21 kilometroren faltan, eta etapa garaipena Almeidak eta Masek borrokatu dute, portugaldarra nagusi izan delarik.
EF Education – EasyPost taldeko txirrindulari irlandarra eguneko ihesaldian izan da, eta bakarrik egin ditu azken 60 kilometroak, Gernika-Lumon eskuak altxatzeko.
UAE taldeko portugaldarrak Izuan utzi ditu atzean aurkari guztiak, eta bakarka helmugaratu da; sailkapen nagusian, 30 segundora du Schachmann, orain arteko liderra. Alex Aranburuk, bikain beste behin, bosgarren postua lortu du.
Zazpi mendate igo beharko dituzte ziklistek, tartean 1. mailako hiru. Etapako lehen zatian, Krabelin izango da, eta antolatzaileek nabarmendu dute igoera hori "izugarri latza" izango dela. Trabakua bi aldiz igoko dute, eta, 2024an ez bezala, ez dute Gorla igoko, baina Karabieta bai.
Eguna Gernika-Lumon amaituko da, alegia, Pello Bilbaoren jaioterrian; Bahrain-Victorious taldeko txirrindulariak ibilbidea diseinatzen parte hartu du. Lau mendate puntuagarri igoko dituzte, 3. mailakoak denak.
UAEko txirrindulari portugaldarra Izuako igoeran nabarmendu da -3,5 km-koa % 10,6ko maldarekin- eta garaipenarekin sailkapen nagusiko lidergoan kokatu da, Maximilian Schachmann Soudal Quick-Step taldeko alemaniarraren lekua hartuta.
2025eko Itzuliko laugarren jardunaldian, txirrindulariek Izua igoko dute, Matsariatik. Euskaltel-Euskadi taldeko Txomin Juaristi ziklistarekin izan gara, igoeraren nondik norakoak bertatik bertara aztertzeko.
Cofidiseko txirrindulari gipuzkoarrak eskuinaldetik hartu du biribilgune bat, aurkariek ez bezala, eta epaileek deskalifikatzea erabaki dute; azkenean, baina, ebatzi dute berea dela garaipena. Sailkapen nagusian, Schachmannek lider jarraitzen du.
Ezkio-Itsasoko txirrindulariak lehen postuan zeharkatu du helmuga Beasainen, baina UCIk erabaki du, hasiera batean, hura deskalifikatu eta Romain Gregoireri ematea garaipena; minutu batzuen buruan, dena dela, epaileek ebatzi dute euskal ziklista dela behin betiko irabazlea.
2025eko Itzulia-Basque Country lasterketaren 3. etapa Zarautzen hasi eta Beasainen amaituko da. 156,6 kilometroko ibilbidea izango du, eta Gaintza mendatea alderik gogorrenetik igoko dute. Xabier Berasategi Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak etaparen analisia egin du EITB Mediarentzat.
64. Itzuliari hasiera eman dion 16,5 kilometroko banakako erlojupekoan, Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari alemaniarra izan da azkarrena. Joao Almeida (UAE) bigarren sailkatu da, irabazlearen denbora bera eginda, eta Florian Lipowitz (Red Bull-BORA) izan da hirugarrena, segundo batera.
Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeko txirrindularia nagusi izan da 4. etapan. Hala, bada, bere bigarren garaipena lortu du lasterketa horretan. Horrez gain, bigarren izan da sailkapen nagusian, mendiko maillota bereganatu du eta Laboral Kutxa talde onena izan da.
Euskal proba, txirrindularitza egutegiko astebeteko lasterketa erakargarrienetako bat, zuzenean jarraitu ahal izango da egunero eitb.eus-en eta ETB1en.
Juan Ayuso iazko irabazlea ez da Itzuliaren 64. edizioan izango. Aurten, Pello Bilbao, Ion Izagirre, Sepp Kuss, Daniel Felipe Martinez, Joao Almeida edo Enric Mas dira, besteak beste, txapela bereganatzeko faborito nagusiak.
Xabier Isasa Euskaltel-Euskadiko txirrindularia Miguel Indurain Sari Nagusiko eguneko ihesaldian izan da. Zerbait positiboa ateratzen saiatu direla adierazi du, baina ez direla fin ibili eta Itzulian hobeto egotea espero duela erantsi du.
Probako 26. ekitaldian, ohi bezala, Lizarran hasi eta amaituko da. Parte-hartzaileek 1. mailako Girgillao eta 2. mailako Lezaun eta Eraul igo beharko dituzte, azken hori bi aldiz. EITBk zuzenean emango du lasterketa, eitb.eus-en eta ETB1en bidez, 15:00etatik aurrera.
Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Frantziako lasterketan parte hartuko du, talde gonbidatu gisa. Tourra uztailaren 26tik abuztuaren 3ra bitartean jokatuko da.
2025eko Euskal Herriko Itzulian parte hartuko duten zazpi txirrindulariak nortzuk diren jakinarazi du Euskaltel-Euskadik. Horrez gain, zaleak omentzeko ateratako kamiseta aurkeztu du.
Euskaltel-Euskadi prest da 2025eko Itzulirako. Apirilaren 7tik 12ra arteko lasterketarako hautatu dituen zazpi txirrindulariak nortzuk diren jakinarazi du. Jorge Azanza kirol arduradunak esan duenez, Euskaltel-Euskadik etapa garaipenen lehian egotea du helburu.
Txomin Juaristik Itzulian parte hartuko du Euskaltel-Euskadirekin, eta EITB Mediarekin hitz egin du apirilaren 7tik 12ra artean jokatuko den lehiaketarako taldeak dituen helburuei buruz.
Txirrindulari estatubatuarrak (LIDL-Trek) 25 kilometroko etapa irabazi du Bergan, haize-bolada gogorrek etapa murriztea eragin baitute. Beraz, probaren irabazlea igandean erabakiko da, Bartzelonan.
Brennanek (19 urte) bigarren etapa garaipena lortu du Kataluniako lasterketaren aurtengo edizioan, lehen jardunaldian Sant Feliu de Guixolsen (Girona) lortutakoaren ondoren.
Mikel Landa euskal txirrindulariak, bere aldetik, ezin izan du etapa irabazteko borrokatu, bosgarren helmugaratu da eta sailkapen nagusian postu bat jaitsi da.
UAEko txirrindulari kataluniarrak oso gutxigatik aurreratu du, helmugan, Primoz Roglic; sailkapen nagusian, Ayusok sei segundoko aldea du Roglicekiko, eta Landak hamaika segundora du aurreneko postua.
Israel-Premier Tech taldeko britainiarra izan da azkarrena 104. Kataluniako Itzuliko bigarren etapan, sailkapen nagusian, ez da nabarmentzeko moduko aldaketarik izan.
Visma Lease a Bike taldeko britainiarrak, 19 urtekoa bera, lasterketako lehen etapa amaitzeko soilik metro batzuk gelditzen zirela harrapatu eta atzean utzi du Alpecin-Deceuninckeko herbeheretarra. Euriak markatu du etapa, eta Mikel Landa zortzigarren postuan helmugaratu da.
Euskaltel Euskadiko Paul Hennequinek garaipena bereganatu du Tiwaneko Tourreko azken etapan. Pablo Urtasun zuzendaria "pozik" azaldu da taldeak lasterketan egin duen lanarekin.
Parte-hartzaileek zazpi mendate igo beharko dituzte, tartean 1. mailako Izua, azken hori eguneko azken kilometroetan. Igoera horren gainean, hala diote antolatzaileek: "Hor erabakiko da, zalantzarik gabe, etapako garailea, eta sailkapen nagusiak ere aldeak izango dira".
Zazpi mendate puntuagarri izango dira; horietako bat, Santa Ageda, 2. mailakoa da. Etapa Gipuzkoan jokatuko dute, eta oso gorabeheratsua izango da; Itzuliak berak adierazi duenez, "seigarrenarekin batera, etapa nagusia izan liteke".
Lasterketako 64. ekitaldiko etaparik luzeena da, eta Nafarroan jokatuko dute, osorik. Mendate puntuagarri bakarra du, 3. mailakoa, La Oliva, jardunaldiko lehen zatian; ondorioz, baliteke irabazlea esprintean erabakitzea.
Euskaltel-Euskadi, Kern Pharma, Caja Rural-Seguros RGA, Burgos-Burpellet-BH, Tudor eta TotalEnergies talde gobidatuez gain, UCI WorldTourreko 18 taldeak ariko dira lehian lasterketaren 64. edizioan.
Lasterketako 64. ekitaldia ostegunean aurkeztu dute. Apirilaren 7an hasi eta 12an amaituko da, ohi bezala sei etapa izango ditu, eta, txirrindulariek, guztira, 27 igoera puntuagarri egin beharko dituzte; horietako lau 1. mailakoak izango dira, eta hiru azken etapan egin beharko dituzte.