ETB Navarra

1 / 4 Hurrengoa
Zer egin zure telebistan EITBren kanalak ikusten jarraitu ahal izateko

Zer egin zure telebistan EITBren kanalak ikusten jarraitu ahal izateko

Baieztatu zure telebista bereizmen handiko emisioak jasotzeko bateragarria dela. Gaur-gaurkoz telebista gehienak bateragarriak dira, baina telebista zaharra bada, litekeena da aukera hori ez izatea.
''EITBko kanalak bereizmen handian baino ez dira emango eta telebista bateragarria dela egiaztatu behar da''

''EITBko kanalak bereizmen handian baino ez dira emango eta telebista bateragarria dela egiaztatu behar da''

Otsailaren 8tik aurrera EITBk LTDan dituen kanal guztiak HD bereizmen handian baino ez dira emango. Horrela, ETB1 SD eta ETB2 SD kanalak desagertu egingo dira, eta ETB3k eta ETB4k SDtik HDra migratuko dute. Leire Aguadok, EITBko jarraipen-koordinatzaileak, aldaketaren xehetasun guztiak eman ditu.

Nafarroako herritarren % 26,5 euskaldunak edo euskaldun hartzaileak dira

Nafarroako herritarren % 26,5 euskaldunak edo euskaldun hartzaileak dira

Hamar urtetan bi puntu igo da euskaldunen edo euskaldun hartzaileen kopurua. Bestalde, 14 urtetik beherako euskaldunen kopurua apaldu egin da, % 29,1etik % 26,7ra.
50 urte bete ditu Teletestuak

50 urte bete ditu Teletestuak

Telebista inteligenteen sorrerarekin, baztertuta gelditu da neurri batean Teletestuaren erabilera. Pixkanaka, desagertzen ari da herrialde guztietan, baina, hala ere, uste baino jende gehiagok erabiltzen du, ETBn, esaterako.

Eratsunen inauterietan murgilduta emango dute asteburu guztia

Eratsunen inauterietan murgilduta emango dute asteburu guztia

Gabonak bukatu berri diren honetan, Eratsunen, Nafarroan, Euskal Herriko lehen inauteriak ospatzen dira. Bertsolariak kopla kantuan aritzen dira etxez etxe, eskean.

Nafarroako Osasun Sailak datorren asteartean helduko dio medikuen esklusibitatearen gaiari

Nafarroako Osasun Sailak datorren asteartean helduko dio medikuen esklusibitatearen gaiari

Medikuen Sindikatuarekin izango du bilera, arlo pribatuan lan egiteko uko egin behar zaion esklusibitatearen gehigarriaren inguruan. Inguruko erkidegoetan halakorik ez dagoenez, parekidetasunaren kontra doala iritzita, Indurainen Sailak ez du aldaketa bat baztertzen.

''Navarra Hoy'' ere esklerosi anizkoitzaren ikerketaren alde busti da!

''Navarra Hoy'' ere esklerosi anizkoitzaren ikerketaren alde busti da!

Saioko lan-talde guztia esklerosi anizkoitzaren ikerketaren alde busti da 2022ko EITB Maratoian.

Arangurenen egindako aurkikuntza arkeologiko garrantzitsu baten berri emango dute gaur Chivitek eta Aranzadik

Arangurenen egindako aurkikuntza arkeologiko garrantzitsu baten berri emango dute gaur Chivitek eta Aranzadik

Gongorako Jauregi Zaharrean egingo da aurkezpena 10:30ean, eta eitb.eus atariak zuzenean emango du.
Liberalen eta karlisten gorabeherak azaldu dizkigu Juanek Murun

Liberalen eta karlisten gorabeherak azaldu dizkigu Juanek Murun

Zaldi gainean doala aurkitu du Mikel Pagadik Juan, Murun. Bertako azken biztanleetakoa da Juan, eta herriaren historiari buruz hitz egin dio. Ikus ezazu! (Saioa, osorik, Nahieran-en)

Tuterara iritsi da Korrika eguerdian

Tuterara iritsi da Korrika eguerdian

Erriberan ibili dira korrikalariak goizean zehar, eta eguerdian Tuterara heldu dira. Arratsaldean, Nafarroako lurrik lehorrenak bisitatuko dituzte.

Erriberan euskara bizi bizirik dagoela erakutsi du beste behin Korrikak

Erriberan euskara bizi bizirik dagoela erakutsi du beste behin Korrikak

Bigarren eguna du gaur Korrikak Nafarroan. Sakana, Iruñerria eta Erriberri harrapatu zituen atzo, eta Erriberagoitian hasi dute gaurko eguna. Goizeko lehen orduan, Erriberara iritsi dira, eta eguerdian Tuteratik pasa da. Arratsaldean, Zangozarantz egingo dute, Nafarroako lurrik lehorrenak bisitatuz.

Maria Chivite presidentea elkarrizketatuz estreinatuko da Navarra hoy ETB2n

Maria Chivite presidentea elkarrizketatuz estreinatuko da "Navarra hoy" ETB2n

Amaiur Elizarik, saioko aurkezleak, aurreratu du musukoari buruz eta Navarra Sumari buruz hitz egin dutela, besteak beste, Nafarroako presidentearekin. Horrez gainera, lurraldeko gertuko gaiak jorratuko dituzte ostiralero 22:15etan hasita.

Nafarroaren Eguneko programazio berezia, gaur, ETB2n

Nafarroaren Eguneko programazio berezia, gaur, ETB2n

Nafarroarako deskonexioan, ETB2k lurraldetik kanpo bizi diren nafarren bizipenei buruzko "Navarra Siempre Contigo" erreportajea eskainiko du. Ondoren, Voces Riberas taldearen emanaldia izango da ikusgai "Oholtzan" saioan.
43 urteko pertsona bat hil da Aitzoainen, prostituzio-etxe batean

43 urteko pertsona bat hil da Aitzoainen, prostituzio-etxe batean

43 urteko pertsona bat hil da gaur goizaldean Aitzoaingo prostituzio-etxe batean, Foruzaingoak egindako esku-hartze baten ostean. Gizonezkoa aztoratuta zegoela eta, lokaleko arduradunak Foruzaingoaren laguntza eskatu eta, bezeroa lasaitzen saiatu diren momentuan, hil egin da.

''Naparra'' militantearen desagerpenaren inguruko ikerketa, Jon Alonsoren lan berrian

''Naparra'' militantearen desagerpenaren inguruko ikerketa, Jon Alonsoren lan berrian

Jon Alonso idazle eta itzultzaile iruindarrak "Naparra. Kasu irekia" publikatu du. Jose Miguel Etxeberria Alvarez 'Naparra' Komando Autonomo Antikapitalistetako militantearen desagerpena landu du.

Lastoz eginiko etxe batean bizi da Mikel

Lastoz eginiko etxe batean bizi da Mikel

Aitaren laguntzarekin eginiko etxe batean bizi da Mikel. Etxe berezia da, gainera, lastoz eginikoa. Ondoren, Evaristorengana joan da Zuhaitzekin. La Polla Records taldeko abeslariaren laguna ote da?

Lursailek izen bereziak dituzte Ziordian; zergatik ote? Narcisok kontatu digu

Lursailek izen bereziak dituzte Ziordian; zergatik ote? Narcisok kontatu digu

Narcisok 10 urte baino gehiago daramatza astebururo Ziordira joaten. Urbasaren magalean duen txokoan hamaiketakoa egin du Pagadirekin.

Saunatik atera eta... aldatzeko aukerarik ez! Zuhaitz eta Ruben, Ziorditik ia biluzik

Saunatik atera eta... aldatzeko aukerarik ez! Zuhaitz eta Ruben, Ziorditik ia biluzik

Rubenek eta Jorgek gimnasiora eraman dute Zuhaitz, saunan sartu dira eta entrenamendu osteko garagardo sakratuarekin bukatu dute eguna. Garagardo horren aurretik, baina, abentura ugari izan dituzte!

Ziordiko jaietako prozesioa antolatu dute Unaik eta Pagadik

Ziordiko jaietako prozesioa antolatu dute Unaik eta Pagadik

Ziordiko jaietan ordu txikitan egiten den prozesioa egin dute Unaik eta Pagadik, pregoi eta guzti!

Zuhaitzi errumaniera irakatsi dio Alinak 'post-it' metodoarekin

Zuhaitzi errumaniera irakatsi dio Alinak 'post-it' metodoarekin

Alinaren baratzea Punta Cana da. Errumaniarra da bera eta euskara ikasi du 'post-it' metodoarekin. Hizkuntzak ikasteko metodo onena omen da, izan ere, Alinak zortzi hizkuntza dakizki.

Modu bitxi batez garbitu dio burua Anak Pagadiri ilea moztu aurretik

Modu bitxi batez garbitu dio burua Anak Pagadiri ilea moztu aurretik

Ana da Ziordiko ile-apaindegiko jabea. Negozioa urez inguraturik dago eta berezitasun guztiak azaldu dizkio Pagadiri, baita apain-apain jarri ere.

Josemi abeslaria, New Yorkeko Central Parken kantuan ibilitakoa

Josemi abeslaria, New Yorkeko Central Parken kantuan ibilitakoa

Josemi Martis abeslaria da eta, besteak beste, New Yorkeko Central Parken kantuan ibilitakoa da. Hainbat esperientzia eta istorio kontatu dizkio Zuhaitzi eta txundituta utzi du bere ahotsarekin.

Batueko iturriko urak hainbat onura omen ditu; zeintzuk, baina? Amaiak kontatu digu

Batueko iturriko urak hainbat onura omen ditu; zeintzuk, baina? Amaiak kontatu digu

Amaiak Ziordiko liburutegian egiten du lan. Izatez Idiazabalgoa da, baina urteak daramatza herrian. Egun, Olatzagutian bizi da eta badu bi herrien artean dagoen leku kuttun bat: Batueko iturria.

151 pertsona identifikatu dituzte legez kanpoko festa batean, Iruñean

151 pertsona identifikatu dituzte legez kanpoko festa batean, Iruñean

Udaltzaingoak jakitera eman duenez, covid-19agatik ezarritako osasun neurriak urratu zituzten.
37 urteko emakume iruindar bat hil da Carcarren, bi autok aurrez aurre jota

37 urteko emakume iruindar bat hil da Carcarren, bi autok aurrez aurre jota

Atzo iluntzean izan zen ezbeharra, 21:30 inguruan, NA-122 errepideko 32. kilometroan. Kolpearen ondorioz, tokian bertan hil zen. Beste pertsona bat arin zauritu zen.
Manu Ayerdiren dimisioa eskatu du, beste behin, Navarra Sumak

Manu Ayerdiren dimisioa eskatu du, beste behin, Navarra Sumak

Nafarroako Parlamento en las Ondas saioan 'Davalor' kasuaren inguruan aritu dira. Auzitegi Gorenak bigarren auto bat kaleratu du, eta honen interpretazio desberdinek hautsak harrotu dituzte.
Iruñerria konfinatzeko erabakia har dezake Nafarroako Gobernuak, egoera hobetu ezean

Iruñerria konfinatzeko erabakia har dezake Nafarroako Gobernuak, egoera hobetu ezean

Kutsatze-katea ezin dute geldiarazi Nafarroan, eta egoera larria da. Foru Gobernua neurri gehiago hartzea aztertzen ari da. 411 COVID-19 kasu zenbatu dituzte azken orduotan.

Murrizketa berriak indarrean dira Nafarroa osoan

Murrizketa berriak indarrean dira Nafarroa osoan

Foru arau berriak aforoa % 30era murriztuko du ostalaritzan, eta lokalek 22:00etan itxi beharko dute. Ezingo dira sei pertsona baino gehiago bildu.
Nafarroak ezinbestekoak ez diren jarduerak murriztuko ditu datozen 14 egunetan

Nafarroak "ezinbestekoak ez diren jarduerak" murriztuko ditu datozen 14 egunetan

Foru arau berriak aforoa % 30era murriztuko du ostalaritzan, eta lokalek 22:00etan itxi beharko dute. Ezingo dira sei pertsona baino gehiago bildu. Neurriak datorren gauerdian sartuko dira indarrean.
Lehiaketa bitxia: Tuterako tomate itsusiena aukeratu dute aurten ere

Lehiaketa bitxia: Tuterako tomate itsusiena aukeratu dute aurten ere

13 urte daramatzate Tuteran lehiaketa hau egiten, baina aurten COVID-a dela-eta, sare sozialen bidez egin dute tomate itsusien aurkezpena eta aukeraketa.

Birsintonizatu zure telebista ETB3 ikusi ahal izateko Iruñerrian eta Zangozan

Birsintonizatu zure telebista ETB3 ikusi ahal izateko Iruñerrian eta Zangozan

Iruñerrian eta Zangozan bizi bazara, ETB3 ikusten jarraitzeko, egokitu antena kolektiboa eta birsintonizatu telebista.

Iruso jatetxea eta ostatua, Leitzako txoko txukuna

Iruso jatetxea eta ostatua, Leitzako txoko txukuna

Xabier Perurena aktoreak Iruso jatetxea eta ostatua aurkeztu digu. Berak sortutako txoko honetan, entsalada bat egin digu 'Joseba Arguiñano Sukalerrian' saiorako.

Jaurlaritzak EiTB Nafarroan hedatzeko hitzarmena luzatzea onartu du

Jaurlaritzak EiTB Nafarroan hedatzeko hitzarmena luzatzea onartu du

Orain, Bingen Zupiria sailburuak eta Javier Remirez Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak sinatuko dute testua.
Nola ordenatu LTDko kanalak ETBk urrutiko aginteko lehen botoietan jarraitzeko

Nola ordenatu LTDko kanalak ETBk urrutiko aginteko lehen botoietan jarraitzeko

LTDko kanalak ikusten jarraitzeko, milaka herritarrek egokituta izan beharko dute antena, kateak berriro sintonizatu beharko dituzte eta kanalak berriro ordenatu, urrutiko agintea erabiliz.
Nola egin Bizkaian ETBk urrutiko aginteko lehen botoietan jarraitzeko?

Nola egin Bizkaian ETBk urrutiko aginteko lehen botoietan jarraitzeko?

Martxoaren 2tik 3rako gauean, irekian ematen duten hainbat telebista-kate kanalez aldatuko dira. Hemen azalduta dago zer egin behar duzun ETBk zure urrutiko aginteko lehen botoietan jarraitzeko.
Nola egin Araban ETBk urrutiko aginteko lehen botoietan jarraitzeko?

Nola egin Araban ETBk urrutiko aginteko lehen botoietan jarraitzeko?

Martxoaren 2tik 3rako gauean, irekian ematen duten hainbat telebista-kate kanalez aldatuko dira. Hemen, azalduta dago zer egin behar duzun ETBk zure urrutiko aginteko lehen botoietan jarraitzeko.
Nola egin Nafarroan ETBk urrutiko aginteko lehen botoietan jarraitzeko?

Nola egin Nafarroan ETBk urrutiko aginteko lehen botoietan jarraitzeko?

Otsailaren 16tik 17rako gauean, irekian ematen duten hainbat telebista-kate kanalez aldatuko dira. Hemen, azalduta dago zer egin behar duzun ETBk zure urrutiko aginteko lehen botoietan jarraitzeko.
Kanpaiak, Izabatik: agur 2019, kaixo 2020!

Kanpaiak, Izabatik: agur 2019, kaixo 2020!

Nafarroako Izaba herritik egin du Euskal Telebistak Gabon Zaharreko kanpaien emankizuna. Sara Gandarak, Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak zuzenean gidatu dute 'Kaixo 2020' saio berezia. Ikus ezazu!

Plaxen, Miguel Angel Revillaren jarraitzaile sutsua

Plaxen, Miguel Angel Revillaren jarraitzaile sutsua

Plaxenek pisua galdu behar du, eta intxaurrak gosaltzen ditu, osasuntsuak direlako. Miguel Angel Revillaren liburuak irakurtzen ditu, Kantabriako presidentearen jarraitzailea baita.

Indurainen omenez eginiko kanta jo du Javierrek Pagadiren laguntzarekin

Indurainen omenez eginiko kanta jo du Javierrek Pagadiren laguntzarekin

Javierren etxera igo da Pagadi, tronpeta soinuak erakarrita. Musika irakasle ohi honek banda baterako pieza bat konposatu zuen 'Miguel Indurain' Atarrabiako txirrindulari ezagunaren omenez.

1 / 4 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena