Eibarren 1-2 irabazi dio Levanteri F Ligako 24. jardunaldian. Yerai Alvarezen taldea bolada onean dabil, laugarren garaipena kateatuz. Cerrok eta Vergesek sartu dituzte armaginen golak.
F Ligan bideoarbitrajea ezartzeko aukeraren inguruan mintzatu da Beatriz Alvarez F Ligako presidenteak ostegun eguerdian San Mamesen, Women's Football Week 2025 ekimenaren baitan. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz)
Athleticeko kapitaina EITBn izan da, eta Ana Ramos "Kirolak" saioaren aurkezleak elkarrizketa egin dio. Ane Azkonak, halaber, emakumezkoen futbolaren egoera izan du hizpide, Women's Football Week egiten ari diren astean, bai eta euskal taldeen denboraldia ere.
Athleticek 0-1 irabazi dio Levante Badalonari etxetik kanpo jokatu duen partidan. Bartzelonako taldea gehiago izan da, baina ez ditu bere gol aukerak baliatu. Irene Oguizak sartu du talde zuri-gorriari garaipena eman dion gola.
Eibarrek hirugarren garaipena lortu du jarraian, gaur, Sevillan, Betisi 0-1 irabazita. Carmen Alvarezek sartu du armaginen gola, atsedenaldira joan baino lehen.
Eibarko jokalari bolikostarrak talde armaginean orain arteko egindako ibilbidea errepasatu du elkarrizketa honetan. Besteak beste, futbolera jokatzeko ametsarekin etorri zela nabarmendu du, taldearen nortasuna azpimarratzeaz gain.
Ipuruan, Mireia Maseguerrek aurreratu du Eibar atsedenaldiaren aurretik (41. min) eta Levante Badalonak berdinketaren bila jo du bigarren zatian, baina gola nahikoa izan zen euskaldunen garaipena ziurtatzeko.
Realak 1 eta 2 galdu du etxean, Levanteren kontra. Txuri-urdinak aurreratu egin dira markagailuan, baina ez dira abantailari eusteko gai izan. 6 partida daramatza Sanchez Veraren taldeak irabazi gabe.
Eibarrek ezin izan du ezer egin Bartzelonaren kontra gaur Ipuruan jokatu duen partidan. Kataluniako taldearen maila izugarria da, eta neurketa hasi eta berehala ipini da aurretik markagailuan. Golak bata bestearen atzetik sartu ditu. Armaginen gola Monnecchik egin du, bigarren zatiaren hasieran.
Oñatiko erdilari gazteak joan den denboraldian egin zuen debuta Realarekin futbolaren maila gorenean, eta "ilusioz eta gogotsu" agertu da klub txuri-urdinean jarraituko duelako datozen urteetan.
Athleticek Real Madrilen kontra jokatuko du San Mamesen, martxoaren 2an, igandean, F Ligako 20. jardunaldiko partida. Zuri-gorriak sailkapeneko 3. postuan daude; Real Madril bigarrena da. Hala ere, merengeek 14 puntu ateratzen dizkiote Athletici. Maite eta Nahikari neurketa jokatzeko gogotsu daude.
Eibar sendo aritu da Costa Adeje Teneriferen etxean, eta garaipena lortzear izan dira Carmen Alvarezek lehen zatian penaltiz egindako golari esker. Alabaina, partida amaitzeko sei minutu falta zirenean, Bloomek berdinketa jarri duen gola sartu du.
Realak 3-1eko emaitzarekin galdu du Real Madrilen aurka Erreginaren Kopako final-laurdenetako partida. Sarriegik markagailua parekatu du, Weirrek aurretik jarri ostean etxekoak, eta partida luzapenera heldu da, baina Tolletiren eta Caicedoren golek txapelketatik kanpo utzi dute Gipuzkoako taldea.
Nahikari Garcia Athleticeko jokalariak F Ligako 19. jardunaldian Realaren aurka jokatuko duten derbiaz hitz egin du. Partida zuzenean izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB2n.
Realak Athleticen aurka jokatuko du otsailaren 16an F Ligako euskal derbia, San Mamesen. Izarne Sarasola eta Amaiur Sarriegi jokalari txuri-urdinek EITB Mediarekin hitz egin dute euskal derbiari buruz. Partida zuznean emango dute eitb.eus-ek eta ETB2k.
Athleticek 0-4ko emaitzarekin irabazi du Betisen etxean, F Ligako 18. jardunaldian. Zuri-gorriak erraz nagusitu dira Azkona, Pinedo eta Torreren golekin. Robertsek sartu du azken gola, bere atean.
Realak ondo hasi du Deportivoren aurkako partida, eta 25. minutuan Elene Guridik gola sartu du. Bigarren zatian, baina, Letek txartel gorria ikusi du, eta horrek neurketa baldintzatu du. Txuri-urdinak bat gutxiagorekin aritu dira, eta, azkenean, Galiziako taldeak emaitza irauli du.
Eibarrek 1-2 galdu du Madril CFF taldearen aurka gaur Ipuruan jokatu duen F Ligako partida. Yerai Martinen taldea ondo ari da kanpoan, baina etxean irabaztea asko kostatzen ari zaio. Armaginak bigarren jardunalditik ez dira gai izan Ipuruan irabazteko.
Jon Uriarte Athleticen presidenteak gizonezkoen zein emakumezkoen lehen taldeek momentura arte egindakoa baloratu du. Gizonezkoen taldeak Ligan eta Europan egindakoa azpimarratu du; emakumezkoen taldeari buruz, pozik da Ligan egiten dabilen ibilbidearekin.
Lucia Pardok sartu du, 71. minutuan, Realaren gola; aurretik, Signe Bruunek Real Madrilen lehen bi golak egin ditu aurreneko zatian, Andreia Jacintok bere atean sartu du 0-3koa, eta, 84. minutuan, Alba Redondok 1-4koa erdietsi du.
Eibarrek 0-1 irabazi dio Athletici, Lezaman jokatu duten F Ligako euskal derbian. Elba kapitainak sartu du armaginen gola, hirugarren minutuan. Zuri-gorriak izan dira nagusi zelaian, baina Eibarrek sekulako lana egin du defentsan, eta Athletici ezinezkoa izan zaio emaitza iraultzea.
Partida hasi eta berehala aurreratu da Eibar, Elbak sartutako golari esker. Athletic azkeneraino saiatu da, gutxienez, berdinketa lortzen, baina ez da gai izan arrisku nahikorik sortzeko. Armaginak, berriz, oso sendo aritu dira defentsan, hasieratik bukaerara.
Realak bolada onari eusten dio F Ligan, 0-2 garaitu baitu Madril CFF, etxetik kanpo. Nerea Eizagirrek eta Lucia Pardok sartu dituzte txuri-urdinen golak.
Arene Altonaga Eibarko jokalariak igandean Athleticen kontra jokatuko duen partidari buruz hitz egin du elkarrizketa honetan. Real Madrilen aurka ligan lortutako garaipenak indarra eman die armaginei, igandeko erronkari aurre egiteko.