Hegoafrikak 41 eta 13 irabazi dio Galesi Londresen jokatutako lagunartekoan. Uste bezala, nahieran aritu dira Sprinboksak. Egungo munduko txapeldunek izugarrizko erakustaldia eman dute.
Urtzi Abanzabalegi errubi-jokalaria omendu dute "Helmuga" saioan. Eibar, Ordizia eta Bera Bera taldeetan ibili zen eibartarra, eta lan-istripuz hil zen 46 urte zituela.
Getxoko emakumezkoen errugbi taldea Ohorezko Mailara igo da, Cisneros 27 eta 12 mendean hartuta. Bigarren zatian egindako bi kontraerasok erabaki dute partida Getxoren alde.
Neurketaren sustatzatzaileek antolakuntza arrazoiak argudiatu dituzte erabakia hartzeko. Gaineratu dutenaren arabera, data berria bilatzen ari dira, eta sarreren dirua bueltatu egingo dute.
Errugbi jokalari mitikoa izan zen Peio Dospital lapurtarra. Baionako Aviron taldean jokatzeaz gain, Frantziako selekzioan ere aritu zen. Egun, bere familian ere errugbi zale amorratuak dira. Igande honetako "Helmuga" saioko protagonista izango da.
Errugbi jokalari mitikoa izan zen Peio Dospital lapurtarra. Baionako Aviron taldean jokatzeaz gain, Frantziako selekzioan ere ibili zen. Igande honetako "Helmuga" saioko protagonista izango da.
Leire Bayon eta Ane Cuadrado Bera Bera klubeko errugbi jokalariek bizi izan duten egoera kontau digute. Leire Bera-Beratik dator eta Ane Ordiziako taldetik. Aurten, nahikoa jokalari ez dagoenez, bi taldeak batu dira Bera-Bera izenpean konpetitu ahal izateko.
Frantziako errugbi Ligako 20. jardunaldiko neurketa izango da. Aurreikuspena da 35.000 zale baino gehiago izatea Anoetan. 21:05ean hasiko da, eta igandez jokatuko dute; biharamunean, Euskal Herri osoan da jaieguna, Pazko Astelehena baita.
Manuel Leindekar Uruguaiko jokalaria bere bigarren denboraldia betetzen ari da Baionako taldean. Munduko Txapelketaren ostean, Top14a martxan da berriro, eta Avironek partidak jokatuko ditu 15 asteburuz jarraian.
Ampo Ordizia errugbi taldeak 50 urte bete ditu. Cisnerosen aurkako partida jokatzeaz gain, ekitaldi bereziz eta hunkigarriz beteriko arratsaldeaz gozatu dute.
Ordiziakoa Ohorezko Mailako euskal talde bakarra da.Federico Galloren esanetara, igandean emango dio hasiera ligako ibilbideari. Helburua play-offetan sartzea da.
Donostian egunotan errugbia da nagusi, eta horren aitzakian, Euskarians taldeak lagunartekoa jokatu du Kataluniaren aurka gaur goizean. 50 eta 5 nagusitu da euskal taldea, itxura bikaina emanda.
Gipuzkoako hiriburuan jokatuko diren TOP14 Frantziako errugbi ligako finalerdien karietara antolatu du norgehiagoka Euskadiko Errugbi Federazioak. Euskadi Irratiak zuzenean eskainiko du larunbat arratsaldeko finalerdia Anoeta estadiotik.
Milaka lagunek hartu dituzte dagoeneko Donostiako kaleak Frantziako ligako finalerdiez gozatzeko. Aurreikuspenen arabera, 70.000 errugbi zale baino gehiago hurbilduko dira hirira, dagoeneko festa handi batean murgilduta dagoena.
Ohiko bisitariez gain, 70.000tik gora errugbizale jasoko ditu Gipuzkoako hiriburuak aste-bukaeran. Udalak eta Gipuzkoako Aldundiak aurreikusi dute jai erraldoi horrek 12 eta 15 milioi arteko eragin ekonomikoa izatea.
Donostia prest dago Frantziako Errugby ligaren finalaurreko bi partidak ikustera iritsiko diren zaletuak hartzeko. 80.000 pertsona aurreikusten dira ostiraletik larunbatera bitartean. TOP 14ak eragin ekonomiko garrantzitsua izango du: 15 milioi euro ingurukoa.
Zaleen bi kontzentrazio-gune nagusiak Anoetako Reale Arena estadioaren hegoaldean jarriko den Fan Zone eta Sagueseko zabalgunean Village du TOP14 izango dira.
Ohiko bisitariez gain, 70.000tik gora errugbizale jasoko ditu Gipuzkoako hiriburuak aste-bukaeran. Udalak eta Gipuzkoako Aldundiak aurreikusi dute jai erraldoi horrek 12 eta 15 milioi arteko eragin ekonomikoa izatea.
8. ekitaldian, 16 klubetako 54 talde izan dira, Euskal Herrikoak gehienak. Txapelketa honek, kirola sustatzeaz gain, etorkizunean zeresana izan dezaketen jokalariak jokatzen ikusteko aukera ere ematen du.
Arrasate Errugbi Taldeak desgaitasunen bat duten pertsonentzako errugbi inklusiboaren taldea du. Onurak ez dira fisikoak bakarrik eta horri buruz hitz egitera etorri dira arduraduna eta jokalarietako bat: Belen Aranbarri eta Antton Unanue.
Cameron Jordan Euskal Herrian da asteburu honetan, NFL Network telebistarako hainbat saio grabatzeko. 33 urteko New Orleans Saintseko izarrak herri kirolen erakustaldi batean parte hartu du goizean Gasteizen, Alex Txikon alpinistarekin batera.
Errugbiaren inguruan aritu dira Aretz Iguiniz jokalari ohiarekin. Hendaiarra Aviron Bayonnais taldean aritu izan zen urte luzez errugbi jokalari gisa, duela bi urte hartu zuen erretiroa. Horren lorpenen eta ibilbide profesionalaz aritu dira saioan.
Anoeta bete egin da Frantziako Ligako Baionako Avironen eta Pauko Section Paloiseren arteko neurketa ikusteko. Bi taldeetako zaleek harmailak bete dituzte, baita Donostiako kaleak ere.
Emakumez osatutako taldea da Mungia Errugbi Taldea. Duela gutxira arte, Mungian arazoak izan dituzte emakumeen taldea osatzeko. Orain, ordea, martxan da proiektua. Ama-alabak eta lagunak biltzen dira ondo pasatzeko helburuarekin. Gainera, ez dago adin mugarik.
Errugbiaren baloreak presoen gizarteratzean laguntzeko erabiltzea. Horixe zuen helburu duela 7 urte Arabako kartzelan abian jarri zen ekimenak. Gaztedi Errugby Taldea entrenamenduak antolatzen hasi zen presoekin, eta gaur egun arrakasta handia duela esan digute.