Athleticeko kapitaina EITBn izan da, eta Ana Ramos "Kirolak" saioaren aurkezleak elkarrizketa egin dio. Ane Azkonak, halaber, emakumezkoen futbolaren egoera izan du hizpide, Women's Football Week egiten ari diren astean, bai eta euskal taldeen denboraldia ere.
Lointek Gernika Bizkaiak SPAR Girona izango du aurkari Erregina Kopako final-laurdenetan, ostegun honetan, martxoaren 20an. Gernika-Lumoko taldeak lansaioa egin du Zaragozako Felipe Printzea pablioian, eta prest da erronkari ekiteko. Neurketa 18:30ean hasiko da.
Replasa Beti Onakek Super Amara Bera Berarekin jokatutako Erregina Kopako finala galdu du 21-30. Nafarrek historia egin dute finaleraino iristearekin, euren lehenengo parte-hartzean.
Super Amara Bera Berak bere bederatzigarren Erregina Kopa irabazi du, hirugarrena jarraian, Beti Onak finalean 21-30 mendean hartuta. Arrojeria finaleko jokalaririk onena izendatu dute.
Gipuzkoako taldeak Replasa Beti-Onak talde nafarra gainditu du Granollersen 21-30, bere historiako bederatzigarren kopa irabazteko, hirugarrena jarraian.
Beti Onakek historia egin du Erreginaren Kopako finalerako txartela lortuta. Nafarrek Granollers gainditu dute finalerdietan eta finalean Bera Bera izango dute aurkari.
Realak 3-1eko emaitzarekin galdu du Real Madrilen aurka Erreginaren Kopako final-laurdenetako partida. Sarriegik markagailua parekatu du, Weirrek aurretik jarri ostean etxekoak, eta partida luzapenera heldu da, baina Tolletiren eta Caicedoren golek txapelketatik kanpo utzi dute Gipuzkoako taldea.
Sarriegik Weirren gola berdindu ostean, partida luzapenera heldu da, baina txuri-urdinak ez dira gai izan Madrilgo taldearen erritmoa berdintzeko, eta Tolletiren eta Caicedoren golek lehiaketatik kanpo utzi dituzte.
Txuri-urdinek Erregina kopako finalerdietarako txartela lortu nahi dute; horretarako, garaipena bereganatu beharko dute Madrilgo taldearen kontra. Neurketa zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 21:00etan.
Realak Real Madrilen aurka jokatuko du Erregina Kopako final-laurdenetako kanporaketa, otsailaren 13an, Madrilen. Izarne Sarasola eta Intza Egiguren talde txuri-urdineko jokalariek EITB Mediarekin hitz egin dute neurketari buruz. norgehiagoka zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.
Castillo, eibartarra bera, Levanten aritu da lanean, entrenatzaile, koordinatzaile eta Zuzendaritzaren kide gisa. Fitxaketarekin Realaren helburua da "proiektuari iraunkortasuna ematea, eta denboran zehar garatzen jarraitzea"; Garbiñe Etxeberria emakumezkoen futbol arduradunarekin batera ariko da.
Mikel Oyarzabalek EITB Mediarekin hitz egin du Realaren gaurkotasunari buruz. Taldea nola ikusten duen, bera zer moduz dagoen eta denboraldi amaierara arteko helburuak zeintzuk diren ere azaldu digu.
Athletic Erreginaren Kopatik at geratu da final-zortzirenetan Cacereñoren aurka 2-1 galduta. Lezcanok aurretik jarri ditu etxekoak partida hasi eta berehala, baina Amezagak markagailua parekatu du penaltiz. Okumak sartu du gol erabakigarria luzapenean.
Kataluniako taldeak Taxoaren hartu du mendean Nafarroako taldea, asteazkenean, hirugarren kanporaketan eta, horrenbestez, Josu Dominguezenak ez dira izango final zortzirenetako zozketan.
Eibarrek agur esan dio 2024-2025 Erregina Kopari, DUX Logroñoren kontra 1-0eko emaitzarekin galduta. Bideo honetan duzu ikusgai norgehiagokaren laburpena eta gola.
Neurketa erabaki duen gola Martina del Treccok sartu du, penaltiz, 60. minutuan. Lehen zatian, jokalari horrek berak ezin izan du beste penalti bat sareetara bidali.
Gorritxoek F Ligako Kataluniako taldearen kontra jokatuko dute etxean; armaginek, aldiz, Lehen RFEF Mailako Errioxako taldeari egingo diote bisita. Neurketak azaroaren 5, 6 eta 7an jokatuko dira.
Arabako taldeak porrot egin du txapelketako bigarren txandako kanporaketan. Garailea luzapenean erabaki da. Errioxako taldeak 2-4ko emaitzarekin bereganatu du garaipena.
Maria Hercek eta Salinasek, lehen zatian, eta Guallarrek, Yiyik eta Josunek, bigarrenean, Josu Dominguezek entrenatzen duen taldearen golak egin dituzte; gorritxoek garaipen oso argia eskuratu dute.
Gorritxoek etxetik kanpo jokatuko dute Aragoiko taldearen aurka eta Gloriosasek etxean hartuko du Errioxako taldea. Neurketak urriaren 2an jokatuko dira. Hurrengo kanporaketan F Ligako taldeak sartuko dira lehian.
Gasteizko taldea, Boluen jokatutako euskal derbian, 0-4 nagusitu da, Bizkerre aurkari; gorritxoak 0-2 gailendu dira Racing Santanderren aurkako neurketan.
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak Lezaman eskainitako prentsaurrekoan adierazi duenez, gizonezkoen lehen taldearen helburua da Europarako bigarrenez jarraian sailkatzea. Emakumezkoen lehen taldeari dagokionez, aipatu du iazko 5. postua hobetzea izango dela jomuga.
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak pentsaurrekoan esan duenez, kluba lasai dago Nico Williamsen etorkizunari dagokionez. Jokalariak 2027ra arte kontratua duela azpimarratu du.
Erdilaria, 30 urtekoa bera, Kansas City Current taldetik iritsi da Realera. Internazionala izan da, eta hiru aldiz irabazi du Txapeldunen Liga, Olympique Lyon taldearekin. Nabarmendu du klub "historiko" batek fitxatu duela: "Hona etortzea bikaina da niretzat", adierazi du.
Euskal derbia jokatuko dute Bizkerrek eta Alavesek Kopako estreinako txandan. Bestalde, Osasunak Racing izango du aurkari Santanderren. Partidak irailaren 10etik 12ra artean jokatuko dira.
Quiles, 24 urtekoa bera, Betisetik iritsi da klub txuri-urdinera: "Oso pozik" dago, Realean jokatzeko erabakia hartu izateagatik, "eta hazten jarraitzeko gogoz" azaldu da Gipuzkoako taldearen futbolari berria.
Jokalari bizkaitarrak bi denboraldiz berritu du klub zuri-gorriarekin zuen kontratua. Erdiko atzelaria da, eta amaitu berri den denboraldian 33 partida jokatu eta bi gol sartu ditu.
Honokak sei denboraldi eman ditu talde armaginean, Puyi 2019an iritsi zen klubera, Jujuba 202an eta 2022an bueltatu zen taldera, Noko ere 2020an fitxatu zuen Eibarrek, eta Zaira 2022-23 denboraldian heldu zen.