Garraio publikoa izango da salbuespen bakarra. Gainera, positibo baten kontaktu estuek egin beharreko probak batera murriztea (hiru ziren orain arte) ebatzi du Osasun Ministerioak.
"Eskoletan ezarri diren neurriak arintzea eskatzen dugu, umeengan ondorio latzak dituztelako", adierazi du EITB Mediak egindako elkarrizketan. Zentzu horretan, "orain askoz gehiago dakigu, eta ezin ditugu aurretiaz egindako akatsak errepikatu", aldarrikatu du.
16 pediatrak musukoaren erabilera etetea, burbuilak atzean uztea, kontaktuen test masibo eta berrogeialdirik ez egitea eta eskolaz kanpoko eta kirol jarduera guztiei berriro ekitea eskatu dute idatzi batean.
Garraio publikoa izango da salbuespen bakarra. Gainera, positibo baten kontaktu estuek egin beharreko probak batera murriztea (hiru ziren orain arte) ebatzi du Osasun Ministerioak. Otsailaren 28an sartuko dira indarrean neurriok.
Jaurlaritzak dio zenbait gaztek euren burua kriminalizatzen dutela portaera desegokiekin. Kezka hor dago, Ertzaintzaren aurrean azken gau hauetan eman diren erantzun bortitzengatik. Gauzak horrela, Zupiriak ez du zehaztu etxeratze agindua eskatuko duten edo ez.
Poliziak hainbat botiloi desegin ditu Plentzia, Elorrio, Zumaia, Sopela, Irun, Mutriku eta Urretxun. Azken udalerri honetan, Villabonan eta Donostian pertsona bana atxilotu du Ertzaintzak.
Ertzaintzak hainbat botiloi desegin behar izan ditu bart hainbat herritan, baina ez da istilurik izan. Taldera hurbildu edota megafonia erabiliz aritu dira Poliziak. Ez da atxiloketarik izan.
Festak, botilioiak eta agerraldiak dira albiste, baina erantzukizuna, konpromisoa eta esfortzua ere azaldu dute gazteek, nahiz eta horrek ondorio psikologikoak izan.
Pandemia geldiarazteko ezeri uko ez egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak lehendakariari. Estatus berriaren eztabaidaren inguruan ohartarazi duenez, “autogobernuaz hitz egiteko unea da ere”.
Gauzak horrela, gaueko mugikortasuna goizaldeko 01:00etatik 06:00etara mugatuko dute, koronabirusak eragin handia duen udalerrietan. Neurri horiek "beharrezkoak" eta "orekatuak" dira, Justiziaren arabera.
Etxeratzeko agindua 01:00etatik 06:00etara egongo da indarrean. Bilerak 10 pertsonara mugatuko dituzte kanpoaldean, eta herri bazkariak, kalejirak eta kaleko zezen-festak bertan behera geratuko dira.
Turistak itzuli dira hiriburu handietara, baina Parisen esaterako, oraindik ez dira asko, eta heldu direnek aparteko aukera dute egunotan normalean jendez gainezka egoten diren toki turistikoak lasai ikusteko.
Bihartik aurrera, 16 urtetik gorako pertsonek txertoa jartzeko hitzordua eska dezakete. Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gaineratu duenez, "hitzordua eskatzeko prozedura bat da, baina txertaketak ezarritako ordena jarraituko du".
Testuak jasotzen duenez, prebentzio neurriak betetzen ez diren eta pertsonak pilatzea dakartzaten "bilkuretan, festetan edo ekitaldietan parte ez hartzeko betebeharra ezartzen da". Gainerako neurriak ekainaren 19koak dira.
Aholku Batzordeak murrizketak ez zorroztearen alde egin du, batez ere gazteei eragiten dien "epidemia agerraldi berria" gorabehera. Intzidentzia tasa metatua 150etik gora badago ere, ZIUetako okupazioa txikia da. Hala, Bizi Berri IV Planaren 2. agertokiko neurriak aplikatu ditu.
Gazteen artean kutsatzeek izan duten gorakada ikusita Daniel Lopez Acuña epidemiologoa "gaueko aisialdia ixtearen" aldekoa da, gainera, aldaera gehiago etor daitezkeela adierazi du.
39 urtetik beherakoetan atzeman dira positibo berrien % 85. Igoera nabarmenena, baina, 17 eta 18 urte bitarteko gazteen artean jazo da: 1000tik gora dago intzidentzia.
Ez da derrigorrezkoa izango larunbat honetatik aurrera aire zabalean eta segurtasun distantzia zainduta. Hala ere, salbuespenak egongo dira, jende pilaketak daudenean, adibidez.
Arabako eta Gipuzkoako erresidentziatan ezinbestekoa izango da txertaketaren jarraibide osoa hartuta izatea gelan sartzeko. Bizkaian, berriz, ez zaie halakorik eskatuko bisitariei.
Lehendakariak aitortu du "itxaropentsuago" daudela, egoerak malgutzeko aukera ematen duelako. LABIren aholku batzordearen ostean izango den agerraldia eitb.eus-en izango da ikusgai.
Nafarroako ostalaritzako edukiera % 50ekoa izango da, eta % 40koa txoko eta peñetan. Establezimendu eta zerbitzu gehienen itxiera gauerdira arte luzatuko da.
Elkarrekin Podemos-IUk "tentsioa baretzeko" eskatu die bi gobernuei. Estatu mailako alderdi eskuindarren hitzetan, "kaos honek, jeltzaleen eta lehendakariaren jarduna jarri dute ezbaian".
Arriskuko toki batetik ez datozen bisitariek, besteak beste, Europar Batasunetik datozenek, ez dute probarik aurkeztu beharko, Frantziako Estatuan sartzeko.
Gaurtik aurrera elkarte gastronomikoak eta peñak irekita daude Nafarroan. 154 bazkide dituen Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean izan gara, hemendik aurrera nola antolatuko diren ezagutzeko.
Orain Gorenera jotzea baztertu badute ere, lehen lehendakariordeak esan du dekretua hiru aste barru aztertuko dutela berriro, eta egoeraren arabera, neurriak alda daitezkeela.
Gaueko mugikortasuna mugatzearen inguruko helegitea aurkeztuko balute, Auzitegi Gorenak "ezezko borobila" emango liekeela uste du Kanarietako Gobernuko presidenteordeak.
Epaileek baliorik gabe utzi dituzte etxeratze agindua eta terrazak 22:00etan ixteko erabakia. Nafarroako Gobernuak iragarri du ez duela helegiterik jarriko Auzitegi Gorenean.
Halaber, atzera bota du ostalaritzako terrazak ixteko ordutegi muga, etxeratze aginduari lotutako neurria delako. Hala ere, Gobernuak baieztatu du ez duela helegiterik jarriko.
Jaurlaritzaren eledunak gogorarazi du lehendakariak apirilaren 22an bidali ziola gutuna Espainiako presidenteari. Erantzunean Lurralde arteko Osasun Batzordera jotzeko ihardetsi zion Sanchezek.