Datorren astean, espezialista batek baloratuko du Realeko jokalariaren lesioa. Asteazkenean, Silvak mina izan zuen entrenamenduan, eta saioa utzi egin zuen.
Erdilari txuri-urdinak San Mamesen jokatuko den Athleticen kontrako derbian parte hartuko du, ostegun honetan Zubietan egindako entrenamendua osatu eta gero.
Erromako Olinpikoan izandako 2-0ekoak gutxienez bi gol egitera behartzen ditu Imanolen gizonak; horrek kanporaketa luzapenera eramango luke. Aurreikuspena da Realaren hamaikakoan ez izatea aldaketa askorik Italiako neurketarekin alderatuta. Partida 21:00etan hasiko da.
Lehen zatian oso nagusi izan dira txuri-urdinak baina ez dute Carlos Fernandezen gol goiztiarrari jarraipenik ematen asmatu. Bigarren zatia hasi eta berehala Mallorcak partida berdindu du eta Realak ezin izan du garaipena lortu.
Txuri-urdinek Madrilgo taldeari irabazi diote 0-2ko emaitzarekin. Sorloth eta Barrenetxea izan dira golegileak. Santander Ligako hirugarren postuan da Donostiako taldea, bigarren den Real Madrlekin berdinduta, eta Barça liderrarekiko hiru puntura.
Imanol Alguacilek arerio zaila espero du igande honetan Reale Arenan. Gattusok Valentzia goitik behera aldatu duela dio. Hala ere, Orioko entrenatzaileak bi jokalari garrantzitsu berreskuratuko ditu: Take Kubo eta David Silva.
Litekeena da kanariarra munduko txapelketa amaitu arte ez lehiatzea. Ondorioz, ligako bi partida (Betis eta Sevilla) eta Europa Ligako beste bi (Omonia eta Manchester) galduko lituzke.
Alberola Rojasek zigortu egin du Diego Ricok area barruan aurkari bati, itxuraz nahi gabe, aurpegian emandako kolpea, eta Melerok bere taldearen bigarren gola egiteko baliatu du.
David Silva jokatzeko prest da berriro. Azken lesioa ahaztu du jada. Kanariarraren ustez, Europarako postuetan sartzeko borrokan egotea izan behar da Realaren helburua denboraldiro.
David Silva Realeko jokalariak txalo zaparrada handia jaso du Valentziako zaleen aldetik Rafinharen ordez Mestallako berdegunera salto egin duenean. 12 urte zen ez zela Valentziara bueltatzen.
David Silva Realeko jokalariak klubaren telebistan hitz egin du. Kanariarrak partida mordoa galdu ditu min hartuta egon delako. Ahalik eta azkarren jokatzeko prest egotea eta Txapeldunen Ligara sailkatzea ditu helburu.
David Silvak COVID-19 gaitza gainditu du, eta lehen aldiz entrenatu da Realarekin astelehen honetan, Imanol Alguacilen aginduetara eta gainerako taldekideekin batera.
David Silva Realeko jokalari berria pozik azaldu da talde txuri-urdinean jokatuko duelako. Tituluak lortzearekin eta zaleekin ospatzearekin amesten du. (adierazpenak gaztelaniaz)