Ostiral honetan hiru kirol emanaldi ikusi ahalko dituzu EITB Median: 18:30ean palako Binakako Txapelketako finalerdiak, 19:00etan Afizionatuen mailako Euskal Herriko Elite Txapelketako finalak, eta 22:10ean pilotako Binakako Txapelketako partida.
Unai Lasok Lau t'erdiko txapelketa irabazi osteko biharamuna nolakoa izan den azaldu dio EITB Mediari. Final oste oso polita bizi izan duela adierazi du, baina nabarmendu nahi izan du momentu txarrak pasa zituela partidan zehar.
Unai Laso da 2024ko Lau t'erdiko txapelduna. Lasok 22-19 irabazi dio finala Peio Etxeberriari eta txapela jantzi du. Partida gogorra izan da, momentu askotan Laso atzetik ibili da markagailuan, eta une horietan Jon Mariezkurrena botileroaren aholkuak erabakigarriak izan dira.
Bilboko pilotalekuko harmailak jendez lepo izan dira, eta Nafarroako hainbat eta hainbat zalek ikusi dute bertan Unai Lasoren eta Peio Etxeberriaren arteko final handia.
Bizkaia frontoian jokatutako finala bizi-bizia izan da. Peio Etxeberriak aurrea hartu du partidako lehen zatian, baina bigarrenean, Unai Laso indartsuago aritu da.
Abel Barriola hurbildu da gehien Lau t'erdiko finaleko bere pronostikoarekin emaitzara. Irabaziz gero, bertso bat botatzeko erronka jarri zion Euzkitzeri, eta honek bete egin du.
Lasoren ama eta aita pozik eta hunkituta azaldu dira semeak Lau t'erdiko finala irabazi ondoren. Hori lortzeko egin duen lan guztia nabarmendu, eta merezitako txapela dela esan dute.
Mikel Idoate eta Abel Barriola pilotari ohiek Unai Lasok eta Peio Etxeberriak jokatutako Lau t'erdiko finala aztertu dute. Partida ona eta gogorra izan da, bien ustez.
Unai Lasok 22-19 irabazi dio Peio Etxeberriari Lau t'erdiko finalean, eta bere lehen txapela eskuratu du txapelketan. Hunkituta azaldu da Baikoko pilotaria, eta gaizki hasi arren irabazi arte aurrera jarraitzen jakin duela adierazi du.
Final bana jokatu dute aurretik txapelketa honetan (Lasok 2021ean eta Etxeberriak iaz), eta borrero bera izan zuten biek: Jokin Altuna (9 urtean lehen aldiz ez da finalean izango).
Lehenengo jardunaldiko bi multzoetako garaileek elkarren aurka jokatuko dute Lau t'erdikoaren finalerdietara hurbiltzeko. Batetik, Unai Laso eta Peio Etxeberria lehiatuko dira, eta bestetik, Jokin Altuna eta Erik Jaka.
Asteburuan jokatuko da Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako 2. jardunaldia. Urriaren 26an Elordi eta Peña II.a ariko dira nor baino nor gehiago, Bizkaia frontoian. Hilaren 27an lehiatuko dira Altuna III.a eta Jaka, Ogetan.
Laso eta Salaberria nor baino nor gehiago ariko dira urriaren 12an Bizkaia frontoian, Lau t'erdiko final-zortzirenetan; horrez gain, urriaren 14an, Beotibarren lehiatuko dira Elordi eta Zabala. Protaginistek materiala hautatu dute.
Unai Laso txapela lortzeko lehian egongo da, iaz baja izan ostean. Jokin Altuna titulua berriz lortzen saiatuko da. Horrez gain, Iñaki Artolaren parte hartzea zalantzan dago. Baikoko pilotariak azken unera arte itxarongo du jokatuko duen ala ez erabakitzeko.
Lau t'erdikoan Peña II.a Ezkurdiari gailendu zaio 4-6, 6-1, 4-6 eta 1-6. Jarraian, binakako lehian, Laso eta Mariezkurrenak hiru setetan irabazi diete Altuna eta Rezustari (1-6, 5-6 eta 2-6). Hartara, Agirreren eta Bakaikoaren buruz buruko lehia ez da erabakigarria izan (3-6, 2-6 eta 1-6).
18:30etik aurrera, honako neurketa hauek jokatuko dituzte Bizkaia Torneoaren Finalean: Ezkurdia vs Peña II, Altuna III-Rezusta vs Laso-Mariezkurrena II eta Egiguren V vs Bakaikoa.
Altuna III.a-Martija, Elordi-Zabaleta, Urrutikoetxea-Mariezkurrena II.a eta Laso-Imaz bikoteek hartuko dute parte. Finala abuztuaren 5ean izango da, Bizkaia Frontoian.
Azpeitiarrak ezin izan du jokatu 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida, eta ospitalera eraman dute, zorabiatuta. Horren aurrean, buruz buruko partida jokatu dute Fustok eta Ibai Perezek, eta Sestaoko palista nagusitu da, bi setetan (9-10 eta 9-10).
Julen gasteiztarra zesta-puntan dabil, eta Iron Cupeko finala jokatuko du ostiralean; Asier lezamarra palista da, eta Bizkaiko Openeko finalean arituko da larunbatean. EITBk biak batu ditu.
Maldonado-Del Rio eta Gaubeka-Gordon bikoteak arituko dira, nor baino nor gehiago, larunbat arratsaldean, Bizkaia frontoian. Jaialdia 17:15ean hasiko da, eta eitb-eus-ek eta ETB1ek zuzenean emango dute.
Ladis Galarza, Oinatz Bengoetxea, Asier Agirre, Julen Martija eta Jose Angel Iribar Buruz Burko finala ikustera bertaratu dira Bilboko Bizkaia frontoira eta zenbait adierazpen egin dituzte.
2024ko Buruz Burukoaren txapeldunak hitz bereziak izan ditu familiarentzat eta zaleentzat. Hunkituta agertu da bere ibilbideko bederatzigarren txapela eta Buruz Burukoan hirugarrena irabazita.
Jokin Altunak irabazi du Buruz Buruko Txapelketa, Bizkaia frontoian, Unai Laso mendean hartuta (22-5). Hirugarren postua Iñaki Artolarentzat izan da, finalaurrekoa Altunaren aurka galdu zuen pilotariarentzat. Jose Angel Iribarrek txapeldunaren kamiseta eman dio Altunari.
Unai Lasoren amonetako bat Bilboko San Adrian auzoan bizi da, eta bilobak Jokin Altunaren aurka jokatu behar duen finala ikustera joan da. Aitortu duenez, oso urduri jartzen da bilobaren partidetan.
Unai Lasok txapelketako partida guztiak alde handiarekin irabazi ditu, eta Jokin Altuna bera ere mendean hartu zuen. Bi pilotariak maila onean iritsi dira finalera, eta partida ikusgarria espero da.
Nafarrak Buruz Buruko finala jokatu du igandean, bere bigarrena, Jokin Altunaren aurka. Orain arte, bost partida irabazi eta aurkari guztiak 12tik behera utzi ditu, tartean Altuna bera, eta horrek konfiantza ematen dio.
2024. urteko Bizkaia Torneoa aurkeztu da, formatu aldaketarekin. Partidak ez dira 22 puntura jokatuko, 5 setera baizik. Bakoitza 6 tantotara lehiatuko da, eta berdinketaren kasuan, bosgarren seta, 3 tantora izango da. 24 pilotarik parte hartuko dute taldetan banatuta, 6 multzo desberdinetan.
Setak 6 tantora izango dira, eta bi seteko berdinketa balego, bosgarren seta hiru tantora jokatuko da. 24 pilotarik hartuko dute parte, sei taldetan antolatuta: Anboto, Ganekogorta, Gorbeia, Kolitza, Oiz eta Sollube.