Ikusgarria izan den partidan, Alex Mozasen gizonek bigarrenez menderatu dute Ystads, alegia, D multzoan "main round" izeneko faserako sailkatzea lortu duen beste taldea; hala, Irungo taldeak lau puntu dituela ekingo dio hurrengo multzo faseari.
Irungo taldea eta Suediakoa ariko dira nor baino nor gehiago Artalekun, gaur, 20:45ean. Garaipena lortuz gero, Bidasoa lau punturekin pasatuko litzateke final-zortzirenetara.
Euskal taldea nagusi izan da Chrobry Glogowren aurka, eta garaipena eskuratu du. D multzoan, Bidasoak eta Ystads IFk lortu dute sailkatzea txapelketako txanda nagusirako; datorren asteartean, Artalekun jokatuko duten Bidasoa-Ystads IF partidako puntuek txanda nagusi horretarako balio izango dute.
Irungo taldeak Polonian jokatuko du Europako Ligako multzoen faseko bosgarren jardunaldiko partida. Garaipenak final-zortzirenetarako txartela emango lioke Bidasoari. Neurketa 20:45ean hasiko da.
Alex Mozasen taldeak nagusitasun handiz hartu du mendean, Artalekun, aurreko astean, Errumanian, 35-30 garaitu zuen aurkaria. Multzo faseko lau jardunaldi jokatuta, Bidasoa lehen postuan da, berean.
Errumaniako taldea euskal taldea baino hobeto aritu da, eta Bidasoak, horrenbestez, txapelketako multzo fasean, garaipen, berdinketa eta porrot bana ditu, oraingoz. Bidasoaren multzoan, lau taldeek dituzte hiruna puntu, eta euskal taldea bigarren postuan da.
Irungo taldeak Errumanian jokatuko du European League txapelketako D multzoko hirugarren jardunaldiko partida. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB4k, gaur, 18:45ean.
Bidasoak Ystads IF menderatu du bigarren zatian (23-29), eta lider da EHF Europako Ligako bere multzoan. Asier Nieto jokalaria pozik agertu da taldeak egindako lanarekin.
Gipuzkoako taldeak urriaren 15ean Ystads IF taldearen kontra jokatuko duen Europako Ligako 2. jardunaldiko neurketari buruz hitz egin du Asier Iribar Bidasoa Iruneko jokalariak.
Bidasoa Irunek 33-33 berdindu du Chrobry Glogow taldearen aurka Europako Ligako lehen jardunaldiko partida. Irungo taldeak azken hasperenean lortu du berdinketaren gola, zazpi metroetatik.
Bidasoak hogeita hamahiruna berdindu du Chrobry Glogowren aurka, EHF Europako Ligako multzo faseko lehenengo jardunaldian. Azken unera arte ez dutela etsi azpimarratu du Asier Nieto jokalariak.
Partida bikaina jokatuta, Chrobry Glogow aurkari, Gipuzkoako taldeak neurketako azken jokaldian eskuratu du berdinketa; azken minutuan, Bidasoak bi gol egin ditu, eta meritu handiko puntua batu du.
Julen Mujika Bidasoa Irun taldeko jokalariak prentsaurrekoan hitz egin du urriaren 8ko Chrobry Glogow taldearen aurkako European Leagueko partidari buruz. Gogotsu eta ilusioz azaldu da Europako erronkari aurre egiteko.
Hendaiako Auzitegian deklaratu dute goizean zazpi ekintzaileek, eta epaileak behin- behinean 24 orduko atxiloaldia ezarri die. 15:30 pasatxotan askatu dituzte.
23 urteko jokalariak ondo ezagutzen du Asobal Liga; bi urte eman zituen Ademar Leon taldean eta Club Balonmano Angel Ximenez Puente Genil taldean aritu zen iragan denboraldian.
Bidasoa Irun D multzoan lehiatuko da, eta ondoko taldeak izango ditu aurkari: CSM Constanta, KGHM Chrobry Glogow eta Maritimo da Madeira Andebol SAD eta Ystads IF HF taldeen arteko kanporaketako irabazlea.
Bolea Zaragozan hasi zen eskubaloian jokatzen, bere jaioterrian, eta 1990ean Bidasoa Irunek fitxatu zuen. Taldera itzuli zen entrenatzaile gisa eta 2016an Asobal Ligara igotzea lortu zuen.
EHFk ez du Gipuzkoako taldea sartu 2024-2025 denboraldiko Txapeldunen Liga jokatuko dutenen zrrendan. Beraz, Irungo taldeak European League txapelketa jokatuko du.
18 urteko jokalari poloniar gazteak datozen bi denboraldietarako kontratua sinatu du klub bidasoarrarekin. 2024-2025 sasoia, BM Guadalajara taldean jokatuko du, utzita.
Bidasoa taldeko entrenatzaileak bere ibilbideaz hausnarketa egin du azken agurra esan aurretik. Gorabehera asko egon dira, baina gauza politak ere gertatu dira, bai alde profesionalean, baita alde pertsonalean ere.
Gipuzkoako taldeak 28-32 galdu du Kataluniakoaren aurka Errege Kopako finalerdietako partida, Jacobo Cuetararen taldeak bigarren zati oso ona jokatu arren.
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalurrekoa jokatzeko txartela lortu du, gaur arratsaldean Ciudad Real mendean hartuta. Asier Iribarrek azpimarratu du taldea titulua lortzeko konfiantza handiarekin dagoela.
Finalean, Bera Berak Errotabarri menderatu du, 19-37, eta Bidasoak Erromoko Eskubaloia taldea hartu du mendean, 20-41. Bi finalak Ermuan jokatu dituzte, Miguel Angel Blanco kiroldegian, eta giro ederra izan da bertan.
Joan den igandean Granollersen kontrako jokatutako ligako partidan (30-30), berez sartu ez zen gol bat ontzat eman zioten Kataluniako taldeari, eta azken emaitzan eragin garbia izan zuen.
Azken fase horretan zortzi talde lehiatuko dira; maiatzaren 31tik ekainaren 2ra bitartean jokatuko dute, oraindik ez dute zehaztu non. Errege Kopako hirugarren kanporaketan, Jacobo Cuetararen gizonek Alacanteko taldearen etxean irabazi dute.
Bidasoa Irun hasieratik joan da garaipenaren bila, eta ez dio inolako aukerarik eman Helvetia Anaitasunari. Iruindarrak azkenera arte saiatu dira, baina beti joan dira irundarren atzetik markagailuan.