Mutrikuko jokalaria Estatu Batuetako ligan jokatzen eman ditu azken hilabeteak, FC Dallas taldean. Milaka kilometrora egonda ere, gertutik eta gustura jarraiten ari da Reala LaLigan eta Txapeldunen Ligan egiten ari dena.
2023ko denboraldia ari dira jokatzen txapelketa horretan; Realeko jokalari ohiak aurtengo denboraldia amaitzeko geratzen den tartean jokatuko du bere talde berrian, eta aukera du 2024an ere jarraitzeko.
Brais Mendezek, 27. minutuan, eta Chok, 73. minutuan, egin dituzte bi golak; Erik Lamelak, 77.ean, 2-1ekoa jarri du. Arratsalde bikaina izan da Anoetan; Asier Illarramendi kapitainak garaipena eskuratuta esan dio agur Realari.
Vila-realek Rayoren zelaian jasotako porrotak sailkapeneko laugarren postua ziurtatzen die donostiarrei. Griezmann, Molina eta Sorloth izan dira neurketako golegileak.
Realeko kapitainak asteazkenean iragarri duenez, taldea utziko du denboraldiaren amaieran. Prentsaurrekoan hunkituta azaldu du ez dakiela non jokatuko duen, baina asmoa duela futbolari gisa jarraitzea.
Mutrikuko erdilariak 251 partida ofizial jokatu ditu orain arte Realeko jokalari gisa; asteazkenean klubak eta Illarramendik berak jakitera eman dutenez, ez du talde txuri-urdinean jarraituko.
Erritmo biziko neurketa izan da. Lehen zatian, Realak etxekoek baino hobeto jokatu du. Sailkapenean, bi taldeen arteko aldea sei puntukoa da oraindik, Liga amaitzeko zazpi norgehiagoka falta direnean; Realak, beraz, abantaila ona du aurkari zuzena den Betisekiko.
Zuri-gorriek garaipena bereganau dute San Mamesen talde txuri-urdinaren aurka, 2-0eko emaitzarekin. Iñaki Williamsek sartu ditu norgehiagokako bi golak.
Donostiako klubak Ligak antolatutako biran parte hartuko du eta bi lagunarteko jokatuko ditu Ipar Amerikan. Lehenengoan Atleticoren aurka jokatuko du Monterreyn (Mexiko) eta ondoren Betisen aurka San Frantziskon (AEB).
Donostiarrak jokoaren jabe izan dira Reale Arenan, joaneko partidako 2-0eko emaitza defendatu besterik egin ez duen Erromaren aurka. Ez dute golik sartu, eta Europako txapelketatik kanpo geratu dira.
Erromako Olinpikoan izandako 2-0ekoak gutxienez bi gol egitera behartzen ditu Imanolen gizonak; horrek kanporaketa luzapenera eramango luke. Aurreikuspena da Realaren hamaikakoan ez izatea aldaketa askorik Italiako neurketarekin alderatuta. Partida 21:00etan hasiko da.
Realak Erromaren aurkako kanporaketako itzulikoa jokatuko du ostegunean, Reale Arenan. Txuri-urdinek aurreko astean Italian bildutako emaitza txarra (2-0) irauli behar dute, eta Asier Illarramendi kapitaina sinetsita dago lor dezaketela.
Imanolen taldeak, ostegunean, Erromaren aurkako joaneko partida jokatuko dute. Jose Mourinho da italiarren entrenatzailea; egun, Erroma laugarren postuan dabil Italiako Ligan, eta Konferentzia Liga irabazi zuen 2022an. Sorloth eta Silva hamaikakoan egon litezke, eta neurketa 18:45ean hasiko da.
Zubeldiak 40. minutuan bere atean sartutako gol batekin Realak ezin izan du bigarren zatian markagailua irauli eta hiru puntuak Mestallan gelditu dira.
Txuri-urdinak 0-3 jarri dira aurretik 60. minuturako. Etxeko taldeak, baina, ez du amore eman, eta jaitsiera postuetatik aldentzeko beharrak 2-3 jartzera eraman ditu, Reala azken minuturaino estu hartuz.
Donostiako taldeak 39 puntu lortu ditu lehen itzulian, 12 partida irabazita eta hiru berdinketa izanda; soilik lau partida galdu ditu. 2022-03 Ligako lehen itzulia amaituta, Raynald Denoueix entrenatzailea zela, 43 puntu zituen Realak.
Realak galdu egin du Leedsen aurka Ingalaterran jokatutako lagunartekoa, azkena, asteazkenean Kopako partida jokatu baino lehen. Zubimendik ireki du markagailua, baina etxekoek buelta eman diote partidari.
Imanolen mutilek ezin izan dute punturik atera Coliseumean eta esku-hutsik atera dira handik. Sadiqek zelaia lesionatuta utzi behar izan du 35. minutuan.
Min hartuta egon ostean, Asier Illarramendik entrenamendua egin du taldekideekin batera. Mikel Oyarzabal ere lansaioan egon da, opor egun bazuetaz gozatu ondoren.
Asier Illarramendi Realeko futbolariak Julian Iantziri esan dionez, bere lesiotik sendatu da, eta badabil entrenatzen. Bestalde, azaldu du urtero Mutrikuko kuadrillarekin triatloia antolatzen duela, eta ondoren bazkaria egiten dutela lagun artean. Aurten berak irabazi du triatloia.
Asier Illarramendi Realeko kapitainak eskerrak eman nahi izan dizkie lehen lerroan borrokan dabiltzan langile guztiei. Ospitaletik keinua eskertu dute.
Realeko jokalaria finala jokatu aurretik lesionatu zen, baina garaipen honekin tristura atzean utzi du. Honen atzean lan asko egon dela adierazi du eta Kopa sari bikaina dela esan du.