Ez da lehen aldia Michelena legebiltzarkide dela; izan ere, Maria San Gilek EAEeko PPren presidente kargua utzi zuenean haren eserlekua hartu zuen Gasteizeko Ganberan.
EAEko PPko bozeramaileak Azpimarra saioan adierazi duenez, testua bera aurkeztu ostean ezagutu zuen. Alderdi barruan gertatzen ari dena argitu digu Garridok.
Alonsok onartu du erronka ugari dituela aurretik, baina azpimarratu du lehentasun nagusia Rajoy berriro Espainiako presidente izatea dela. Ostiral honetan hartuko du EAEko PPren presidente kargua.
Alfonso Alonso Osasun ministro eta Arabako PPren presidentea izango da Euskadiko Alderdi Popularren presidente berria, Arantza Quirogak dimisioa eman eta gero.
"PPk argi utzi du ez duela mugitu nahi, atzera begira dagoela eta hiritarrei bizkarra ematen diela", Podemos Euskadiko Koordinazio Batzordearen arabera.
Arantza Quirogak eta Maria Dolores de Cospedalek atzo elkarrekin bazkaldu zuten. Kargua ez uzteko eskatu zion PPko idazkari nagusiak, baina Quirogak entzungor egin dio.
Alderdiak erretiratu arazi ziola berak bakegintzarako aurkeztutako proposamena aitortu du. Asmo horrek huts egitearen arrazoi guztia ezin zaiola Ezker Abertzaleari egotzi ere esan du.
Ordezkoa ezohiko batzar batean izendatzea litekeena da, Semperrek azaldu duenez. Bestalde, dimisioa errespetatzen duela esan du Marotok, eta haren ordezkoa izango ez dela erantsi du.
Euskadiko PPren zuzendaritza Gasteizen batzartu da Arantza Quirogaren etorkizun politikoa aztertzeko. Protagonista bera ordea ez da bertan izan. Nerea Llanosek esan duenez Quiroga Madrilen da.
Quiroga, abortuaren aurkako katolikoa, euskal politikagintzako figurarik adierazgarrienetarikoa da; izan ere, Eusko Legebiltzarreko presidentea (2009-2012) izan den Alderdi Popularreko lehen kidea da.
"Gertatutakoa" alderdikideei azaltzeko eskatu dio Gipuzkoako PPren presidenteak Quirogari, "patxadaz eztabaidatu" ahal izateko. Cospedalek eta Marotok garrantzia kendu diote auziari.
Asteazkenetik ez da inon ageri, elkarbizitza lantalde berria eratzeko proposamena erretiratu zuenetik. Alderdikideek esan dute Quirogak ez duela pentsatu behar Madrilek ez duela aintzat hartu.
Bizikidetza lantalderako ekimena atzera botatzea “luzarorako kontua ez izatea” espero du EH Bilduk. PSE-EEren hitzetan, “harrigarria” izan zen PPk “ezker abertzalearekiko eskaera maila arintzea”.
Arraizek adierazi duenez, Euskadiko PPren aldetik aldaketa sumatzen da; eta, bere iritziz, aldaketa horri bide eman behar zaio, hemendo egoera aldatzeko.
Gaurkoa ez da Euskadiko Alderdi Popularrean bizi duten azken polemika. Izan ere Arantza Quiroga presidentziara heldu zenetik, hartu dituen erabaki askok haserrea eragin dute bere alderdikideen artean.
Quirogak dio ez dela Legebiltzarrean erregistratutako Askatasun eta Elkarbizitzarako ponentziarekin aurrera egiteko unea. Ardura EH Bilduri egotzi dio.
Arantza Quiroga EAEko PPren presidenteak, bere aldetik, ukatu egin du EH Bildurekin akordio batera iritsi izana, ETAren errefusa zehatza baino gehiago orokorra izan dadin.