Realeko jokalari ohiak 137 partida jokatu ditu Frantziako selekzio absolutuarekin, eta 44 gol sartu. Griezmannek, 33 urtekoa bera, 2018ko Munduko Txapelketa irabazi zuen, Frantziarekin.
Athleticek Errege Kopako bigarren finala galdu du bi asteren buruan, oraingoan, Bartzelonaren aurka. Kataluniarrek lau gol egin dituzte 12 minutuan, 60. minututik 72. minutura bitartean.
Gorritxoek lehen ordu erdi txukuna egin dute baina ondoren Koemanen taldea jaun eta jabe izan da. Lau partida daramatzate nafarrek garaipenik lortu gabe.
Kirol zuzendariari 'Le Parisien' egunkarian egindako elkarrizketaren arabera, PSGk jokalaria zigortu nahi du. Egun, Griezmannek antzeko egoera bizi du; izan ere, ez baitzen lehen entrenamenduan izan.
Abelardoren taldeak aurpegia eman du baina Atleticok merezita eraman ditu hiru puntuak. Hala ere, hiru goleko errenta gehiegizkoa izan da zelaian ikusitakoaren arabera.
Madrildarrek 2-0 irabazi diote Erromari, Antoine Griezmannek sartutako gol eder bati esker. Chelseak Azerbaijanen garaitu du (0-4), eta PSGk Celtic jipoitu du (7-1).
Cristiano Ronaldo, Lionel Messi eta Antoine Griezmann dira sari ospetsu hau irabazteko hautagai nagusiak. Aduriz ez dago zerrendan Europa Ligako pitxitxia izan zen arren.
Atletico Madrilek Anoetan jokatuko du igande honetan, eta Antoine Griezmann Realeko jokalari ohia berriro arituko da Donostiako estadioan. Hori bai, aurkariaren kamiseta jantzita.
Albisteak etengabe sortu dira familia txuriurdinean. Reala Aberdeenen aurkako partida prestatzen egon da. Granerok 4 urterako sinatu du, eta Griezmann Zubietan azaldu da denez agurtzeko, esker onez.
"Txapeldunen Ligan ez genuen gauza handirik egin, baina hobera egiteko asko ikasi genuen", esan du Griezmannek Realaren webgunean argitaratutako elkarrizketan.
Realeko jokalariak ez zuen golik egin, baina gustora aritu zen Frantziako selekzioan, 68 minutuz. Frantziak Holandari irabazi zion Stade de France zelaian (2-0).
Realak partida biribila jokatu, eta aise irabazi du Elxen aurka, Anoetan. Antoine Griezmannek hat-trick bat lortu du lehen aldiz. Carlos Velak ere gola egin du.
Realak jipoia jaso zuen Real Madrilen aurka, eta burumakur itzuli dira jokalariak Zubietara. dena den, larunbatekoa ahaztu nahi dute Ligako geldialdi honetan.