Amaitu da 2024ko Amstel Gold Race lasterketa. Pello Bilbao bikain ibili da. Mathieu van der Poel faboritoa atzean geratu da helmugarako 30 kilometro falta zirenean. Bideo honetan dituzu ikusgai momentu esanguratsuenak eta irabazlea erabakitzeko esprinta.
Marianne Vosek bigarrenez irabazi du Amstel Gold Race lasterketa. Gainera, 2024ko edizioa modu zirraragarrian bereganatu du. Lorena Wiebesek irabazi behar zuela zirudien, baina behar baino lehen ospatu du, Vosek helmugako marraren gainean aurreratu baitu.
Flandriako Tourrean eta Paris-Roubaixen erakustaldia eman ondoren, Mathieu van der Poel munduko txapelduna faborito argia da 58. ediziorako. Proba zuzenean ikusi ahal izango da etxe honetan, 14:00etatik aurrera.
Historiako hamargarren Amstel Gold Race Ladies Edition lasterketa eta 58. Amstel Gold Race proba igandean jokatuko dituzte, Herbehereetan. Demi Volleringek 2023ko garaipena berretsi nahi du, eta Van der Poel da hautagai nagusia Pogacarren lekukoa hartzeko. EITBk zuzenean emango du, 14:00etatik.
Demi Volleringek eskuratu du garaipena 2023ko Amstel Gold Reacean. Lotte Kopecky taldekidea izan da bigarren eta Shirin Van Anrooijek itxi du podiuma. Ane Santesteban 12. izan da, Annemiek Van Vleutenen atzetik.
Helmugarako 29 kilometro falta zirela hasi du bakarkako helmugarako bidea. 36 kilometrora jo du erasoa esloveniarrak baina orduan Healyk eta Pidcockek gurpilean eutsi diote. Azkenean, bakarrik gurutzatu du helmuga Ardenetako lehen lasterketan.
Tadej Pogacarrek erakustaldia eman du 2023ko Amstel Gold Racean. Esloveniako txirrindulariak garaipena bereganatu du, jaun eta jabe izanda. Bideo honetan dituzu ikusgai lasterketako unerik onenak.
Demi Volleringek bereganatu du garaipena Herbehereetako lasterketan; Taldekide duen Lotte Kopecky izan da bigarren, eta Shirin Van Anrooij, hirugarren. Ane Santesteban euskal txirrindulariak hamabigarren postuan amaitu du, lan bikaina eginda.
Amstel Gold Race klasikoko 56. edizioa helmugako argazkiak erabaki du. Hark erakutsi du Michal Kwiatkowski poloniarrak Benoit Cosnefroy frantziarrak baino lehenago zeharkatu duela helmuga.
Hasiera batean AG2R taldeko frantziarrak taldekideekin batera garaipena ospatu badu ere, helmugako argazkiak Ineos taldeko poloniarrari aitortu dio loria.
Emakumezkoen lasterketak 128 kilometroko ibilbidea izango du, tartean aldapa gogorrez betetako 10. Gizonezkoek, berriz, 254 kilometroko ibilbidea egingo dute.
Txirrindularitzan teknologia erabilgarria izan ohi da, oso, baina ez beti. Igandean Amstel Gold Raceko helmugako fotofinishak ez zituen zalantzak argitu.
Bi txirrindulariak esprint estuan lehiatu dira, eta epaileek azken irudiaren azterketa sakona egin behar izan dute garailearen izena jakitera eman aurretik.
Amstel Gold Race Herbehereetako klasikoaren 2021eko edizioa hiru iheslarien arteko esprintean erabaki da: Tom Pidcock, Wout Van Aert eta Maximilian Schachmannen artean, hain zuzen ere.
Tom Dumoulin (Jumbo) herbeheretarrak, behin-behinean txirrindularitza profesionaletik aldenduta dagoenak, Amstel Gold Race lasterketako pasaera zale gisa ikusi du.
Holandako Gobernuak COVID-19aren pandemia gelditzeko ezarritako neurri berriek ez dute baimentzen pertsona askoko talderik biltzea, eta antolatzaileek klasikoa bertan behera uztea erabaki dute.
Jakob Fuglsang eta Julian Alaphilippe elkar zaintzen ibili ziren azken kilometroan. Ez ziren ohartu atzeko taldetxoak harrapa zitzakeenik, eta Van der Poelek ezustekoa eman zuen.
Holandarra nagusi izan da lasterketa amaiera ikusgarri batean. Poloniarra, berriz, azkarrena izan da emakumezkoen lehian, Annemiek van Vleuten herbeherearraren aurretik.
Gipuzkoarrak Itzulia irabazi berri du eta sasoi betean da. Alejandro Valverde, Philippe Gilbert eta Julian Alaphilippe dira faborito nagusien artean dauden beste txirrindulari batzuk.
Ardenetako klasikoen lehenengo lasterketa da Amstel Godl Race, ondoren Flèche - Wallone eta Lieja-Bastogne-Lieja jokatuko dira. Michael Valgrenek irabazi zien 2018an.
Philippe Gilbert (Quick Step Floors) belgikarrak laugarrenez irabazi du Amstel Gold Race lasterketa. Esprintean nagusitu zaio bigarren izan den Marcel Kwiatkowski (Sky) txirrindulariari.
Enrico Gasparottok irabazi du Amstel Gold Race klasikoa eta Gent-Welvegem lasterketan hil zen Antoine Demoitie bere taldekideari eskaini dio Holandan lortutako garaipena.
Enrico Gasparotto (Wanty-Groupe Gobert) italiarrak irabazi du Holandako klasikoa eta Gent-Wevelgem lasterketan hil zen Antoine Demoitie bere taldekideari eskaini dio garaipena.