San Tomas egunez, aizkolaritzako Urrezko Kopa jokatu dute. Nerea Arruti, Karmele Gisasola, Malen Barrenetxea, Lucia Orbe eta Nerea Sorondo lehiatu dira bertan. 45 ontzako bost enborrak mozten azkarrena Nerea Sorondo izan da: 14 minutu eta 49 segundo.
Urrezko Aizkolarien Kopako kanporaketak jokatu dira Mallabian. Maila nagusian, Txikia IV.ak (Julen Alberdi) lortu du finalerako txartela; emakumezkoen binakakoan, Karmele Gisasola eta Uxue Ansorregi nagusitu dira; eta gazteen mailan, berriz, Igoin Pikabea eta Beñat Senosiain.
Nerea Arrutik marka ezarri du aizkolaritzan. Euskadiko txapeldunak 108 ontzako enborra bota du Hernanin. Neurri horretako enbor bat ebaki duen aurreneko emakumea da.
Iker Vicentek Mikel Mindegiaren errekorra berdindu du Nafarroako txapelketa hamargarrenez irabazita. Mindegiak berak jantzi dio txapela Otsagabiko aizkolariari. 31 minutu eta 54 segundo behar izan ditu lanak amaitzeko, iaz baino 3 minutu eta 19 segundo gehiago.
Iker Vicente aizkolaria markak apurtzen ari da. Astebetean, Euskal Herriko Txapelketako eta Urrezko Aizkolariak irabazi ditu. Orain, Nafarroako Txapelketa irabaztea du helburu, eta, gero, atseden hartzeko garaia izango du.
Nerea Arruti aizkolaritzan erreferentea da. Txapelez gain, bere ibilbideaz eta emakumeak herri kiroletan izaten ari diren oihartzunaz hitz egingo du Klaudio Landarekin. Ez galdu Hamaika entzuteko saioa, gaur, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus atarian.
Iker Vicentek laugarren aldiz irabazi du Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Liga. Euskal Herriko Aizkolari txapelketa ere hiru aldiz irabazi du. Aizkolaritzari buruz eta bere azken txapelari buruz hitz egin du saioan.
Iker Vicentek irabazi du Urrezko Aizkolarien txapeldunen ligako finala. Bera zen faborito eta aurreikuspen guztiak bete ditu. Otsagabikoak astebetean lortzen duen bigarren txapela da.
Igandean jokatuko da Euskal Herriko Aizkolari Txapelketako finala, Gasteizen, eta Iker Vicente da txapela bereganatzeko faborito nagusia. Aizkolari nafarrarekin izan gara gaur.
Sei aizkolari arituko dira nor baino nor gehiago Gasteizen, Iker Vicente faboritoa delarik. 12:00etan hasiko da, eta zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
Nerea Arrutik hiru urte daramatza aizkoran, eta hirugarren aldiz irabazi berri du Euskal Herriko Txapelketa. Finalean nola sentitu zen kontatu du urnietarrak elkarrizketa honetan.
Urnietako aizkolariak aurkariak baino puntu bat gorago dagoela berretsi du Elgoibarren. Egin beharreko lanak 17 minutu eta 33 segundoan amaitu ditu, bigarren sailkatuari hiru minutu eta erditik gora aterata.
2024ko Euskadiko 1. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketaren denborarik onena egin du bart Iker Vicentek (18 minutu eta 11 segundo) Doneztebeko frontoian, eta bertan erabaki da urriaren 27an Gasteizen jokatuko den finalean nortzuk arituko diren.
Irazabal, Zaldua eta Telleria IV.a lehiatu dira lehen txandan, eta Telleria izan da nagusi. Ondoren, Gisasola, Olaizola eta Iruretagoiena atera dira. Izeta VI.ak ez du parekorik izan aizkoran, ihes egin die aurkariei, eta txapela lortu du laugarrenez, denbora ona eginda: 30:53.
Arruti eta Ansorregi Sorondo eta Fernandez baino 36 segundo arinago ibili ziren, emakumezkoetan; gizonezkoetan, ordea, Vicentek eta Soroak Larrañagak eta Bihurrik baino 31 segundo gutxiago baliatu zituzten.
Iker Vicente nagusitu da 2024ko Urrezko Aizkolariak txapelketan, Mikel Larrañaga izan da bigarren, eta Hodei Ezpeleta hirugarren. Kirolariek ikuskizun bikaina eskaini dute Urrestillan.
ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 17:45etik aurrera, zuzenean. Elite mailan, Vicente, Larrañaga eta Ezpeleta lehiatuko dira, gizonezkoetan, eta emakumezkoetan, hiru bikote: Gisasola eta Barrenetxea, Ansorregi eta Sorrondo, eta Fernandez de Barrena eta Ariztegi.
Julen Alberdi "Txikia IV."aren aurka Tolosako zezen plazan egindako desafioa irabazi ostean, lehia ikusgarriaz aritu da Iker Vicente aizkolaria. 7.000na euro jokatu zituzten, eta Otsagabikoa izan zen garailea. 10 minutuko aldea atera zion Vicentek Alberdiri 10 kanaerdiko eta 60ko 8 enbor mozten.
Iker Vicente nagusitu da Julen Alberdiren aurkako apustuan. Bi aizkolariek Tolosako zezen plazan egin dute erronka, 2.000 ikusle baino gehiagoren aurrean, eta Vicentek irabazi du.
Hiru hilabeteko prestakuntza egin du Iker Vicente aizkolariak larunbatean Julen Alberdiren aurkako desafiorako. Lan luzea izanik, lasai hastea komeni dela azpimarratu du, oso atzean geratu gabe.
Adostutakoaren arabera, 60 ontzako 8 enbor eta 14 kanaerdiko moztu beharko dituzte Tolosako zezen plazan 18:0etatik aurrera. Aurkezpen ekitaldian, "sasoiko" eta "gogotsu" daudela aitortu dute bi aizkolariek.
Urrezko Aizkolarien binakako txapelketan nagusi izan ziren Iker Vicente eta Arkaitz Etxebeste Azpeitian jokatutako finalean. Emaitzarekin pozik eta etorkizuneko helburuen berriei begira daude orain.
Nagusi izan dira Azpeitiko Izarraitz frontoian jokatutako finalean. Emakumezkoen banakako harrijasotzailen finalean Karmele Gisasola gailendu da, eta gizonezkoen binakakoan, berriz, Imanol Royo eta Mikel Lopetegi "Urra" nagusitu dira.
Julen, Julian eta Armando Larrea aizkolariak eta trontzalariak elkarrizketatu dituzte 'Helmuga' saioan. Familian egurrarekin lotura duten herri kirolak maite dituzte.
'Larrea Egurrean' atala eskainiko du "Helmuga" saioak igande honetan, ETB1en. Julen, Julian eta Armando Larrea aizkolariak eta trontzalariak elkarrizketatuko dituzte, Barakaldon.
Emakumeek herri kiroletan duten presentzia aztertu dute "Geldiezinak" saioko atal honetan. Besteak beste, Alatzne Etxaburuak, Miren Urkiolak, Nerea Arrutik eta Karmele Gisasolak euren testigantzak eman dituzte.
Urrezko Aizkolari Kopa irabazi du Mikel Larrañagak, Julen Alberdi izan da bigarren, eta Odei Ezpeleta hirugarren. Olaia Esnaolak, bestetik, marka egin du, 125 kiloko harria hirutan jasota.
Iker Vicentek desafioa bota dio Julen Alberdiri urtarrilaren 5erako. Desafioak "harritu" egin duela esan du 'Txikia'k, eta onartu ala ez pentsatu behar du, bere esanetan.
Iker Vicente Nafarroako txapeldunak Julen Alberdi 'Txikia' Gipuzkoako txapeldunari desafioa egin dio. 60 ontzako 20 enbor mozteko eta 9.000 euroko erronka luzatu io Vicentek. Urtarrilaren 5ean Alberdiren erantzunaren zain egongo da.
Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finalak aurkeztu dituzte, Bilbon. Emakumezkoen zein gizonezkoen finalak abenduaren 8an jokatuko dira, Bizkaia frontoian, 12:00etan, eta zuzenean eskainiko dituzte eitb.eus-ek eta ETB1ek.
Erraz nagusitu zen Iker Vicente asteazkenean jokatutako Euskal Herriko Aizkolari Txapelketan. Otsagabikoak sekulako maila erakutsi zuen, eta oraindik ere irabazten jarraitzeko gosea duela berretsi du.
Iker Vicente nafarrak ez du areriorik izan asteazken honetan Iruñeko Nafarroa Arenan jokatutako finalean. Hodei Ezpeleta 'Bihurri' izan da bigarren, eta Oier Kañamares, hirugarren.