Gizonezkoen lehen lasterketa otsailaren 20an hasi zuten UAE Tourrarekin; emakumezkoen World Tourreko kideek, berriz, martxoaren 5ean ekin zioten lehiari Strade Bianche lasterketan.
Tokioko Olinpiar Jokoak direla eta lasterketa askok hasiera data aurreratu behar izan dute. Itzulia apirilaren 6an hasiko da, Tourra ekainaren 27an eta Espainiako Vuelta abuztuaren 14an.
Tropeleko txirrindulari ezagun asko arituko dira bertan: Nairo Quintana, Vincenzo Nibali, Fabio Aru, Steven Kruijswijk, Tejay van Garderen, Romain Bardet...