PRIBATUTASUN POLITIKA

EITB Taldea

Informazio orokorra

Politika honen helburua, EiTB TALDEAREN zerbitzuetara sartzen diren edo zerbitzuok erabiltzen dituzten pertsonen datu pertsonalak TALDEAK nola biltzen, tratatzen eta babesten dituen ezagutaraztea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Datuen Babesari buruzko Erregelamendu Orokorrarekin eta Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin bat etorriz, pribatutasun-politika honen helburua hau da: EITB Taldearen zerbitzuak jasotzen edo erabiltzen dituzten pertsonen datu pertsonalak nola biltzen, tratatzen eta babesten dituen ezagutaraztea.

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

EiTB TALDEA

IFK: Q0191001G

Posta-helbidea: Basurtuko Kaputxinoen kalea 2, 48013 Bilbo (Bizkaia)

Telefono-zenbakia: 94 656 3000

Harremanetarako formularioa

Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dbo-dpd@eitb.eus

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN HELBURUAK

EiTB TALDEAK honako hauetarako tratatzen ditu datu pertsonalak: batetik, gure zerbitzuak emateko eta gure jarduerei buruzko jakinarazpenak bitarteko fisiko eta elektronikoen bidez bidaltzeko; eta, bestetik, erabiltzaileen lehentasunei buruzko profilak egiteko. Horretarako, ez da pertsonei eragingo dien erabaki automatizaturik hartuko.

Dagokion zerbitzu bakoitza gauzatzeko eskatzen dugun datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio-politika espezifiko bat aurkituko du erabiltzaileak pribatutasun-atari honetan.

DATUEN JATORRIA

Biltzen ditugun datu pertsonalak aipatu datuei dagozkien pertsonek emandako informaziotik datoz zuzenean.

Bideoak gure plataformara YouTuberen bidez bidaltzen dizkiguten erabiltzaileen kasuan, haiek dira igotzen dituztenak eta gure pribatutasun politika onartzen dutenak baita YouTuberen zerbitzuaren ezaugarriak eta baldintzak ere.

DATUEN ZEHAZTASUNA ETA EGIATASUNA

EiTB TALDEAREN zerbitzuen erabiltzaileek bermatzen dute emandako datu pertsonal guztiak zehatzak eta egiazkoak direla, eta indarrean daudela, eta behar bezala eguneratuta izateko konpromisoa hartzen du bere gain.

GORDETZEA

Emandako datu pertsonalak gorde egingo dira, kasu bakoitzean biltzeko izan zituzten xedeei erantzuteko beharrezkoak diren heinean –EiTB TALDEAREKIKO loturari eusteko– eta pertsonak horiek ezabatzea eskatzen ez badu. Halaber, gorde egingo dira, EITB TALDEARI exiji dakizkiokeen lege-betebeharrak betetzeko epeen arabera.

LEGITIMAZIOA. DATUAK ERABILTZEKO GAITZEN DUEN LEGE-TITULUA

Datuen Babesari buruzko Europako Erregelamendu Orokorraren 6. artikuluak zehaztutako baldintzetan egingo da EiTB TALDEAK datuak tratatzeko legitimazioa. Aipatu artikuluaren ondorioetarako, jarduera bakoitzean aplikagarri d(ir)en zilegitasun-titulu(ar)en berri emango zaie pertsonei.

HARTZAILEAK

Datu pertsonalak tratatzen dituen bitartean, EITB Taldeak ez du daturik lagako, erabiltzaileak aldez aurretik baimena eman ezean edo legezko betebehar bat betetzeko behar-beharrezkoa denean izan ezik.

Baliteke hainbat zerbitzu emateko EiTB TALDEAREN tratamendu-arduradun izango diren enpresei jakinarazpenak egin behar izatea. Enpresok konfidentzialtasunez eta segurtasunez tratatu behar dituzte datuak.

ESKUBIDEAK

EiTB TALDEAK interesdunei beren datu pertsonalak tratatzeari lotutako eskubide hauek baliatzeko aukera ematen die:

-Beren datu pertsonaletara sartzea eskatzeko eskubidea.

-Zuzentzea edo etetea eskatzeko eskubidea.

-Tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea.

-Tratamenduari uko egiteko eskubidea.

-Datuen eramangarritasunerako eskubidea.

-Emandako baimena ezeztatzeko eskubidea.

    Edonork eska dezake EITB TALDEAK berari buruzko datu pertsonalik tratatzen duen baieztatzea, eta interesdunak bere datu pertsonalak eskuratzeko, datu okerrak zuzentzeko eskatzeko, edo, hala badagokio, ezabatzeko eskatzeko eskubidea du, besteak beste, datuak dagoeneko ez badira beharrezkoak horiek jasotzea eragin zuen xederako.

    Inguruabar jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo horien aurrean defendatzeko bakarrik erabiliko dira. Kasu jakin batzuetan, interesdunek beren datuak tratatzearen kontra egin dezakete, beren egoera zehatzarekin lotutako arrazoiengatik.

    Kasu horretan, EiTB TALDEAK datuak tratatzeari utziko dio, ezinbesteko legezko arrazoiengatik edo erreklamazioak egiteko edo horien aurrean defendatzeko izan ezik.

    Xede jakin baterako baimena eman badu, interesdunak eskubidea du emandako baimena edozein momentutan ezeztatzeko, ezeztatu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunari kalterik egin gabe.

    Datu pertsonalen gaineko eskubideak erabiltzeko, formularioa deskargatu pdf formatuan, bete eta bidali posta helbide honetara, DBO-DPD erreferentzia jarrita: EiTB TALDEA, Basurtuko Kaputxinoak 2, 48013, Bilbo (Bizkaia). Bestela, helbide elektroniko honetara bidali: dbo-dpd@eitb.eus.

    Datu pertsonalak babesteari lotutako bere eskubideak betetzen ez direla irudituz gero, erreklamazio bat aurkez dezake Datuak Babesteko Agentzian, edo horren webgunearen bidez: https://www.agpd.es.

    DATUEN BABESAREN ORDEZKARIARI BURUZKO INFORMAZIOA

    Datuen Babesari buruzko Europako Erregelamendu Orokorra betez, EiTB TALDEAK datuen babesaren ordezkari bat du, EITB TALDEAK informazio pertsonala pertsonak errespetatuz kudeatzen duela zaintzeko, eta datuen babesaren araudia betetzen dela ziurtatzeko. Figura horrekin harremanetan jartzeko, helbide elektroniko hau erabil daiteke: dbo-dpd@eitb.eus

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena