Oscarrak 2020

1 / 7 Hurrengoa
Hollywoodeko aktoreak, ikusgarri Oscar sarietako alfonbra gorrian

Hollywoodeko aktoreak, ikusgarri Oscar sarietako alfonbra gorrian

Rosalia, Katy Perry, Demi Moore, Margaret Qualley eta beste hainbat aktore Oscar sarietako alfonbra gorrian izan dira.

Sean Baker, zuzendari onenaren sariaren irabazlea

Sean Baker, zuzendari onenaren sariaren irabazlea

Estatubatuar zuzendariak pelikulak aretoetan, jendartean, ikustearen garrantzia azpimarratu du "Anora" filmarengatik zuzendari onenaren Oscar saria jasotzeko tenorean.

Albiste izango dira: Oscar Sariak 2025, martxoak 3ko sarraskiaren urteurrena eta Ukrainako gerra

Albiste izango dira: Oscar Sariak 2025, martxoak 3ko sarraskiaren urteurrena eta Ukrainako gerra

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Adrien Brodyk irabazi du gizonezko aktore onenaren saria

Adrien Brodyk irabazi du gizonezko aktore onenaren saria

"The Brutalist" filmeko protagonistaren bigarren Oscar saria da, 2003an "The pianist" Polanskiren filmarengatik lortutakoaren ondoren. 29 urte zituela irabazi zuen lehenengo hura, eta inoizko saridun gazteena da atal horretan.

Oscar sarien 97. edizioaren irabazleen zerrenda

Oscar sarien 97. edizioaren irabazleen zerrenda

"Anora" pelikula izan da Oscarren 97. edizioaren gaueko irabazle nagusia, bost sari bereganatuta, tartean, film onenarena. Hau da gaueko irabazle guztien zerrenda.
''Anora''k irabazi du film onenaren Oscar saria

''Anora''k irabazi du film onenaren Oscar saria

Cannesen Urrezko Palma irabazi eta gero, "Anora" Sean Bakerren filmak argi utzi du bere urtea izan dela 2024a. Zinema independentearen balioa aldarrikatu dute ekoizleek, tartean Baker zuzendariak berak, saria jasotzeko orduan.

Mikey Madison, emakumezko aktore protagonista onenaren Oscar sariaren irabazlea

Mikey Madison, emakumezko aktore protagonista onenaren Oscar sariaren irabazlea

Estatubatuar aktoreak sexu langileei eskaini die saria, "Anora"ko pertsonaia lantzeko beraiekin lankidetzan aritu eta gero.

Anorak bere gau handia ospatu du Oscarretan

"Anora"k bere gau handia ospatu du Oscarretan

Sean Bakerren filmak bost sari irabazi ditu Hollywoodeko Zinema Akademiaren urteko gau nagusian, tartean film onenarena eta zuzendari onenarena Bakerrentzat berarentzat; zinema independentearen balioa aldarrikatu du "Anora"k Los Angelesen ospatu duten galan.
Guztia prest da Hollywooden, Oscar Sarietarako

Guztia prest da Hollywooden, Oscar Sarietarako

Euskal Herrian 01:00ak direnean hasiko da gala (17:00ak Los Angelesen). Anora, The Brutalist, Conclave eta Emilia Perez pelikulak dira aurtengo hautagai nagusiak.

'Anora', 'Conclave' eta 'Emilia Perez' pelikulek azken lehia dute Oscar sarietan

'Anora', 'Conclave' eta 'Emilia Perez' pelikulek azken lehia dute Oscar sarietan

Publizitate kanpaina biziak eta zenbait kasutan Oscarretarako bidea ilundu duten eztabaidak nabarmendu dira orain arteko ekitaldietan.
Karla Sofia Gasconek polemikaren ostean behin betiko isiltasuna iragarri du eta barkamena eskatu du

Karla Sofia Gasconek polemikaren ostean behin betiko isiltasuna iragarri du eta barkamena eskatu du

Duela urte batzuk X sarean argitaratutako mezu arrazisten harira polemika piztu ostean, aktoreak esan du ez duela berriro hitz egingo, filmari kalterik ez egiteko.
Kritika gogorrak Karla Sofia Gasconi, aspaldiko txio arrazista eta iraingarriak argitara atera ostean

Kritika gogorrak Karla Sofia Gasconi, aspaldiko txio arrazista eta iraingarriak argitara atera ostean

Gehienbat 2020 eta 2021 artean idatzitako argitalpen eztabaidagarriak Gasconen X kontutik ezabatuta dauden arren, oraindik ere bolo-bolo dabiltza sare sozialetan, erabiltzaile batzuek, Sarah Hagi kazetariak kasu, horietako batzuen berri eman ostean.
Karla Sofia Gascon: ''Irabazteko gogo handia daukat, kritikatu nautenak izorratzeko''

Karla Sofia Gascon: ''Irabazteko gogo handia daukat, kritikatu nautenak izorratzeko''

Oscar Sarietako Emakumezko Aktore Onenaren izendapena jaso ostean, "irainak, mehatxuak eta laidoak" egin dizkiotela salatu du "Emilia Perez" filmeko aktore protagonistak. "Niregatik, jarrai dezatela, nire gasolina dira", gaineratu du.

13 izendapen lortuta, 'Emilia Perez' fenomenoa da Oscarretarako faborito nagusia

13 izendapen lortuta, 'Emilia Perez' fenomenoa da Oscarretarako faborito nagusia

Karla Sofia Gascon espainiarra eta Zoe saldaña dominikarra protagonista dituen 'Emilia Perez' narcomusikal mexikarrak lortu ditu izendapen gehien (13). Haren atzetik dira 'The Brutalist' eta 'Wicked' musikala, bakoitzak 10 izendapen lortuta.
Hona hemen 2025eko Oskar sarietarako izendapen guztiak

Hona hemen 2025eko Oskar sarietarako izendapen guztiak

Emilia Perez musikala da Oscar sarietarako faborito nagusia, 13 izendapen lortuta. 'The Brutalist' eta 'Wicked' filmek 10na izendapen lortu dituzte. Oscar sarien gala martxoaren 2an izango da, Hollywooden.
Oscarretako izendatuen iragarpena atzeratu dute, Los Angeleseko suteen ondorioz

Oscarretako izendatuen iragarpena atzeratu dute, Los Angeleseko suteen ondorioz

Urtarrilaren 23an egingo dute hilaren 19rako iragarrita zegoen ekitaldia. Gainera, izendatuen luntxa ere bertan behera utzi dute.
 'Emilia Perez' izan da garaile nagusia Urrezko Globoetan

'Emilia Perez' izan da garaile nagusia Urrezko Globoetan

Bart Urrezko Globoak banatzeko gala egin da, Oscar Sarien atarikoa. Jacques Audiarden Emilia Pérez filma izan da irabazle nagusia, 4 sari eskuratu baititu; The Brutalist pelikulak, berriz, 3 irabazi ditu.

Aitor Arregi eta Jon Garañoren 'Marco' Oscar sarietako lasterketatik kanpo geratu da

Aitor Arregi eta Jon Garañoren 'Marco' Oscar sarietako lasterketatik kanpo geratu da

Akademikoek 'Segundo Premio' filma aukeratu dute Oscar sarietan Espainiako Estatua ordezkatzeko Nazioarteko Film Onenaren kategorian. Sari banaketaren 97. edizioa 2025eko martxoaren 3an izango da.
Emma Stonek emakumezko aktore onenaren Oscar saria irabazi du ''Poor Things'' filmagatik

Emma Stonek emakumezko aktore onenaren Oscar saria irabazi du ''Poor Things'' filmagatik

Aktoreak eskerrak eman dizkio Yorgos Lanthimos zuzendari greziarrari Bella Baxter antzezteko "nire bizitzako aukera" emateagatik.

Cillian Murphyk aktore onenaren 2024ko Oscar saria irabazi du ''Oppenheimer'' filmagatik

Cillian Murphyk aktore onenaren 2024ko Oscar saria irabazi du ''Oppenheimer'' filmagatik

Aktoreak estatuatxoa jaso du, "bidaiarik harrigarriena, basatiena" izan dela azpimarratuz. Murphyk aktore onenaren Oscar saria irabazi du J. Robert Oppenheimerrek Christopher Nolan zuzendariaren filmean egindako lanagatik.

Oppenheimer beste guztien gainetik, Oscar sarietan

"Oppenheimer" beste guztien gainetik, Oscar sarietan

Christopher Nolanen filmak zazpi sari irabazi ditu bart, tartean film eta zuzendari onenenak. "Robot dreams" Pablo Berger bilbotarraren filmak ezin izan du bereganatu animaziozko film onenaren saria.  
Pablo Berger: ''Galdu behar bazen, hobe Miyazaki maisuaren aurrean'' (jatorrizkoa, gaztelaniaz)

Pablo Berger: ''Galdu behar bazen, hobe Miyazaki maisuaren aurrean'' (jatorrizkoa, gaztelaniaz)

"Robot dreams"en zuzendariak ezin izan du animaziozko film onenaren Oscar saria irabazi, eta Hayao Miyazaki maisu japoniarrak eskuratu du. Dena dela, Bergerrek ez du uste porrota izan denik.

Oscar Sarietako alfonbra gorria

Oscar Sarietako alfonbra gorria

Oscar Sarien festa handia ospatu da bart Los Angelesen. Christopher Nolanen "Oppenheimer" izan da gaueko protagonista, zazpi garaikur irabazita.

''Oppenheimer'' filma izan da 2024ko Oscar sarietako garaile nagusia, zazpi sarirekin

''Oppenheimer'' filma izan da 2024ko Oscar sarietako garaile nagusia, zazpi sarirekin

Christopher Nolanen filmak zazpi sari lortu ditu, tartean film onenarena, zuzendari onenarena eta gizonezko aktore onenarena. Pablo Berger bilbotarraren "Robot dreams" filmak ezin izan du animaziozko film onenaren saria eskuratu.

''The zone of interest''ek irabazi du atzerriko film onenaren Oscar saria

''The zone of interest''ek irabazi du atzerriko film onenaren Oscar saria

Jonathan Glazer britainiarraren filmak Auschwitzeko kontzentrazio esparrua zuzentzen duen komandante nazi baten eta haren familiaren bizitza du kontagai. Glazerrek Gazako sarraskia hartu du gogoan, eskerrak emateko hitzaldian.

Christopher Nolanek irabazi du zuzendari onenaren Oscar saria

Christopher Nolanek irabazi du zuzendari onenaren Oscar saria

"Oppenheimer"ek eman dio azkenean, zortzi izendapenen ondoren, atal horretako Oscarra zuzendari angloestatubatuarrari. Steven Spielbergen eskutik jaso du.

''Oppenheimer''ek irabazi du film onenaren Oscar saria

''Oppenheimer''ek irabazi du film onenaren Oscar saria

Emma Thomas, Charles Roven eta Christopher Nolan ekoizleek jaso dute saria, Al Pacinoren eskutik. Estatubatuar aktoreak ez dio protokoloari jarraituta, eta ezustean eman du saridunaren berri izendatu guztiak zerrendatu aurretik. 

Robot dreamsek ez du ametsa biribildu

"Robot dreams"ek ez du ametsa biribildu

Pablo Berger bilbotarraren filmak ez du lortu animaziozko pelikula onenaren saria bart, Hollywoodeko Zinema Akademiaren sarien 96. edizioan. "The boy and the heron" Miyazaki maisuaren filmak eraman du sari hori.
Oscar saria irabazteko aukera handiak dituela uste du Pablo Berger zinemagile bilbotarrak

Oscar saria irabazteko aukera handiak dituela uste du Pablo Berger zinemagile bilbotarrak

Sara Varonen eleberri grafiko ezagunean oinarritutako "Robot Dreams" lana animaziozko film onenaren Oscar saria jasotzeko lehian arituko da. Pelikularen zuzendariak ETB hartu du, Oscar sariak emateko ekitaldirako 24 ordu falta direnean.

Bilbotar robot bat, fisikari, indigena-hiltzaile, panpina eta bestelako izaki gaixoen artean

Bilbotar robot bat, fisikari, indigena-hiltzaile, panpina eta bestelako izaki gaixoen artean

"Robot dreams" Pablo Berger bilbotarraren filma animaziozko film onenaren Oscar saria irabazteko egokieran da, astelehen goizaldean Los Angelesen egingo duten zeremoniara begira. "Oppenheimer", "Poor things", "Killers of the flower moon" eta "Barbie" filmek dituzte izendapen gehien.
Goslingek deitoratu du Gerwig eta Robbie Oscarretarako izendatu ez izana 'Barbie' filmean egindako lanagatik

Goslingek deitoratu du Gerwig eta Robbie Oscarretarako izendatu ez izana 'Barbie' filmean egindako lanagatik

'Barbie' filmak zortzi izendapen jaso zituen atzo, horien artean pelikula onenarena eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenarena. Baina Gerwig eta Robbie ez ziren zerrenda horretan sartu, zuzendaritza onena eta emakumezko aktore onena, hurrenez hurren.
Pablo Berger: 'Oso pozik nago. Uste dut gure oihuak Los Angelesen ere entzun dituztela'

Pablo Berger: 'Oso pozik nago. Uste dut gure oihuak Los Angelesen ere entzun dituztela'

Pablo Berger zuzendari bilbotarrari egindako lehen elkarrizketa, "Robot Dreams" bere animaziozko filma Oscarretarako izendatu dutela jakin ondoren.

'Robot Dreams' filmak erraldoiei aurre egin beharko die Oscar sarietan: Spiderman, Miyazaki, Pixar eta Netflix

'Robot Dreams' filmak erraldoiei aurre egin beharko die Oscar sarietan: Spiderman, Miyazaki, Pixar eta Netflix

Pablo Bergerren filma, Oscarretarako izendatua izan dena, animaziozko zinemaren izen handienekin lehiatuko da.
Christopher Nolanen 'Oppenheimer', faborito nagusia Oscar sarietan 13 izendapenekin

Christopher Nolanen 'Oppenheimer', faborito nagusia Oscar sarietan 13 izendapenekin

Ondoren, 'Poor things' (11 hautagaitza), 'Killer of the Flower Moon' (10 izendapen) eta 'Barbie' (8) daude zerrendan. Sariak Los Angeleseko Dolby Theatren banatuko dira martxoaren 10ean, igandetik astelehenerako goizaldean Euskal Herrian.
Horrela jaso du Pablo Bergerrek ''Robot Dreams'' filmeko Oscarretarako izendapena

Horrela jaso du Pablo Bergerrek ''Robot Dreams'' filmeko Oscarretarako izendapena

"Robot Dreams", Pablo Berger zuzendari bilbotarraren animaziozko filma, animaziozko film onenaren Oscar sarirako lehiatuko da Hollywoodeko Akademiaren 96. edizioko galan.

 

20.000 especies de abejas eta Cerrar los ojos Oscarretako bidetik kanpo gelditu dira

"20.000 especies de abejas" eta "Cerrar los ojos" Oscarretako bidetik kanpo gelditu dira

"La sociedad de la nieve" J. A. Bayona kataluniar zuzendariaren filma aurkeztuko du Espainiako Zinema Akademiak Oscarren atzerriko film onenaren kategoriarako hautagai gisa.
Urresola: ''Filma aukeratu izanak poza eta goxotasuna eman dizkit''

Urresola: ''Filma aukeratu izanak poza eta goxotasuna eman dizkit''

"20.000 especies de abejas" lana izango da Espainiako Zinema Akademiak Oscarretara aurkeztuko duen filma izateko hiru hautagaietako bat. Pozik hartu du berria Estibaliz Urresola zuzendariak. Azken txanpara iritsiko den ikusteko badago ere, aukeratu izanak "goxotasuna" sentiarazi diola esan du.

Oscar Sarien Galako jantziak aztertu ditugu Jokin Ayerregaray moda adituarekin

Oscar Sarien Galako jantziak aztertu ditugu Jokin Ayerregaray moda adituarekin

Aurten, Oscarretako estilismoak ez du dirdira egin, alfonbraren kolore aldaketak ez du lagundu. Moda adituaren ustez, egokien jantzita joan dira Cara Delevigne, Andrew Garfield, Cate Blanchett eta Ludwig Göransson. Ez dago gaizki jantzita doanik, gorputzera ongi egokitzen ez diren jantziak baizik.

Hollywoodeko izarrek distira egin dute xanpain koloreko alfonbran

Hollywoodeko izarrek distira egin dute xanpain koloreko alfonbran

Aurten ere, Hollywoodeko izarrek modelo ikusgarriak erakutsi dituzte. Aurtengo berrikuntza nagusia alfonbraren kolore-aldaketa izan da.

Gaueko irabazleak

Gaueko irabazleak

"Everything everywhere all at once" izan da Oscar sarien 95. edizioko irabazle nagusia. Zazpi sari eraman ditu bart Los Angelesen banatu diren sarien galan.

1 / 7 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena