Sarean

Aurkezleak : Leire Palacios

Ostegunetan, 21:00etatik 22:00etara. Larunbatetan, 22:00etan, errepikapena

Sarean.eus, orain, irratian. Ingurune digitala ardatz, kultura eta musika lagun, PuntuEUS Fundazioarekin elkarlanean.
1 / 37 Hurrengoa
Sarean loratutako uhinak amaierara iritsi dira

Sarean loratutako uhinak amaierara iritsi dira

2017ko uztailaren 9an abiatu genuen "Sarean". Kultura eta ingurune digitala ardatz, gure mikrofonoetan izan ziren Harkaitz Cano, Barbara Goenaga, Mikel Pagadi, Xabi Solano eta abar luze bat. 2017ko udazken hartatik astero sartzen utzi diguzue zuen kotxeko irratian, ordenagailuan edota sakelakoan. Infinituak dira gaitasun teknologikoak eta bada garaia esperimentatzen jarraitzeko eta datozenei lekua egiteko. Azken saiora iritsi gara, eta nola ez, ezin izan ditugu alde batera utzi emanaldi guzti hauetan gurekin izan diren kolaboratzaileak, babesleak zein entzuleak. Mila esker guztioi!

Sarean (2022/06/23)

Sarean (2022/06/23)

Sarean.eus orain irratian. Ingurune digitala ardatz, kultura eta musika lagun, PuntuEUS Fundazioarekin elkarlanean.

Bideojokoak, galtzerdiak eta pasahitzak

Bideojokoak, galtzerdiak eta pasahitzak

Lehenik, Maitane Junguitu Game Erauntsiako komunikazio arduraduna elkarrizketatu dugu Jokoteknia Jardunaldien liburuxkaz hitz egiteko. Ondoren, Miren Olaetxeak teknologiaren ikur diren LORPEN galtzerdien berri eman digu. Xabier Unanuek eman dio itxiera saioari pasahitzen etorkizunaz mintzatuz.

Biki digitalak, bektore lentibiralak eta hologramak

Biki digitalak, bektore lentibiralak eta hologramak

MIRAGED proiektua aurkeztu digu Urko Leturiondok, Ikerlanetik. Minbizi hematologiko mota batzuk (leuzemiak, linfomak, mieloma eta abar) eta gaixotasun arraroak sendatzera zuzenduta dauden bektore lentibiralen garapenaren inguruan hitz egin digu Naiara Tejadosek, VIVEbiotech-etik. Azkenik, ezkodu al daiteke holograma batekin? Xabier Unanuek zalantza argituko digu.

Gladys Saria abian eta sareko sortzaileentzako gomendioak

Gladys Saria abian eta sareko sortzaileentzako gomendioak

Gladys Sariaren 2. edizioaren berriak ekarri dizkigute Lorea Arakistainek eta Olatz Arbelaitzek. Gainera, sare sozialetako joerak aurkeztu eta artistentzako gomendioak eman dizkigu Amaia Ocerinek.

Kaixomundua lehiaketaren III. edizioak baditu irabazleak

Kaixomundua lehiaketaren III. edizioak baditu irabazleak

PUNTUEUS Fundazioak antolatzen duen Kaixomundua lehiaketako III. edizioaren sari banaketa Azkoitian. Hiru kategorietako saridunekin eta irakasleekin hitz egin dugu. Lorea Arakistain PUNTUEUSeko marketin arduradunak antolatzaileen ikuspuntua ezagutarazi du.

.EUSen hastapena, Konekta-tu eta nostalgia millenniala

.EUSen hastapena, Konekta-tu eta nostalgia millenniala

PuntuEUS Fundazioaren lehendakariarekin hasi dugu saioa, Iñaki Goirizelaiarekin. Zaloa Campillok Konekta-tu adinekoei eremu digitala errazteko programaz hitz egin du.Xabi Unanuerekin amaitu dugu saioa, nostalgia millenniala hizpide hartuta.

Euskara, hologramak eta Drakula eremu digitaleko jopuntuan

Euskara, hologramak eta Drakula eremu digitaleko jopuntuan

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaranek "GAITU-Hizkuntza Teknologien ekintza plana 2021-2024" bistaratu digu. Bestalde, ezkodu al gintezke holograma batekin? Xabier Unanuek zalantza argitu digu. Gainera, Ainhoa Marzolek "Dracula Daily" fenomenoa erakutsi digu.

Abian da Gladys Sariaren bigarren edizioa

Abian da Gladys Sariaren bigarren edizioa

Gladys Sariak ingurune digitalean ari diren emakume gazteak saritu, gazteentzako erreferenteak sortu eta egiten duten lana jendarteratzea du helburu. Lorea Arakistain eta Olatz Arbelaitz izan ditugu. Amaia Ocerinek kulturgileek sare sozialen joerak nola baliatu ditzaketen azaldu digu.

Knitting afera, Hedy Lamarr eta GAIA-X ekimena

Knitting afera, Hedy Lamarr eta GAIA-X ekimena

Puntuaren komunitatean sortu den aferaz hitz egin digu Ainhoa Marzolek. Hedy Lamarr asteko Ingurune Digitaleko Maurizia eta erreferentea ezagutu dugu, Lorea Argarateren eskutik. Saioa ixteko, Joseba Lakak GAIA-X akordioaren ondorengoak ekarri dizkigu. Posible izango da nazioarteko sare segurua sortzea?

1 / 37 Hurrengoa

Irratia zuzenean

emanaldi bereziak

Programazioa Abenduak 30

Gehiago ikusi

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena