Landaberri

Aurkezleak : Arantxa Arza

Larunbatetan 09:00etatik 10:00etara

Kontaktua : landaberri@eitb.eus

Nekazaritza eta ingurugiroari eskainitako informazio saioa, Arantxa Arzaren eskutik. Jakoba Errekondo adituak lagunduta, etxeko eta baratzeko landare eta zuhaitzak zaintzeko gida osatzen du Landaberrik, entzuleen galderei erantzunez.
1 / 40 Hurrengoa
2024/12/21 Euskal Sagardoa Elkarteko presidente berria, Maite Retolaza

2024/12/21 Euskal Sagardoa Elkarteko presidente berria, Maite Retolaza

Zeraiingo Oiharte sagardotegian egin dugu hitzordua. Txotx denboraldiaren zentzua aldatu nahian dabiltza azken urteotan Euskal Sagardoa elkartean eta sagardoa bera baloratu nahian. Hortaz mintzatu zaigu Maite Retolaza Oihartera egin diogun bisitan.
2024/12/14 Hobbea proiektua eta orbel luarra

2024/12/14 Hobbea proiektua eta orbel luarra

Enaka Lazkanok Errezilen egiten duten orantza hutsezko ogi ekologikoaren berri eman digu. Jakoba Errekondok orbela erabiliz luarra nola egin azaldu digu.

Haziak, zertarako eta nola egin zureak

Haziak, zertarako eta nola egin zureak

Marc Badal eta Miguel Arribas "Kelo" urteetan ari dira haziekin lanean, haziez ikerketak egiten. Orain liburua argitaratu dute eta horri buruz aritu gara egileetako batekin, Kelorekin. Beizamako Leunda Baserrian, Alekan hartu gaitu.
2024/12/07 ''Haziak'' liburua eta Jakobarekin Durangotik

2024/12/07 ''Haziak'' liburua eta Jakobarekin Durangotik

Migule Arribas "Kelo" eta Marc Badalek eginiko liburua ezagutu dugu lehenarekin. Jakobak Durangoko azokatik erantzun ditu entzuleen zalantzak.

2024/11/30 Belar kukua ekarri digu J. Errekondok ''Landaberri''ra

2024/11/30 Belar kukua ekarri digu J. Errekondok ''Landaberri''ra

Mizpirak nola bildu, gorde eta kontserbatu. Horri buruz aritu zaigu Jakoba Errekondo, baita sugebelarra desagerrarazteko zer egin behar den ere kontatu du. Gaurko hitzak arrakasta izan du: belar kukua.

2024-11-23 Ahuakateez, Ainhoa Larrearekin

2024-11-23 Ahuakateez, Ainhoa Larrearekin

Ahuakate hezurretik zuhaitzera dagoen prozesua azaltzetik hasi eta fruitu honen sekretuetara eraman gaitu Ainhoa Larreak Urnietako bere ahuakate basoetan.

2024/11/16 Itsasoko zaborrak bildu eta berrerabili

2024/11/16 Itsasoko zaborrak bildu eta berrerabili

Aztik itsasoan hondakin gutxiago sortzeko proiektua du eskuartean: Seacircular. Arrantzuntziek erabiltzen dituzten sareak berziklatu eta berrerabiliz, arrantzarako aparailuak material biodegradagarriz eginez, hondakin gutxiago sortzeko proiektua da. Oihana C. Basurkok aurkeztu digu.

2024/11/09 Lurramako  ekoizleekin

2024/11/09 Lurramako ekoizleekin

Erroak landare mintegia, lizar hosto hartzituz eginiko lizarnoa, ekilore olioa, garagar xigortuz eginiko kafea... horiek eta gehiago ezagutuko dituzu gaurko saioan

2024/11/02 Zedroak, Geneba txertakak eta ongarri berdea

2024/11/02 Zedroak, Geneba txertakak eta ongarri berdea

Zedroak loretan direla eta hortik hasi dugu saioa. Haginarekiko alderaketa egin digu Jakoba Errekondok. Sagastietako Geneba txertakak zer diren ere azaldu digu.

Baserriko ate zabalak, zabalik Trebatu programan

Baserriko ate zabalak, zabalik Trebatu programan

Juan Luis Retegik erretiroa hartuko du berehala Oiartzungo Aranen. Eñaut Urkolak, haren ordezkoak, formakuntza jaso dezan eta lehen sektorera egokitu dadin Trebatu programa jarri dute martxan hainbat erakundek, tartean Eusko Jaurlaritza eta Landaola.
1 / 40 Hurrengoa

Irratia zuzenean

emanaldi bereziak
Programatutako edo desaktibatutako edukia

audioak

Audio gehiago

imagen player
imagen player
imagen player

LANDABERRI

Zeren arabera joaten zaizkie zuhaitzei koloreak aldatzen udazkenean?

Udazken koloreez aritu gara Jakoba Errekondorekin "Landaberri" saioan.

  • Zeren arabera joaten zaizkie zuhaitzei koloreak aldatzen udazkenean?
  • Jazintoak landatzeko aholkuak eman dizkigu Jakoba Errekondok
  • Jakoba Errekondo:
  • Azeri buztanaren ura nola egin
  • Porruaren gaitza zabaltzen ari da 2018an agertu zenetik
  • Uraza landareak lortzeko bidea
  • Zer egin behar da tomateak ez herdoitzeko
  • Porruaren harrari kontra egiteko,landatu azenarioa inguruan
  • Negu garai hau oso ona da landaketak egiteko, baina ez izotzarekin
  • Burdinazko hagatxoa eta plastikozko botilak, satorrak uxatzeko
  • Ordena hau da: Ilarra,letxua, piperra, azenarioa, tipula, patata
  • Patata-zomorroa Estatu Batuetako soldaduek sartu zuten
  • Edozein materia organikorekin egin daiteke luarra
  • Europar Parlamentuak onartu eta Munduko Osasun erakundeak galerazia
  • Baratza baten sorrera pausoz-pauso azaldu du Jakoba Errekondok
  • Jakoba Errekondok esnatzen lagunduko dio
  • 'Gure soroko artoa eta arbia, gizakiak jan ditzake'
  • 'Ilgora ez da ilargia borobiltzen doanean, hori ilberria da'
  • Jakoba Errekondo: 'Azenarioak ongien, porru eta tipula artean'
  • Zuk, zeuretzat egin dezakezun ongarri aberats eta merkea
  • Jakoba Errekondo: ez da berdin  surtarako ala lantzeko izan.
  • Jakoba Errekondok, urratsez urrats, erantzuna
  • Hostoak, sustraiak eta ilargia zaindu behar dira.
  • Uzta ondo gordetzeko 4 aholku
  • Jakoba Errekondo: ''landare exotikoak beti kanpoan jarriko nituzke''

Programazioa Abenduak 21

Gehiago ikusi

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena