Iruñeko udaleko lehenengo emakume dantzariak eta duela 20 urte prozesioan dantzatzeko debekua gainditu zuten emakumeak omenduko ditu aurten Los de Bronce peñak FESTA sariaren bitartez.
Udal zerbitzuek eskaintzen jarraituko dituzten ohiko zerbitzuez gain, Udako liburutegietan umeentzako tailerrak, liburuak, aldizkariak eta eguneroko prentsa jarriko dira guztien esku.
10.000 ale baino gutxiago dituzten espezieak desagertzeko arriskuan daude. KARRANTZA-ko ardi mutur beltza kopuru horretatik oso behera dago eta horregatik, behere egoera kezkagarria da.
Eneko Atxak, Basque Know How fundazioak eta Galdakaoko ospitaleak proiektu bat martxan jarri dute, Galdakaoko ospitalera joaten diren gaixoen egonaldia atsegingarriagoa izateko asmoz.
Aritz Labradorren zuzendaritzapean ibilbidea hasi berri du Zornotzako musika bandak. 1903 eta 1976 urteen artean, udal banda izan zen herrian, gaur berriz ere kultur ondare hau sustatu nahi dute
Herri eta hiri askotan haur baino txakur gehiago dago. Hirigintza ikuspegitik aldaketak eragin ditu honek halabeharrez, eta negozio aukerak ere sortu ditu.
Eskola jantokietan tokiko eta kalitatezko haragia izateko kanpaina abiatu du HERRIKO Iparraldeko ekoizleen sareak. 4000 ikasleri tokiko ekoizpenekin osatutako bazkari berezia eskaini diete.
Dendek saldu ez dituzten produktuak sarean deskontuarekin eskuragarri jartzen ditu Too Good To Go mugikorrerako aplikazioak. Arrakasta izan du Gasteizen.
Nafarroan dendarik ez duten 35 herri txikitako bizilagunei etxeko atariraino eramaten die supermerkatua Koldo Landa Aezkoarrak. 600 kilometro egiten ditu astean, 300 produktutik gora eskaintzeko.
Arrigorriagako Gazteguneko fatxada Pop Art estiloaz margotu du Aztarna Kolektiboak. Herrian harrera ona izan du eta gazteek ere oso gustura hartu dute.
Bizkaiko foruen sinbolo dira Deiadar Mendiak. Tradizio honen jatorria 14. mendean kokatzen da, orduko dokumentuek diote Gernikan Batzar Nagusiak hasi baino lehen adarrak jotzen zirela.
15 urte besterik ez ditu, baina lanerako borondate handia du. Gimnasia erritmikoan aritzen da gogor, mutilak egun diskriminatuta dauden kirol batean, lehiaketa askotan ezin baitezakete parte hartu.
Ia 100 urte dituen ontzi holandarra bere onera ekarri dute Amuaitzek eta Edgarrek. Itsas zabalera irten eta kostaldea itsas barrenetik ikusteko aukera aparta da Lukretia.
Bira espazioan astelehenero bilduko dira euskaraz eta feminismoaren inguruan hitz egiteko. Pikara Magazine, 2010ean sortu zen online aldizkari feminista da, aldizkari izatetik haratago joan dena.
Lehenago dirua lortzeko aukera ematen zuen baliabidea zen, baina gaur egun, ustiategietan pilatzen da inork ez duelako eraman nahi. Abeltzainek erraustegira eramateko ordaindu behar dute.
Jende faltak eraman ditu aurten erabaki hori hartzera Zaratamoko Arkotxa auzoan. Konfiantza dute, 2016an ondare kultural izendatu zuten tradizio hau 2020an berriro ere aurrera eraman ahal izango dute.
Ospakizunen hitzordu nagusia, Musikaldia izango da. Euskadiko Musika Eskolen festan 2.500 musikari espero dituzte, hiru mila biztanle baino gutxiago dituen herri honetan.
P3rseus Startup bizkaitarrak enpresa txiki eta ertainei laguntzen die zibersegurtasunean trebatzen, izan ere, inor ez da erasoak jasatetik salbu eta kalte handiak eragin ditzake.
Eskolara joateko adinarekin ehun bat haur daude eta kolektiboaren ustez eskola batek udalerri hau osatzen duten 13 herrientzako bultzada garrantzitsua izango litzateke.
Ikusmen arazoak dituztenek QR kode baten bitartez aukeratu ahal izango dute PDF testua irakurri ala mp3 artxibo baten bitartez menuaren aukera guztiak entzun.
II. Mundu Gerraren amaieran Nafarroa eta Bizkaitik Australiara joan ziren emigranteek euren ondarea aldarrikatu nahi dute. Haien bizipen eta oroitzapenak ahaztu ez daitezen ari dira lanean.
Kostalde osoan olagarroa mespretxatu izan duten bitartean, Zumaian molusku hau izan da etxe askotan oinarrizko elikagai. Zumaian belaunaldiak egin dituzte olagarroetara joaten.
Laudioko Lamuza Pakea, lehen Urkixoko Markesen parkea zena, konpontzen ari dira eta eraikinak berriztuko dituzte. Bost urte baino gehiago daramatzate lanean eta egun jada kultura ekitaldiak daude.
Irensteko arazoak dituzten pertsonak pureak jatera behartuak egon dira orainarte. Sukalde teknika berriak erabiliz errealitate hori aldatzea lortu du Bizkaiko Foru Aldundiak bi erresidentziatan.
50 urte baino gehiago dituzten eraikinak behartuta daude ikuskaritza hau egitera. Arkitektuek kanpotik zein barrutik konpondu beharrekoak begiratzen dituzte, dena ondo dagoela ziurtatzeko.
Herri eta hirietako erdiguneetatik trafikoa ateratzea da udal askoren helburua. Agurainek kontrako joera hartu du, eta aurretik zegoen sartzeko kontrola malgutu du, autoak erdigunean sar daitezen.
Nafarroan 80tik gora udalerrik soluzioak eskatu dizkiote Foru Gobernuari eta Hezkuntza Departamentua prest dago baliabideak jartzeko baina inbertsioa ezezik planifikazioa ere erabat aldatu beharko da.