1 / 1
Iñaki Segurola: Arraina ez dago barrezka erosterik

Iñaki Segurola: "Arraina ez dago barrezka erosterik"

Nerabezaro gangarrak arrandegian izan lezake bukaera Segurolaren ustez. "Heldutasun on eta seriotasun eder bat berreskuratzea, arrandegian sartu-irten jator batzuk eginez", horixe proposatu digu.
Ez dago hezur-haragizko gizonik gurtzerik

"Ez dago hezur-haragizko gizonik gurtzerik"

Elkano, Urdaneta edota Inazio Loiolakoaren inguruko omentze eta ospatzeak behin betiko bukatu eta haien tankerakoen ordez "Santxo Azpeitikoa" gurtzea proposatu digu Iñaki Segurolak.
Behazunari erasaten dion arazoari konponbidea: Baiezko garbia da baiezko bakarra

Behazunari erasaten dion arazoari konponbidea: "Baiezko garbia da baiezko bakarra"

Bizimodu telematikoaren garaiotan, hitzorduak egin edo norbaitekin geratzeko adinekoek "izugarrizko amorrazioak pasa behar" izaten dituztela ikusita, jendeari laguntzera etorri zaigu Segurola.
Sermoia adituta Iñaki Segurola apaiza al den galdetu zion Felicísimak suhiari. Egoki eta zuzen ari den seinale

Sermoia adituta Iñaki Segurola apaiza al den galdetu zion Felicísimak suhiari. Egoki eta zuzen ari den seinale

Felicísima, Joxepa Inaxi eta kidekoak dira sermoia ematen ari dela antzematen diotenak. Haien alabak Mari Lourdes, Begoña eta Arantxa amama eginak dira. Aitziber, Oihane eta horiek ez oraindik. Izeia eta Leiane ez dira ama ere. Leianek amama denean ez du galdetuko ea sermoia entzuten ari den.
Iñaki Segurolaren 'satisfazio tontoa'

Iñaki Segurolaren 'satisfazio tontoa'

Oporretara ez dela inora joan kontatu digu Iñakik. Alegia, uda honetan lo bat bera ere ez duela egin etxetik kanpora. Eta horrek `satisfazio handia´ematen diola esan digu.
Sekula ez da egon munduan hainbeste pribilegiatu Iñaki Segurolaren ustez

Sekula ez da egon munduan hainbeste pribilegiatu Iñaki Segurolaren ustez

"Ni pribilegiatua sentitzen naiz, badakit pribilegiatua naizela" eta halakoak esaten dituztenez egin du gogoeta. Ez dira betiko pribilegiatu nabarmenak, deklaratu berriak direnak baizik.
Gizon heldu eta aguretze bidean direnentzat bikini operazioa egiteko proposamena

Gizon heldu eta aguretze bidean direnentzat bikini operazioa egiteko proposamena

Iñaki Segurolak dotorezia eta apaintzea bizi ardatz hartzeko gomendioa egin die "ni banaiz, ni oraindik ere banaiz" erakutsi nahian dabiltzan gizonezko urtetsuei, igandeko bere sermoian.
Homo sapiens edo Homo habilis dela dioen espezie honen kontrako sermoia

Homo sapiens edo Homo habilis dela dioen espezie honen kontrako sermoia

Iñaki Segurolak aitari ikasi zion hanka biko zomorroak esaten gizakiari. Ez du ulertzen nola oraindik ez duten Homo hori eraitsi feministek. Mulier erabiltzea defendatu du berak.
Iñaki Segurolaren igandeko sermoia: Jaungoikoak kontra ditu eliza eta euskara

Iñaki Segurolaren igandeko sermoia: Jaungoikoak kontra ditu eliza eta euskara

Siniste aditza ezabatuta dauka berak hiztegi teologikotik, eta errezeloa du sinisteak baino ez sinisteak ez ote duen fede handiagorik eskatzen.
Heriotzaren aurreko jardun lehor, moztaile eta esplikatzaileaz Iñaki Segurola

Heriotzaren aurreko jardun lehor, moztaile eta esplikatzaileaz Iñaki Segurola

Jabier Artue gogoan, haren heriotza ezin duela ulertu aitortu du Segurolak igandeko sermoian, eta ulertutako heriotzak hildakoa bi aldiz hilda uzten duela uste du berak.
Disforia da euskaraz aritzen diren esatariak erdaraz entzutea Iñaki Segurolarentzat

Disforia da euskaraz aritzen diren esatariak erdaraz entzutea Iñaki Segurolarentzat

Bortizkeria linguistikoak belarri-bihotzak minberatzen dizkio. Simetrian sinesten duen tonto ustekoa bera, errealitatea irentsi ezinik, erdarentzat urruntze agindua eskatu du eitb-ren egoitzan.
NANaren disforiak: Iñaki Segurola ia 60 urteko donostiar espainola da karnetean

NANaren disforiak: Iñaki Segurola ia 60 urteko donostiar espainola da karnetean

Generoaren autodeterminazioaz eta bestelako disforiez senti-pentsatutakoak ekarri ditu Iñaki Segurolak igandeko sermoira.
Gelako normalena zen hiltzaileaz igandeko sermoia Iñaki Segurolak

Gelako normalena zen hiltzaileaz igandeko sermoia Iñaki Segurolak

Ikaskide izan zuen berak, gerora Gasteizko serie hiltzaile izango zena eta hura hil dela jakin berritan egin du gogoeta pertsona normal eta susmagarriez igandeko predikuan.
Segurolaren 'Sermoia': 'Orain egiten ez baduzu, gero nekeza egingo zaizu oso'

Segurolaren 'Sermoia': 'Orain egiten ez baduzu, gero nekeza egingo zaizu oso'

Aita eta ama ukatzeko garaia orain dutela esan die Iñaki Segurolak gaurko sermoian gaztetxoei.
San Tomas bezperan, ikusi eta sinetsi

San Tomas bezperan, ikusi eta sinetsi

Ikusi gabe sinetsi ez zuen santua hartu du hizpide Iñaki Segurolak
Muturra, musua, aurpegia, desiraren objektu preziatuena

Muturra, musua, aurpegia, desiraren objektu preziatuena

Aurpegi gosez gaudela eta egin digu gogoeta Iñaki Segurolak.
Baietza, ezetza eta isiltasuna larru kontuetan. Iñaki Segurolaren igandeko sermoia

Baietza, ezetza eta isiltasuna larru kontuetan. Iñaki Segurolaren igandeko sermoia

Sexu harremanetan hitzez onespena emateaz egin du gogoeta bidean altoa emantea beti ezetza dela gogoraraziz.
Iñaki Segurola: Hildakoek ez dituzte hilerrietako kartel horiek merezi

Iñaki Segurola: "Hildakoek ez dituzte hilerrietako kartel horiek merezi"

Hildakoei ezin zaie ezer itsusirik esan: "Laster esango dute zuengatik orain gugatik esaten dutena: hil ziren". Beste modu bateko proposamenak egin ditu Segurolak, maitasun gehiagoko esapideak.
Iñaki Segurolaren gorantza, ostatuetako etxekoandreei

Iñaki Segurolaren gorantza, ostatuetako etxekoandreei

Joxepa, Bittori, Manttoni... izan ditu gogoan Segurolak, urtetan askori jatekoa ipini diguten emakumeak.
Segurolaren sermoia: Egon lasai esanda ez da inor lasaitu munduan

Segurolaren sermoia: "Egon lasai esanda ez da inor lasaitu munduan"

Aurrenengo misterioa: "Ni hemen nago" da probatu dutenek balekoa dela dakitena, ez "Hemen nago ni" gerrarako hazia edo "Ni nago hemen" kendu paretik esan nahi duena.
1 / 1

Irratia zuzenean

emanaldi bereziak

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena