Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean 2022 | EITB Kosmos
Kosmos
DIBULGAZIOA
EITB.EUS
BILBO
Naukas komunitateko hainbat partaide bilduko ditu Bilboko Bizkaia Aretoak, martxoaren 31n, zientzia eta kazetaritza lantzeko.
Zientzian ez da nahikoa behaketak egin, emaitza jakin batzuk lortu eta ondorioak ateratzearekin; jasotako emaitza horiek ezagutzera eman behar dira, eta gainera, ahal den eta oihartzun gehiena lortzea da xedea. Ezagutzera ematen ez den zientzia, ez da existitzen. Bestalde, komunikazioaren mundua ere bere arauen bitartez gidatzen da, horrela, argitaratzen dena, kontsumitu egin behar da.
Beraz, zientziak zein komunikazioak helburu bera partekatzen dute: inpaktua eragitea gizartean. Esparru horretan, bat egiten dute alor biek: ikerkuntzaren emaitzak jendaurrean jartzeko beharrak eta, gainera, ahal bezainbeste pertsonarengana iristen direla lortzeko beharrak.
Arazo larriena argitaratzeko eta inpaktua sortzeko presio horren ondorioz, etika profesionalaren kontrako jokaera, zintzotasunik gabekoa, hartzea da; eta honek, zeharo hutsaldu dezake zientziaren xedea.
"Presiopeko zientzia: argitaratu edo galdu" izenburua duen mintegia Bilboko Bizkaia Aretoan ospatuko da, gazteleraz, martxoaren 31n, goizeko 9:00etatik aurrera. Ekitaldia streamingez jarraitu ahal izango da Kosmos atarian.
EGITARAUA
Goizeko saioa
09:15: AECCren eta Katedraren aurkezpena
09:30 – 10:00: “Científicos que avalan patrañas”: Jose M López Nicolás, Murtziako Unibertsitateko Biokimika irakasle titularra eta Scientia blogaren egilea.
10:00 – 11:00: Mahai ingurua: “Los propietarios del conocimiento”.
Parte hartzaileak: Julián de Juan, Estrategia p; Ignasi Labastida i Juan, Universitat de Barcelona; Javier de la Cueva, abokatua. Moderatzailea: Elena Lázaro, kazetaria eta Kordobako Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko eta Berrikuntza Unitateko koordinatzailea.
11:00 – 11:30: Atsedenaldia
11:30 – 12:00: “Periodistas que avalan patrañas”: José Antonio Pérez, kazetaria.
12:00 – 13:00: Mahai ingurua: “Todo por el clic y por la audiencia”.
Parte hartzaileak: Eva Caballero, Radio Euskadiko kazetaria; Antonio Martínez Ron, kazetaria eta zientzia dibulgatzailea; Luis Alfonso Gámez, El Correoko kazetaria. Moderatzailea: Alex Fernández Muerza, zientzia- eta ingurumen-gaien kazetaria.
Arratsaldeko saioa
15:30 – 16:00: “Ciencia patológica y patología editorial”: Joaquín Sevilla, NUPko ezagutzaren zabalkunderako arduraduna.
16:00 – 16:30: “Ciencia abierta vs. Ciencia cerrada”: Eva Méndez Rodríguez, Madrilgo Carlos III Unibertsitatea.
16:30 – 17:00: Atsedenaldia
17:00 – 17:30: “¿Periodismo científico o periodismo de “papers”?”: Ángela Bernardo, Hipertextual guneko zientzia erredaktorea.
17:30 – 18:00: “Darwin en la Redacción: Evolución de la imagen de la ciencia en la prensa española”: Ana Victoria Pérez, DiCYT Agentziaren zuzendaria.
18:00: Amaiera: AECC – Katedra
SARRERA
Jardunaldiko sarrera doakoa eta librea da baina leku kopuru mugatua dago, beraz, izena eman behar da jornadas@aecomunicacioncientifica.org helbidera mezu bat bidaliz.
Zientzia Komunikazioaren Espainiak o Elkarteak eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak elkarrekin antolatutako ekitaldia da hau.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa