Hauteskundeak 2023 - EITB

hauteskundeak

1 / 30 Hurrengoa
Kanadako Gobernuak apirilaren 28rako aurreratu ditu hauteskundeak

Kanadako Gobernuak apirilaren 28rako aurreratu ditu hauteskundeak

Mark Carney martxoaren 14an izendatu zuten lehen ministro, Justin Trudeauk dimisioa eman ostean. Sei hilabete aurreratu ditu hauteskundeak, inkesten arabera, agintean den Alderdi Liberalak laugarrenez hauteskundeak irabazteko aukera baitu.
Liberal independentistek irabazi dituzte Groenlandiako Parlamenturako hauteskundeak

Liberal independentistek irabazi dituzte Groenlandiako Parlamenturako hauteskundeak

Oposizioko bi alderdiak (Demokratak eta Naleraq) izan dira bozkatuenak, eta, beraz, Groenlandiako Parlamentuan eserleku gehien izango dituzte. Biak daude Danimarkaren independentziaren alde, baina ez datoz bat aldaketaren erritmoari dagokionez.
Groenlandiak hauteskundeak ditu gaur, eta Trumpen interesa dela eta, mundu osoa dago hari begira

Groenlandiak hauteskundeak ditu gaur, eta Trumpen interesa dela eta, mundu osoa dago hari begira

AEBko presidenteak uhartea bereganatu nahi du Artikoan duen posizio geoestrategikoagatik eta baliabide naturaletan duen aberastasunagatik. 40.000 hautesle inguru 31 ordezkari aukeratzera deituta daude.
Kontserbadoreak dira garaile Alemanian, eta ultraeskuina bigarren indarra

Kontserbadoreak dira garaile Alemanian, eta ultraeskuina bigarren indarra

CDU-CSU batasun demokristauak botoen % 28,6 jaso ditu. AfD ultraeskuindarrak, berriz, aurreko hauteskundeetako datuekin konparatuta, botoak bikoiztu ditu, % 20,8 lortuta. Olaf Scholz kantzilerra hirugarren geratu da, botoen % 16,4rekin.
Merzek Aste Santurako osatu nahi du gobernu berria, Alemaniaren egonkortasuna bermatzeko

Merzek Aste Santurako osatu nahi du gobernu berria, Alemaniaren egonkortasuna bermatzeko

Ane Irazabal EiTBk Alemanian duen nazioarteko kazetariak azaldu duenez, CDUren buruak lehenbailehen osatu nahi du koalizio gobernua. Ultraeskuina bazkide gisa baztertuta, sozialdemokratak dira bere aliatu naturalak baina zenbakien arabera, baliteke hirugarren alderdiren bat ere behar izatea.

Iragarritako aldaketa baten gakoak

Iragarritako aldaketa baten gakoak

Ultraeskuinak erakutsitako indarra, gobernu koalizioa osatzeko egon litekeen zailtasuna eta blokeo arriskua mahai gainean daude.
PROFILA | Friedrich Merz, CDU alderdiaren alde kontserbadoreenaren ordezkari eta Angela Merkelen etsai

PROFILA | Friedrich Merz, CDU alderdiaren alde kontserbadoreenaren ordezkari eta Angela Merkelen "etsai"

Brilonen (Alemaniako mendebaldean) jaio zen 1955ean, familia kontserbadore batean, eta oso gazte zela afiliatu zen Merkelekin partekatzen zuen alderdian. Harekin zituen desadostasun handien ondorioz, baina, alderdia utzi zuen 2009an eta 2021 arte ez zen itzuli .
Ireki dituzte hauteslekuak Alemanian

Ireki dituzte hauteslekuak Alemanian

Kontserbadore demokristauak dira faborito, eta % 30 inguruko babesa jasotzea espero dute. Inkestek eskuin-muturrari ematen diote bigarren postua, % 21eko babesarekin.

Friedrich Merzen kontserbadoreak (CDU) faborito Alemaniako hauteskunde legegileetan

Friedrich Merzen kontserbadoreak (CDU) faborito Alemaniako hauteskunde legegileetan

Inkestek iragarritako emaitzak baieztatuko balira, Olaf Scholz kantzilerraren Alderdi Sozialdemokratak (SPD) hirugarren postua lortuko luke, botoen % 15 eskuratuta, eta ez luke inolako aukerarik izango gobernuburu izaten jarraitzeko.
Bigarren itzulia izango da Ekuadorren, Noboa presidentearen eta Gonzalez correistaren artean

Bigarren itzulia izango da Ekuadorren, Noboa presidentearen eta Gonzalez correistaren artean

Noboak botoen % 44,63 eskuratu ditu, eta Gonzalezek, % 43,81. Bigarren itzulian, apirilaren 13an, Pachakutikeko ezkertiarrek izan dezakete garaipenaren giltza.
1 / 30 Hurrengoa

  • EiTB Focus

    EiTB Focus

    Jarraitu EiTB Focus gaiari buruzko azken ordukoak eitb.eus-en.

Bisitatuena

1
 
kargatzen