9 urte zituen bonbardaketaren egunean. Bere bi nebekin batera, ibai baten arroan eman zuen egun hura.
Bere familiako baserritik, Gernika ondoko Olesko auzoan, hegazkinak pasatzen ikusi zituen, burrunba ikaragarria entzun zuen urrunean, eta geroago, ilundu zuenean, sutearen dirdaia ikusi zuen. Matxinatuek beraren etxea okupatu zuten, eta aita espetxera eraman zuten.