Gernikan jaioa, 13 urte zituen bonbardaketaren egunean. Banco de Bilbao bankuan ari zen lanean, mandatari moduan, bonbardaketa hasi zenean. Pasilekuko lurpeko babesleku batean egon zen, eta handik Lumora abiatu zen eta hiribilduaren sute hondagarria ikusi zuen. Bilbora ebakuatu zuten, eta geroago Frantziara. Urte batzuk geroago, Gernikara itzuli zen.